EENTSEGU batean zeudela, elektrizitate itzalaldi batek eman omen zion izena taldeari: PiLT. Hamarkada bat baino gehiago pasatu da beraien azken emanalditik. Dela kimika, dela “zerbaitberezi” horrek denboraren aje guztiak gainditu ditu ordea. Rafa Rueda abeslariaren esanetan, “badirudi denbora ez dela pasatu azken alditik”.

Oraintsu iragarri zuen taldeak bost kontzertu eskainiko dituela maiatza eta ekaina bitartean.Ondoren, bakoitza (hots, Aitor Abio, Txarlie Solano, David Gonzalez eta Rafa Rueda) bere proiektuetara itzuliko da. Ziurtasunez ekingo diote errepertorioari, PiLT-ren esentziari bakoitzak bere ibilbidean bizitako guztia erantsiz. “Kimika biderkatuko da”, baieztatu du Rafa Ruedak.

Derrigorrezko galdera ezin ekidin: Zergatik itzuli ‘orain’? Dirudienez, Mungiako Ibilaldiakbadauka zerikusirik erabaki honetan...

Hala da, bai. Ia bi hamarkada edo dira PiLTk Ibilaldirako kantua egin zuenetik, Mungiak antolakuntza hartu zuenean, aurten bezala. Hori dela eta, nolabaiteko urteurren horren harira, antolatzaileek akuilatu gintuzten oholtzan berriz igotzera. Egia esan, behin baino gehiagotan erdi txantxetan komentatu dugu bueltatzearena, pare bat alditan bakarrik jotzeko ez bada ere. Halere, oraingo honetan taldekideei proposamena luzatu eta agendak koordinatzeko esfortzu handia egin ostean, lortu genuen bost data hauek adostea. Agenda arazoak gainditzea zaila izan da, baina aurrera egin dugu eta oso pozik gaude orain.

Bosgarren data bat iragarri berri duzue Iparraldeko EHZ jaialdian. Ziur al zaude ez direla kontzertu gehiago aterako? Tentaziorik ba al da, behintzat?

(Barreak) Ez, ez, hau gauza puntual bat da. Bosgarren data hori ez genuen lehendabizi iragarri jaialdikoek hala nahi izan zutelako. Egia da kontzertu asko eskatu dizkigutela, baina kide bakoitzak duen lan eskerga dela bide, ezinezkoa izan zaigu bost data hauek bainoezer gehiago konfirmatzea. Zorionez, jendeak ondo hartu du mugatze hau, logikoa baita, azken batean.

Itzuleraren albisteari dagokion zalaparta behin pasata, zer sentsazio dituzue orain?

Ilusio handiz ekin diogu abentura labur honi.Entseguak bereziki ari gara disfrutatzen, badirudi denbora ez dela pasatu azken alditik.Badirudi bakarrik haize pixka bat hartu dugula bakoitzak bere proiektuei ekiteko, eta pozhandiz berreskuratu dugu PiLT-ren errepertorioa. Jakina, jendearen erantzunak ere izugarripoztu gaitu, baina pertsonalki gehien disfrutatzen ari naizena da lokalean ematen dugun denbora, hots, egunerokotasuna. Bertan ematen dugu denborarik gehien, eta aparteko sentsazioak sortzen dira hor.

Nostalgiarik sentitu al duzue entseguetan?

Esaterako, lehen entsegua oso berezia izan zen. Nostalgiarik atzeman ote genuen? Ez dakit ba... Baina hasi jotzen eta segituan teletransportatu ginen garai haietara. Hortik aurrera, normal-normal entseatzen dugu, eta politena da ohartzea nola kantuek oso ondo aguantatu duten denboraren joana. Nahiko fresko jarraitzen dute, potente; entitate bat direla esan genezake. Ildo horretatik, abantailarik handiena horixe da: ziurtasunez eutsi diogula erronka honi, patxada osoz.

Kantuen artean, pasadizorik gogoratzeko paradarik izango duzue, ezta? Kontatu daitekeen baten bat?

Hainbeste izan dira bizitako anekdotak, parrandak, bidaiak, ezagututako jende guztia... Kontatu daitekeen zerbait? Hortxe utziko dut! (barreak).

Zaila izan da errepertorioa aukeratzea?

Hori beti zaila izaten da. Baina, PiLT-k bere ibilbide musikalean izandako ildo guztiakondo islatuta daude aukeratutakoan. Gainera, gure Facebook-eko orrialdean proposamena luzatu genien gure jarraitzaileei, ea zer entzun nahiko luketen galdetuz. Zorionez, publikoaren iritziak hein handi batean kointziditu du guk geneukan ideiarekin.

Errepertorio luzea izaki, hiru orduko kontzertu epikorik izango al dugu?

(Barreak) Ez, ez, gutxi gorabehera ordu eta erdiko kontzertuak izango dira.

Sorpresarik jasoko dugu tartean? Dela gonbidatu bereziren bat, kasu...

Egia esan, sorpresarik nabarmenena da boskote gisa agertuko garela. Gure ibilbidearen hasieran laukote bat ginen, gero hirukote gisa aritu ginen, eta orain familia osoa batu gara, horixe da nire ustez berritasunik aipagarriena. Jakina, boskote moduan aritzeak nolabaiteko esfortzua eskatu digu, hau da, kantuak egokitu behar izan ditugu eta abar, baina oso ondo moldatzen ari gara.

