Ane Barcena Guarrotxena 21 urteko larrabetzuarra da. Egun Fisioterapia ikasketak egiten ari da EHUn, eta horrez gain, J Martina taldeko abeslarietako bat ere bada. Bere bi zaletasun nagusiak musika eta kirola dira (atletismoa egiten darama 8 urtez). Txikitatik izan du musikarekin kontaktua: "uste dut familiatik datorkidala musikarekiko binkuloa". J Martina da kanpora begira izan duen lehen esperientzia musikala. 2020. urtean sortu zuten J Martina taldea Kattalin Barcena ahizparekin eta Javi Jorajuria barañaindarrarekin batera. Trap musikatik eta elektronikatik edaten dute eta otsailean argitaratutako "Jaio Naiz Baina" albuma plataforma guztietan dago entzungai. Bilboko Loraldia festibalean izango dira martxoaren 12an.
Ane Barcenaren kultur gomendioak:
Musika talde bat: Vulk
Abesti bat: Stromaeren "L'enfer"
Liburu bat: "Dónde estás, mundo bello" (Sally Rooney)
Telesail bat: "El cuento de la criada"
Artista bat: Julene Gregorio arropa diseinatzaile eta estilista
Kultur espazio bat: Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea
Ikuskizun bat: "Manifestua", Ekida Arte Ekimen Sozialistaren eskutik