Estitxu Pinatxoren kultur gomendioak
Musikari beratarrak 2019an kaleratu zuen 'Haize gorri batek' diskoa eta 2021ean historian zehar zentsura jasandako hamar abesti batzen dituen 'Isilik daude harriak' diskoa
Estitxu Pinatxori (Bera, 1987) txikitatik datorkio musikarekiko zaletasuna, eta hori horrela, ibilbide oparoa egina du jada. Hainbat proiekturi jarri dio ahotsa eta telebista saio batean ere parte hartu zuen, bere ahots berezi eta indartsua lagun. 2019an, 'Haize gorri batek' deitutako bakarkako diskoa argitaratartu zuen. Hitzetan, gizarte gaiak ukitzen ditu eta musikalki, soul edota musika beltzaren ukitu nabarmena du. 2021ean 'Isilik daude harriak' diskoa argitaratu zuen. Bertan historian zehar zentsura jasandako hamar abesti agertzen dira, Harkaitz Canok euskaratu eta Estitxuk musikatu dituenak.
Estitxu Pinatxoren kultur gomendioak:
Abesti bat: Neil Youngen 'Ohio'
Musika talde bat: Pink Floyd
Ahots bat: Beth Hart
Liburu bat: Julia Navarroren 'Dispara, yo ya estoy muerto'
Telesail bat: 'Outlander'
Kultur espazio bat: Berako Kataku ostatua
Temas
Más en Ortzadar
-
Larraitz Ugartemendiaren kultur gomendioak
-
“Folklorea ospea hartzen ari da, jendeak bere sustraiekin konektatu nahi duen garai sozial batean bizi garelako”
-
Unibertso berri bat, bi piezen arteko elkargunetik sortutakoa
-
“Inguruarekin eta beste izakiekin harreman sentikorragoen bidez hausnarketa egitea interesatzen zait”