Buelta honek eragindako zalaparta soziala aintzat hartuta, nolabaiteko presiorik sumatzen duzue?

Presioa baino, tentsioa, errespetua esango nuke nik. Jendaurrearekiko errespetu hori beti dago hor, airean. Motibazioa ere bada. Hainbeste denboran elkarrekin jo ez izana errespetuz hartzeko modukoa da, dudarik ez. Baina, ziur nago kontzertu oso bereziak izango direla guztiak.

Arestian aipatu duzu zuen kantuek denboraren epaia gainditu dutela, eta noizbait ere aipatuizan duzu zuen diskoek ez zutela berehalako efekturik eragin argitaratu bezain pronto. Posible liteke horrelako diskoak kaleratzea egun, berehalakotasunaren menpe bizi garen garaihauetan?

Benetan, hori denborak baino ezin du esan. Berri Txarrak-ek dioen moduan, denbora da poligrafo bakarra. Gaur egun, nahiko proposamen interesanteak daude gurean. Baldin eta konbentzimenduz egiten baduzu eta ahal duzun zintzoen jokatzen baduzu, funtzionatu behar luke. Egia da beti ez dela hala gertatzen, formula magikorik ez dago eta. Halere, zintzo jokatzea harro egoteko modukoa da behintzat.

Taldekideok zuon artean daukazuen kimika berezi horrek ere zeresana izango du zuen arrakastan, ez al duzu uste?

Suposatzen dut, bai. Kimika hori ezinbestekoa da beste guztiak aurrera egin dezan. Estreinakoz bildu ginenean, zerbait berezi hori berehala sumatu genuen guztiok. Egia esan,oso jende berezia bildu ginen PiLT-ren inguruan. Pribilegio bat da sentsazio hori berreskuratzea. Eta kuriosoa da, hain izaera desberdinak izanik eta bakoitzak hainbat proiektutan ibili ostean, esentzia hori oraindik mantentzen dugula ohartzea. Eta horri gehitzen badiogu bakoitza bere bakarkako ibilbidean jasotakoa, ikasitako guztia, kimika hori biderkatu egingo da.

Kimika hori mantentzen duzue eta kantuek potente izaten jarraitzen dute, ados. Zerbaitaldatuko da oholtzara igotakoan?

Bai, perspektiba. Orain badakigu benetan zer daukagun esku artean. Proiektu edo talde batenbilbidearen baitan zaudela dinamika batean sartuta zaude: diskoa grabatu, horren bira, promozioa eta abar egin eta berriro estudiora buelta. Dinamika horretan zaudela maiz ez zaraguztiz kontziente izaten. Orduan garrantzitsua da gelditzea eta berrikustea.

Zentzu horretan, beste begirada pausatuagoa eta nik uste aberatsagoa emango diegula kontzertuei. Ziurtasuna transmitituko duen begirada, hain zuzen. Izan ere, berriro ari garaelkartzen elkar oso ondo ezagutzen dugun bost lagun, bakoitzak bere bizipenak eta gorabeherakizan ditu eta horren jakitun gara guztiok.

Zuen buelta iragarri zuen adierazpenari argazki bitxi bat gehitu zenioten, non guztiok gaixo‘atrezzo’-arekin ageri zineten, proba fisiko guztiak gainditu eta osasuntsu zaudeten seinalegisa, nonbait. Gainera, hauxe zioen zuen prentsa oharrak: “Rocka kirol arriskutsua izanik eta adinean gora goazela kontuan harturik, goi mailako kirolariek nola, beharrezko azterketa medikuak gainditu eta zuekin zuzenekoetan bat egiteko prest gaude”.

(Barreak). Oholtzara igotzeko gogoak izan behar dituzu, ororen gainetik. Eszenatokira itzultzen diren talde nahiz artista bakoitzak bere motibazioak edukiko ditu, dela dirua, dela ospea, dela ez dakit zer. Gerta daiteke baita gogotsu egotea, fisikoki sasoian... etapublikoak nahi ez izatea zu hor egotea. Hori adinaren ajeak baino askoz gogorragoa da, aizu! Nire kasuan, erretiratzerakoan, ez nioke edade kontu bati erreparatuko. Gogorik ez dudanean utzi egingo dut, besterik gabe.

Balizko erretiro hori oso urrun da oraindik, ezta? Zer beste saltsetan murgilduko zara behin PiLTren abentura bukatutakoan?

Lou Toupet eta Mikel Urdangarinekin ibili naiz, eta nabil; eta, bestetik, uztailean estudiorabueltatuko naiz, datorren udazken aldera disko berria kaleratu nahi dut-eta. Bitartean, kantuak prestatzen nabil...

Eta nola moldatzen zara hainbeste proiektuetan aritzeko?

Nire ustez ezinbestekoa da batetik bestera ibiltzea, batez ere musikatik bizi nahi baduzu,neketsua baita oso! Hala eta guztiz ere, izugarri aberasgarria da musikari gisa hainbestetalde eta proiektuetan aritzea, jendea eta ideia berriak ezagutzeko parada baituzu, eguneroikasteko aukera, alegia. Posibilitateak anitzak dira.