HOTZIKARAK eta hamaika zirraraeragiteko prest dago Petti (Bera,Nafarroa, 1973). Etxeko Uzta taldeaizan du bidaide oraingo honetaneta amerikar sustraiak dituen rocka aurkeztuberri du Hotzikarak lan berrian (Elkar). JosebaIrazoki (gitarrak) eta Igor (bateria) eta IñigoTelletxea (baxua) anaiekin batera ondu dudiskoa eta rock doinu gordin, konplexu etasendoez jantzi dituzte melodiak. Pettik adieraziduen moduan, “inoiz baino rockeroago”itzuli da, hamar kantuen baitan une goxoaketa leunak dauden arren. Bere ahots urratueta sakona baliatu du abestiei indarra ematekoeta entzuleengana iristeko.

‘Hotzikarak’ du izenburua diskoak. Hotzikarakeragin nahi dituzu disko honekin?

Hori gustatuko litzaidake, behintzat. Niri gertatzenzait kanta batzuk entzutean hotzikaraksentitzea. Jendeak hori sentitzen baldin badu,gu gustura geldituko ginateke.

Zuri zeuri hotzikarak sortu dizkizu diskoak?

Hasieran bai, baina nire abestiek dagoenekoez dute efektu hori nigan. Diskoko Azken aetzarenbalada eta Ni naiz abestiek zirraramodukoa eragiten didate, bereziak dira. Baina,egia esan, nahiko nekatuta gaude gure kantakentzuteaz eta behin eta berriro errepikatzeaz.Besteen kantuek sortzen dizkidate hotzikaragehiago nireek baino.

Hamar kantu eta hamaika zirrara bildu dituzudiskoan. Zertaz elikatzen da diskoa?

Denetarik dago. Bai letren aldetik bai musikaaldetik nahiko desberdina da disko osoa.Rocka, folka, bluesa... bildu dugu, eta hitzenaldetik ere lagun eta idazle askok kolaboratudute, nire gustukoak izan direnak beti. Ustedut kanta bakoitzak bere xarma duela etaberezia dela. Idazleen letrek ekarpen aunitzegiten diete kantuei.

Rockeroagoa da diskoa?

Bai, dudarik gabe. Orain arte egin ditudanekinalderatuz, rockeroena da honako hau. 2002anargitaratu genuen Etxeko Uzta diskoa ere nahikorockeroa zen, baina gero etorri zirenaklasaiagoak izan dira. Nahiz eta rocka barneanizan, gehiago izan dute country, folk edo bluesetik.Honetan, pare bat kanta kenduta, rockagailentzen dela erran genezake.

Dena den, une goxo eta leunak ere badaude?Disko lasai bat egiten dudanean normaleanbeti sartzen dut abesti kañeroren bat apurtzeko, eta honetan, berriz, kontrakoa egin dut.Diskoak potentzia handia du, eta hori puskatzekodaude abesti lasaiagoak, balada kasu.

Gustura gelditu zara emaitzarekin?

Hagitz gustura. Gainera, taldearekin egiteakindar handia ematen dio lanari. Musikarihauekin lan egitea gozamen hutsa da, bai kantakegiteko orduan eta baita zuzenean jotzekoere. Hor daukat kriston koltxoia.

Herriko musikariekin lan egin duzu, 2002an‘Etxeko Uzta’ diskoan parte hartu zuten ia musikariberdinekin. Haiekin jotzen jarraituko duzu?

Ez diogu inoiz utzi jotzeari. Adibidez, zuzenekoetanere ia musikari berdinekin ibili ginenjoan den urtean. Astirtitan lanean Iñigo etaIgor Telletxeak parte hartu zuten, eta horrenaurrekoan Joseba Irazokik. Beti izan dugu kontaktuaeta beti jo izan dugu elkarrekin. Oraingohonetan talde bezala aritu gara.

Diskoan nabaritzen da zuen arteko ‘feeling’-aeta harreman estua. Nolakoa izan da haiekin lanegitea?

Hagitz erraza. Aspalditik ezagutzen duguelkar, eta zuzenean askotan jo izan dugunez,oso eroso sentitzen naiz haiekin. Gustatzenzait haiek bere ukitua ematea eta kantuak lauronartean ontzea. Nik kantak egiten ditut,ahotsa eta gitarrarekin grabatu eta gero denonartean janzten eta orrazten ditugu. Nabari dabakoitzak bere ukitua eman diola, eta uste duthorrela kantuek beti irabazten dutela. Horrelakotalde bat izanda, dena errazagoa da niretzat.Hor dago indarra.

Guztiak zarete herrikideak. Berako herriak musikarekikoduen lotura handia da, musikari onenharrobia da. Zergatik uste duzu sortu direla bertanhainbeste musikari? Eta hor aritzeak zer nolakoeragina izan du zure ibilbidean?

Askotan egiten digute galdera hori, eta sekulaez dakit zer erantzun! Egia da Udalaren laguntzaizan dugula; entsegu lokalak musutrukuzten ditu... Horrez gain, Berako musika eskolaoso ona da eta kultura musikal handia egonda beti herrian. Hor dago gakoa. Igor Telletxea,adibidez, Berako bandaren zuzendaria da,herriko txarangan ibiltzen da, eta beti dago muturra leku guztietan sartzen. Guk hori aprobetxatueta guztion artean gauza gehiago egitenditugu; hau da, dakiguna partekatzen dugu.Disko batzuk Beran bertan egin ditut, baibakarka eta bai bertze musikari batzuekin ere,beti hor egon dira eta hori erraztasuna da.Entseatzeko orduan, adibidez, denak herrikoakgarenez gero, arazo gutxi izaten ditugu.

