Etxe zaharren jabeek ongi ezagutuko dute delako legea, zeinetan Eraikinen Azterketa Teknikoa egiteko obligazioa dagoen. Eraikinak eraiki zireneko garaian behar tekniko ba-tzuk zeuden -eta eraikuntza teknika batzuk- gaur eguneko eskaizunekin alderatuta, oso ezberdinak eta mugatuak zirenak. Horregatik, kasu askotan, Azterketa Teknikoaren emaitzaren ondorioz, higiezinaren jabeak inbertsio handiak egin behar ditu eraikin zaharrak garaiko gutxieneko eskaerak bete ditzan.
Betekizun eskasenakbatez ere babes termikoan suertatzen dira, hau da, eraikinek kanpoko aldaketa termikoen aurrean duten osaeran. Fatxadaren osaketa pobrea dela eta, isolamendurik gabekoa eta inertzia termiko gutxikoa, beharrezkoa da bigarrengo geruza termiko bat gainera-tzea kanpoaldetik, eraikinari beroki berri bat jantziko bagenio bezala. Kalitatezko berokiak bezala, fatxada berriak eraikina izerditzen utzi behar du eta aldi berean hotz eta berotik babestu.
50 urte dituen eraikina zahartzat jo-tzen du legeak. Eta eraikinaren gaztaroa 10 urtetan finkatzen du, hasierako etapan eraikinean gertatzen den oro arkitektoaren erantzunkizuna baita, arkitektoak babes juridikoa du ordura arte, “gurasoen” papera beteaz. Adin horretatik aurrera, eraikin-osasunaren mantenua “bere buruarena” da, jabeena alegia.
Eraikin zaharren bi ondorio ziurtatu behar dira: kaletarrari begira, bere atal guztiak ongi daudela zatiren bat gainera ez erortzeko eta, bestalde, eraikinen biztanleei begira, bere funtzionamendu termiko eta egiturazkoa ona dela. Etxeko galdarari bezala, azterketa teknikoa burutzea zaio. Eraikin guztientzako betekizuna bada ere, azken orduko berrien arabera, hiriguneetatik kanpoko baserriek ez dute Eraikinen Azterketa zertan egin.
Eraikinen Azterketa Teknikoaren beste egiteko garrantzitsu bat eraikinen energia-gastu altua gutxitzea da. Jasangarritasunaren izenean, eraikinen funtzionamendu energetikoa optimizatzea du helburu. Gaian jakitunak direnen arabera, biztanleek diru mordoa aurreztuko dute eraikinak beroki egokia badauka. Berogailuen beroa, behin sortuta, apurka joan dadin; eta, kanpoaldeko hotza ere astiro sar dadin bermatuko duen beroki egokian inbertitzea errentagarria omen da. Ez da kontzeptu berri bat, baserrietako harrizko pareten portaera imitatzea baita beroki-fatxaden ideia, baina gaur eguneko teknikek bestelako akabera materialekin egitea baimentzen dute.
Azterketa Tekniko honek aldaketak ekarri ditu. Hasteko, arkitekto kide askoren-tzat, eraikinen txostenak egin eta eraikinei berokiak diseinatu eta eraikitzea, lan-iturri bilakatu da. Lan-espezializazioa da beroki-fatxadetan aritzea eta arkitekto-jostunaren figura jaio da, legearen babesean.
Baina bada beste ondorio bat, gutxitan aipatu eta kolektiboki hausnar-tzera denbora dedikatu beharko geniokeena. Beroki berrien eraikun-tza hiri eta herrien paisaia urbanoa eraldatzen ari direlako. Eraikinen artean moda aldaketa gertatzen ariko balitz bezala edo. Berezko fatxaden materialen ordezkapena gerta-tzen ari da eta beroki-fatxadak metalezko edo zeramika industrialezko lauzak dira, metalezko egitura batetik zintzilik.
Zer suposatzen duen horrek? Bada, eguzki-izpiek fatxadan nola eragiten duten zeharo aldatzen dela. Adreiluzko fatxada zaharra, adibidez, ez da azalera leun bat, eta itzal-argiz beteriko efektuak sortzen ditu. Beroki-fatxadetan, argiaren efektua askoz sinpleagoa da. Koloreari dagokionez, material naturala da eta kolore-gama zehatz batzuk ditu; metalak fuksia kolorea ere jaso lezake. Baina ezberdintasun kontzeptuala zera da, material batekin egindako fatxada-proportzioak eta leiho irekierek ez dutela beroki-fatxadaren materialekin zerikurisirik. Eta, horregatik, beroki berriak distortsioak sortzen ditu. Eraikinaren “anatomiara” arraro egokituko balitz balitz bezala.
Bideraketa posible bat: badago Frantzian beroki-fatxaden beste ideia bat, akaso inportagarria litzatekeena. Han, fatxadaren funtzionamendu termikoa ez da azalera bertikal gisa pentsatzen; ez da beroki soilik bat, etxearen zabalpen-espazio bat baizik. Hau da, etxeen birgai-tze-operazio gisa lantzen dira, eraldaketa integral gisa. Etxeen bizigarritasunean eragiteaz gain, ez da komentaturiko pertzepzio-distortsiorik gertatzen, eraikinaren proiektua bere osotasunean aztertuko litzatekeelako. Beroki-fatxada arkitektura proiektu bat izateaz ari gara.