Iñigo Agirre (1976, Ispaster, Bizkaia) ETBren aurpegi ezagunetakoa da, zalantzarik gabe. Erreportari lanetan ikusi izan du gehienetan ikusleak, baina telebista aurkezlea ere izan da. Oraintsu, Mikel Perezekin batera aritu da aurkezle ETB1eko Bikote Bionikoa saioan. Hain justu, modu zientifikoan giza gorpu-tzaren mugak zeintzuk diren erakutsi dute saio horretan, proba frenetikoetan parte hartuta. Horrez gain, ETB2ren Vuelta de tuerca saioko aurkezlea ere izan zen, Maite Esparzarekin batera. Erreportari legez, bestalde, bide luzea egina du ispastertarrak, bateko eta besteko saioetan lan eginda. Esaterako, TVE2ren Brutal Media, ETB2ren Esto no es normal, Como encasa en ningúnsitio, Ya queda menos eta Vaya semanita eta ETB1en Euskal Herria zuzenean, Arratsaldero, Anitzela, Kalaka eta Jaiak dira saio horietako batzuk.
Kultur gomendioak
Abesti bat: Kleer up musikariaren Until We Bleed abestia
Musika talde bat: Leonard Cohen
Liburu bat:John Kennedy Toole idazlearen La conjura de los Necios
Idazle bat: Jack London
Antzezlan bat: La Bohéme
Film bat: La Gran Belleza
Telebista aurkezle bat: Jimmy Fallon
Kultur espazio bat: MoMA museoa (New York, AEB)