Patricia Urrutia (Bilbo, 1977) Filologia Klasikoan lizen-tziatu zen EHUn. Philipe Gaulierrekin (London) eta Mar Navarrorekin (Madrid) antzezle-ikasketak egin zituen. Horrez gain, musika eta biolin-ikasketak ere baditu. Urrutiak maite ditu hizkuntzak, antzerkia eta musika. Antzerkia an- tzeztu, idatzi, zuzendu, eta azken urteotan, Benetan Be Teatroaren jaiotzatik, ekoiztu ere egiten du. "Nekeak neke, ardurak ardura, munduko beharrik onena" daukalako konbentzimendua du.
Abesti bat:'Asilo' Jorge Drexler (feat.Mon Laferte)
Musika talde bat: León Benavente
Liburu bat: Eider Rodriguezen 'Eraikuntzarako materiala'
Antzezlan bat: 'Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu)', Benetan Be Teatroa
Film bat: 'The Party' (Blake Edwards)
Irratsaio bat: 'Jaiotza Basatia' (Kamikaz kolektiboa)
Kultur espazio bat: Arropaineko Arragua, Lekeition