Lorea Intxausti
Lorea Intxausti Oregi 22 urteko euskal aktore eta dantzaria da. ADE eta ingeniaritza informatikoa ikasten dabil Deustuko Unibertsitatean, eta baita Arte Eszenikoak TAE Donostian ere. Intxaustik paper protagonistetako bat egin zuen ETB1eko ‘Go!azen’ telesailean, June izan zen eta ezaguna egin zen orduan. Bestalde, Vaya Semanita Xtream-en, ‘Fake Trampantojo’ antzerki obran, bikoizketan eta aurkezle lanetan ere ibilia da.
Lorea Intxaustiren kultur gomendioak
Abesti bat: Marenen ‘La estación espacial de Teruel’
Musikari bat: Olaia Inziarte
Liburu bat: ‘Fragmentos’ (Marta Millán)
Antzezlan bat: ‘Familia sarekada’ (Vaivén producciones) eta ‘Johnny Chico’ (Víctor Palmero)
Telesail bat: ‘The Good Place’
Film bat: ‘Cerdita’
Telesail digital bat: ‘Puntu koma’
Kultur espazio bat: La farándula, Donostian
Podcast bat: ‘Benetan zabiz?’
Temas
Más en Ortzadar
-
Larraitz Ugartemendiaren kultur gomendioak
-
“Folklorea ospea hartzen ari da, jendeak bere sustraiekin konektatu nahi duen garai sozial batean bizi garelako”
-
Unibertso berri bat, bi piezen arteko elkargunetik sortutakoa
-
“Inguruarekin eta beste izakiekin harreman sentikorragoen bidez hausnarketa egitea interesatzen zait”