ERE bosgarren poemaliburuan afera existentzialetarajo du Pako Aristik(Urrestilla, 1963). Zazpi ataletanbanaturiko 55 poemen bidez,bizitzaren etapa desberdinei trazoaegin die autoreak, jaiotzetik heriotzerainokoprozesua marraztuz, norbereburuaren bilaketan arrotz izatetikeder izaterainoko bidea eginez.

‘Arrotz eta eder’ liburua ‘jaso dugunherentzia kulturala baztertu eta gainditzenduen pertsona baten istorioa’dela diozu. Zein herentziari buruz arizara zehazki?

Irakurri berri dut Integral aldizkarianSalvador Paniker filosofoari eginikoelkarrizketa, eta hau dio: Jendeasko desenfokatua dagoela dirudi,eta berriro enfokatzeko modua hauda: nork bere buruari entzutea, etaalde batera uztea ezarri dizkigutensinismenak. Ederki laburbiltzen duliburuan agertu nahi izan dudana.Nahiko kezka unibertsala da, arazoexistentzial guztien gunean dagoenamendeetan zehar. Umetan bizitzekomodu bat erakusten zaigu, gauzakbaloratzeko eta epaitzeko kristalaktxertatzen dizkigute: programaziobat ezartzen zaigu garunean, etahandik aurrera horren araberakoakizango dira bizitzari buruzko gureiritzi guztiak. Askatasuna hori apurtzetikdator, orduan abiatzen dapertsona batentzat bidaiarik zirraragarriena,bere burua ezagutzearena.

Ordurarte ez omen gara gu, arrotzgara, nolabait esateko?

Gure benetako nortasunari arrotzgatzaizkio, nolabait mozorro edomaskara batekin bizi garelako,komeni diren gauzak esaten eta egiten,arautuak dauden ohiturak betetzen.Une zoragarria da bizitzekobeste modu batzuk daudela deskubritzenduzunekoa, pertsona bereziasko, erabat muturrekoak zaizkizunbaloreetan bizi direnak eta, hala ere,zu baino zoriontsuagoak direnak.Ulertzen duzu jaio zaren tokiko kulturakegin zaituela. Baina ez banintzhemen jaio? Ikertu dezadan nor naizen,zerk laguntzen didan bizitzen,eta zerk eragozten. Jada ez zaraarrotz zeurekiko. Arriskua dago besteakhastekoa zu arrotz gisan ikusten.Seinale ona.

Pentti Saarikovski poetaren esaldihonekin bat omen zatoz: ‘Erreala naizidazten dudanean soilik’. Idazten duzuneanbaino ez zara benetan zintzo?

Alderantziz, agian: zintzoa izan gabeezingo nuke idatzi. Saarikovskiri nikulertzen diodana da jende aurreanaktuatzen ari garela, asko edo gutxi,mozorro soziala jantzita. Bainabakarrik zaudenean, zertarakoaktuatu? Orduan zaude errealitatearenaurrean. Bestela gizartearenaurrean zaude. Alde handia dago.

Liburuan konstateak dira galderak,duda existentzialak. Gauzak ezbaianjartzea, galderak egitea, beharrezkoakda aurrera egingo badugu?

Galdera teknika bat da gauzakzalantzan jartzeko, gizadiak horregatikegin du aurrera. Gainera, galderakberak dakar erantzuna askotan,gure baitan daudelako bizitzekobehar ditugun tresna psikologikoguztiak. Lurperatuak dauzkagu, sartudiguten zaborraren azpian. Askotannahikoa da zabor hori kentzea,desikastea, klasikoek zioten moduan.Galderak dinamita kartutxoak dira,zentzu horretan, arriskutsuak jendebeldurtiarentzat, baina gozada bataldaketei irekita bizi garenontzat.

Liburuko ahotsak arlo indibidualetikheltzen dio transzendentziaren eremuari,baina bere herriaren aurrean erekokatzen du bere burua. Beste ikuspegibat dago hor, soziala, politikoa?Kolektiboa, azken finean.

Ezinbestekoa da bere egia propioarenbila abiatu denak bere herriarenaurrean ere erantzuna ematea,iruzurra litzateke bestela, halakoeskapismo bat, edo kalkulu soziala,poeta izena merezi duen inork praktikatuez duena munduan. W. B.

Yeats dut eredu, independentistairlandarra, Nobel sariduna. Hirugunetan bildu zuen bere poesia: gaiirlandarrak, bere psikearen miaketaeta bere bilaketa espiritualarenkontakizuna. Baina guztia biltzenzuen asmo gorena: Britainia Handiarenmenderaketa enpiriko etainperialetik ateratzea literaturairlandarra, nahiz eta ingelesez idatzizuen. Herri baten historiarenkontakizun hegemoniko interesatuapuskatzera dator poesia iraultzaileoro, herri horretatik idatzia izanbada, eta nirea hala da.

Pertsonaia konketu gutxi ageri diraliburuan, baina badaude ikuspegiezberdinak, bizitzaren etapa desberdineidagozkien ataletan banatuta. Zerdela eta egitura hori?

Guregan daude, azken batean, bizitzakoetapa guztiak: ume izan gara,nerabe, heldu, mozolo, distiratsu,zikoitz, bihotz-zabal, eta izangogaren agure ere bagara; eta heriotzaere bai, gurekin dago jaio ginenetikharen aukera. Gainera bizitzaez da lineala, zirkularra baizik, umeedo gazte bihurtzen gara edozeinunetan, edo maiteminduak gaudebat-batean, eta zerbait ikasi baduguune guztiak gozatuko ditugu. Sufrimenduaikasi ez izanaren sintomada.

Aipatzen duzun norberaren bilaketahorretan poesiak lagundu dizu? Halaizan bada, zer eman dizu?

Poesiak neurriko hitzetara ekarreraztendizu pentsamendua, ezinduzu gehiegi idatzi, ezta gutxiegi ere,gaiari funtsa kenduko baitiozu. Neurrihorren bilaketa abentura apasionanteada benetan, gunea bilatubehar duzulako, eta azalekoak zirensentsazioak baztertu. Hargatik dageneroetan zailena, badu hizkuntzamagiko baten traza. Zazpi aldiz idatzibehar da poema bat ongi geratukobada, eta bidaia horretan gauzaasko deskubritzen duzu.

‘Urari ostutako poemak’ aurreko poesialiburua idazteko 10 urte behar izanzenituen. Orain, urtebetean ondu duzu‘Arrotz eta eder’. Lan bakoitzak beretenpoa omen, baina badirudi zerbaitaldatu dela?

Urari ostutako poemak halako omenaldibat zen azken hogei urteotannire begia aldatzen erakutsi didatenmaisu literario eta espiritualei, eskatuegingo balidate bezala. Hura idatzita,zorra aitortu ondoren, nire baitakojario propioa da abiatu dena,nire ahotsa aurkitu banu bezala izanda, horrek esplikatzen du denboraaldetik egon den aldaketa.