Talde indartsua sortu duzue. Petti orain zer dagehiago, bakarlaria ala taldea?

Beti ibili naiz bietan, bai bakarlari gisa eta baitataldearekin ere. Orain, diskoa taldean ateradugunez, saiatuko gara talde bezala aurkezten,baina bakarlari bezala ere jarraituko dut.Gainera, askotan bakarlari bezala jo behar dut,dirurik ez dagoelako talde osoa eramateko. Bainagure ideia eta gustatuko litzaigukeenadiskoa taldean aurkeztea da. Uda sasoianbereziki, espero dugu Euskal Herri osoan jotzeaeta ahal bada kanpoan ere bai. Baina betikokontua da, zaila dago egoera.

Lan berria egokiagoa da zuzenerako diskoan entzutekobaino?

Nire ustez, zuzenean entzuteko oso aproposada. Zuzenean grabatu dugu eta hori nabaritzenda kantu batzuen intentsitatean. Ez duterraten diskoa zuzenerako egina dagoela, bainabai aise defenditzeko aproposa dela. Ez dadesberdintasun handirik sumatuko.

Elkar estudioetan grabatu duzue. Zer-nolakoesperientzia izan da?

Hagitz ona. Lauak batera grabatzerakoan kantekaunitz irabazten dute. Dena den, aldaketaknabarmenak izan dira estudioan. Ideiabatekin sartu eta bertan eraldatu ditugu abestibatzuk, bakoitzak bere ukitua eman dionean.Baina kantuaren arimak hasierakoa izatenjarraitzen du.

Hitzak josten lagunak eta idazleak izan dituzu:Harkaitz Cano, Eneko Barberena, Pello Lizarralde,Beñardo Goietxe, Igor Elortza eta Juan LuisZabala. Nahiago duzu besteen hitzak musikatzeazeuk letrak sortzea baino?

Errazagoa da niretzat besteen hitzak musikatzea,eta, gainera, gero eta gehiago gustatzenzait besteen hitzak erabiltzea, nik neuk idazteabaino. Lan bat kentzeaz gain, haiek diraidazleak, ondo idazten dutenak. Normalean,letra oinarri hartuta egiten dut musika.

Musikagile, abeslari, gitarra-jotzaile... Denetarikda Petti?

Abeslari, errango nuke batez ere. Musikari ez,musikaz ez dakit gehiegi, eta gitarra-jotzaileere bai, azkenaldian batez ere. Orain BalerdiBalerdikoekin aritzen naiz gitarra-jotzailebezala eta beste modu batean ikusten dut nireburua. Lehen gitarra erabiltzen nuen melodia edo kantua jarraitzeko; dena den, ez dut nireburua ikusten Joseba Irazoki edo Rafa Ruedabat bezala. Haiek gitarra-jotzaile finak dira etani poliki-poliki ikasten ari naiz, gero eta erosoagosentitzen naizen arren. Instrumentubaten ikasketa ez da inoiz amaitzen, bainahorrela izatea gustuko dut, beti dagoelako zerbaitdeskubritzeko.

1997an kaleratu zenuen lehen diskoa, eta ordutikhona gauza asko egin dituzu. Nola eboluzionatuda Petti urte hauetan guztietan?

Abestietan nabaritzen da. Lehen indar gehiagonuen eta garrasi gehiago egiten nuen. Orainhori kontrolatzen saiatzen naiz eta orekalortu dudala uste dut. Gauzak serioago hartzenditut eta ahalik eta hobekien egiten saiatzennaiz. Hitzak ere aldatu dira. Nik idatzitakoakbizitzako pasarteak dira, bizitza puskak.Nire bizitza aldatzen den heinean hitzak aldatzendira. Lehen, gauzak ilunago ikustennituen eta orain baikorragoa naiz eta abestiakargiagoak dira. Edertasuna dago horietan, bainaletra baikorretan ere sartu behar dira gauzanegatiboak. Bidea ezin dugulako ahantzi,egindako akatsek eta bizitako esperientziekaberatsago egiten gaituztelako. Bizi izan dudanakantetan islatzen dut.

Hamaika disko dituzu argitaratuta honezkero.Guztiek dute garrantzi bera zuretzat?

Bai, bakoitzak bere momentuan. Diskoakzuzenean jotzeko egiten ditugu, diskorik gabeez dagoelako zuzenekorik. Argi dago musikariokzuzenekoetatik bizi garela. Aita hil zeneandisko bat eskaini nion, Awañak, eta hori dabereziena, aitari eginiko omenaldia izan zelako.Hori kenduta, beste guztiak garrantzi beradute, diskoak bizi ahal izateko egiten baititut.

Azken lan honekin zer transmititu nahi duzu?

Liburu bat irakurtzean bezala, diskoa entzuteanjendea gustura gelditzea da nire nahia,eta nire musikak zerbaitetarako balio badu,primeran. Uste dut musikak horretarako indarhandia duela. Gaizki bazaude, abesti edo diskobatek eguna hobetzeko balio du. Eta kantuakegiterakoan hori lortzen saiatzen gara. Niretzatmusika terapia den moduan, entzulearentzatere terapia izatea nahi dut. Musika egiteadaukadan terapia bakarra da; psikologomoduan hartzen dut musika. Disko guztietanbiluzten naiz, barruan dudan guztia ateratzendut beti. Biluzte horrek aurrera egiteko indarrakematen dizkit. Datorrena datorrela, aurrera.Hori da orain nire filosofia. Lau haizetarapentsatzen duzuna botatzea ez da gauza erraza,baina horrela ere beldurra kentzen diozuzure buruari.