Xabi "Jabato" Lopez oiartzuarrak dantza eta musika munduan hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Nafarroako Antzerki Eskolan ikasten ari zela bere lehen antzezlana idatzi zuen Distopia Antzerkia konpainiarentzat: "Gaur ez da inoiz". Ordutik, hainbat arlotan ibili da, baita antzerkitik kanpo ere.
Telebistan ere aritu da, esaterako, ETB1eko "Ihesaldia" telesailean. 2021 bukaeran "Aphoteòsis Buffo" lana aurkeztu zuen, berak idatzi eta zuzendutakoa. Egun, Tanttaka Teatroaren sorkuntza berriarekin dabil biran: "Nire semea pixka bat motelago dabil soilik", euskaraz zein gazteleraz. Horrez gain, poesia liburua ere argitaratu berri du: "Antes de bailar la lluvia".
Xabi "Jabato" Lopezen kultur gomendioak
Nobela bat: Lander Garroren "Faith", Jose Saramagoren "La Caverna"
Poesia liburu bat: Kirmen Uriberen "Bitartean heldu eskutik"
Antzerki testua: Wadji Mouawad-en "Incendies" eta Valle Inclan-en "La Rosa de Papel"
Antzezlan bat: El Regimen del Pienso (La Zaranda). Aurtengo euskal karteldegian ere itxura ona dute antzezlanek, betiko moduan, teatrora joan beharko...
Film bat: Iñarriturenak eta Juan Carlos Manegliaren "7 cajas"
Telesail bat: "Pose" eta "The Broadwalk Empire"
Kanta bat: "Cry of love" (Highway Jones), "Será una noche" (M. Simone)
Musika talde bat: Led Zeppelin eta Silvio Rodriguez
Kultur espazio bat: Kaleak eta jendea. Hirietan asko daude, ezingo nuke bakarra esan eta hiri asko daude, beraz, atera kontuak...