BATZUETAN samingarriabihurtzen da nire ofizioa,hau da, euskal literaturarizabalkunde apur bat emannahia, ohartzen bainaiz liburu bikaineta eder asko dagoela ahanzturarenkutxan gordeta, kasik argitaratuziren egun beretik, Bob Dylanekabesten zuen Desolation row horretangaldu bailiren. Horietako batdeskubritu dut duela gutxi, Azpeitikoliburutegiak antolatzen dituensolasaldi literarioak gidatzeko zorionaizan dudanetik. Aldamenekoadeitzen da liburua, egilea AinaraGorostizu kazetaria. Debako TeneMujika beka irabazi zuen 2011n, eta2012an argitaratu bere lana. Susaliteraturaweb orriko kritiken hemerotekanbegiratu dut. Emaitza: 0 kritika.
Euskal Herrira etorri diren hamaretorkin bihurtzen ditu Gorostizukliburuko protagonista. Haiek elkarrizketatuz,ez da, ordea, horretaramugatzen bere ikuspuntua: etorkinhorien sorterrietako historia kontatzendu eder eta sakon, haien esperientziagehienetan tamalgarriakgure herrian, eta, argazkia osatzeko,guri buruz dituzten iritziak aletzenditu. Beraz, liburuak balio du gureburua ezagutzeko ere, ikaragarriabaita guk gure zibilizazio dontsuaz dugun irudiari haiek jartzen diotenispilua, ifrentzua.
Esanguratsua da euskara ikasi dutenenkopurua, gure hizkuntza propioarenintegrazio ahalmen ahulaadierazten duelako: hamarretik biksoilik, eta batek ia ahaztu du berriro.Baina ia denek salatzen dituzten gaitzakdauzkagu, bakoitzak bere esperientzianoinarriturik aipatzen dituztenak:esplotazioa ezagutu dutelagure artean, iruzurra, erretxazoa, irainak,indiferentzia, itxikeria, koadrilakeria,hoztasuna? Salatzen dutehemengo erakundeen laguntza eza,geure historiarik ez dakigula,kontserbadoreak garela, pentsamenduareneta ekintzen artean agertzendugun leizea, etorkinekiko jarreraasko okertu dela, erosotasunagaltzeko beldurragatik saltzen ditugulagure idealak, gure hitz polit etaprogresistak ustel geratzen direla?Hiru dira liburuan zehar etengabeerrepikatzen diren epitetoak: hotzakgarela, itxiak eta kontserbadoreak.
Horra hiru definizio euskaldun progreokgeure buruari onartuko ezgenizkiokeenak, aisa itzulipurdikatzenditugunak: hotzak bai, bainaezagutu arte, itxiak bai, baina irekiarte, kontserbadoreak? Tira, ez dezagunauto-flajelazioan jarrai! Geure buruari aitortzen ez dizkiogunegiak iristen zaizkigu, maiz, besteenbegiradatik, baina ez da horiliburu honen meritu bakarra. Kazetaritzatikabiatuta, literatur mailahandia lortzen duen estiloan idatziadago, eta horrekin beste muga batere apurtzera dator, generoarena.
Munduko literatura garatuetan osoonartua dagoen auzia, kazetaritzaere goi-mailako literatura izan daitekeela,euskaraz oraindik onartugabeko egitatea baita. Rian Malanhegoafrikarra, Ryszard Kapuscinski,Eduardo Galeano, Svetlana Aleksiévitx2015eko Nobel sariduna, EstatuBatuetako tradizio luzea, ImanolMurua, Ander Izagirre, Jon Alonso,Iñigo Aranbarri? kazetaritza etasaiakera uztartuz gure barneakastintzen dituzten lanen egileak diradenak.
Baina falta da gure artean liburugisa argitaratzen den kazetaritzarenaitorpen handiagoa. Euskadisarietan, edo beste edozelango prestigiatze-bideak erabiliz, leku bategin beharreko generoa bihurtu da,geure burua ezagutzeko aukeraparegabea eskaintzen duen Aldamenekoahau bezalako liburu zoragarriakahanzturan gera ez daitezenbetiko.