ZORNOTZAKO Barnetegianegiten ari diren egonaldiaeuskaraz ikasteko eta euskalliteratura aztertzeko baliatzenari dira Laura Liubinaviciutelituaniarra, Barbara Pregelj esloveniarra,Katarzyna Sosnowska poloniarraeta Maria Petrova Patxkovabulgariarra. Itzultzaile berriak programaEtxepare Institutuak jarri duabian, Donostia 2016ren eta EIZIErenlaguntzarekin. Helburua daeuskal literatura Europako beste irakurleeihelaraztea. Urtarrilean iritsiziren lau itzultzaileak Euskal Herriraeta, eguneroko lana nekeza denarren, liluraz ari dira deskubritzengure literaturaren zirrikitu guztiak.
“Abentura baten gisakoa da hau”, dioPetrovak. Gaztelaniazko liburu askoitzuliak ditu bulgarierara, baita Atxagarenpare bat lan ere, gaztelaniazkobertsiotik abiatuta. Orain, euskaraezagutu nahi du. Barbara Pregelj,aldiz, haur literaturak ekarri du gurera,hori baitu ikergai nagusi: “Zenbaitegile aztertu ditut: Patxi Zubizarreta,Mariasun Landa, Juan KruzIgerabide? Sentsibilitate bakar etaberezia du umeentzako euskal literaturaketa jatorrizko hizkuntzara jonahi dut”. Eslovenian ezagun samarrada euskal literatura, euskarazkohamabost bat obra daude eslovenieraz.Bulgarian, Lituanian eta Polonian,ordea, ezezagunagoa da.
Lau itzultzaileen egunerokoa ez dasamurra, goizetik gauera ikasten aribaitira. Sosnowskak, baina, gozatzenari dela dio, “euskara hain da ezberdina,nor-nork eta nor-nori-norkhoriekin!”. Euskal aditzak harritu duPetrova, “izaki iletsu baten modukoa”dela dio. “Euskararekin dugun harriduramundua deskubritzen hastenden umearen parekoa da, begiak zabal-zabalik ditugu”, gaineratu duPregeljek. Asteburuak euskal kulturanmurgiltzeko erabiltzen dituzte.
“Hemengo bizitza kulturalarekinharrituta nago; Bilbon gauza askodaude, baina Zornotzan ere bai!”, dioPetrovak. Liubinaviciutek uste duasko ikusten eta ikasten ari direla,“lotarako denbora falta dugu”.
URIBE, ATXAGA, URRETABIZKAIAItzultzaile berriak egitasmoarenbidez, lau itzultzaileek haien hizkuntzetaramoldatuko dituzte euskarazkoobra nabarmen batzuk. LiubinaviciutekKirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao lituanierara itzulikodu. “Euskal poesia gustuko dut;Uribe irakurri nuenean, xehetasunbatzuk oso hurbilekoak egin zitzaizkidan”,kontatu du. Estonianzela, kukuaren kantua entzun zueladio Uribek olerki batean baina, diruzaberats itzuli beharrean, poesiaz aberatsetorri zela. Liubinaviciutek diokukuari lotutako sinesmenak antzekoakdirela Itsaso Baltikoarennahiz Bizkaiko Golkoaren ertzetan.
Sosnowskak ere Bilbao-New York-Bilbao itzuliko du, kasu honetanpolonierara. Pregeljek, aldiz, BernardoAtxagaren Xola saileko bost liburuak(edo haietako batzuk behintzat)itzuli nahi ditu. “Xola txakurrapertsonaia atsegina da, umeen egunerokosentipenak azaltzen ditu etahori oso interesgarria izango da Esloveniakoneska-mutilentzat”.
Emakumeei euskal literaturan ematenzaien lekua bazterrekoa dela ustedu Petrovak, goi mailako lanak idatzidituzten arren. Hala, ArantxaUrretabizkaiaren Zergatik Panpox?
eta Hiru Mariak bulgarierara itzulieta liburu bakarrean argitaratu nahiditu. “Bi nobela dira, baina elkarrenosagarritzat har daitezke”, dio. Zubilana egitea da lau itzultzaileenardura: euskaratik zuzenean bestehizkuntza batzuetara gure literaturaeramatea. Horretarako, euskaraahalik eta ondoen ezagutu nahi dute.“Sei hilean ezin da hizkuntza batguztiz ikasi”, onartu du Pregeljek, etaingelesezko, gaztelaniazko edofrantsesezko bertsioen makulualagungarri izango zaiela argitu du.
“Gu bidean gaude, bizi osokoproiektua izango da hau”, diote. Izanere, Itzultzaile berriak egitasmokozereginak amaituta, euskal literaturarekinhasi berri duten harremanaez dute eten nahi. Esaterako, Pregeljekeuskal ipuinen antologia bat eginnahi luke eta Arantxa Urretabizkaia,Sarrionandia eta Gabriel Aresti esloveniarreiaurkeztu. Sosnowskak,bere aldetik, Kirmen Uriberen liburuakpolonierara itzultzen jarraitunahi du. Petrovak, aldiz, euskaldunekberen lurrari dioten atxikimenduagoraipatu du eta Bulgariarajarrera hori eraman nahi duela dio.
“Uste dut Europan jende gehiegikahaztu dituela bere sustraiak”. Liubinaviciuteere iritzi berekoa da. “Jendeakbere euskalduntasunaz kontzientziahandia du baina, eraberean, mentalitate irekia. AnjelLertxundi, Unai Elorriaga, ArantxaUrretabizkaia eta abar irakurrita ageriangeratzen da hori. Herri txiki bainaoso harro baten literatura eramannahi nuke Lituaniara”.