Goiatz Labandibar Arbelaitz (Oiartzun, 1985). Kazetaria ikasketaz eta komunikazio arloan aritzen dena ofizioz. Lehenengo liburua 2012an argitaratu zuen Igartza bekari esker (Geltokiak edo Helduta entzuteko abestiak, Elkar), eta geroztik, batez ere helduentzako narrazioak idazten aritu da, baina baita beste literatur arlo batzuetan ere (nobela, poesia, antzerki testuak, haur eta gazte literatura…).
Bere azken lanak helduentzako narrazio liburu bat, Zoo (Elkar), eta gazte literaturako, Putzua (Erein), dira. Epe laburrean, bere lehen nobela, Bekatua (Erein), gazteleraz argitaratuko du Erein argitaletxeak berak.
Goiatz Labandibarren kultur gomendioak
Abesti bat: Martin Larralde (Ruper Ordorika).
Musika talde bat: Angus&Julia Stone.
Liburu bat: Han ez banengo bezala (Slavenka Drakulic).
Idazle bat: Irati Jimenez.
Antzezlan bat: Eresia. Lurra arin bekizu, ama (Oier Zuñigarena).
Film bat: Amélie.
Kultur espazio bat: Kutxa Kultur Artegunea. Bereziki estimatzen dut argazkilaritzari eskaintzen dioten lekua arte adierazpide bezala.