BIDEO-JOKO batean joko hitzakbenetako pisua hartzen duenean,eta honek barnebiltzen duen lehiakortasunekozentzua guztiz garatzean,eSport (eKirola, euskaraz) izenez ezagutzenden kirol edo pseudo-kirola sortzenda. Kirol edo ez izaera honen inguruko eztabaidasutsua dago zaleen artean; batzuekkiroltzat jotzen baitute, formalki behintzatkirolaren definizio barruan sar daitekeenjarduera bat dela arrazoituz. Gainera,herrialde askotako legeek jokalari hauenkirolari estatusa onartzen dute, hala nolaAmerikako Estatu Batuetan edo HegoKorean. Bere izaera edozein izanik ere, errealitatebat da eKirolek gaur egun jende etadiru asko mugitzen dutela.
Bideo-joko batean sortzen den lehian oinarritzendira eKirolak. Bi pertsona edo taldeaurrez-aurre jartzen dira eta, beraien artekolehiaren ondorioz, jokoaren barruan partidairabazten duenak partidua irabazten du.Honek, akaso, arraroa dirudi, baina guztizarrunta den zerbait da: lagunen arteko lehiak,arratsalde batean egin beharrean, dimentsioerraldoi bat hartzen du, munduko jokalarionenak bildu eta beren arteko norgehiagokakmilioika jarraitzaileren ikusmina piztenduelarik. Azken finean, kirol konbentzionalekingertatzen den berdina da: pertsona batzuekfutbolean hobby modura jolasten dute,baina, beste batzuek, modu profesionalbatean jarduten dute.
Jarraitzaile guzti hauen ikusminaz gain,pixkanaka, guzti honek enpresa ezberdineninteres ekonomikoa ere piztu du. Intereshonen funtsa zifretan topa dezakegu: 2014 eta 2015 urteetan jokaturiko League of Legendsjokoaren munduko finaletan (Worlds izenazezagunak) talde irabazleek milioi bat eurokosaria eskuratu zuten. 11 eta 14 milioi pertsonekikusi zuten final hura zuzenean. 2014kofinalean, esaterako, Imagine Dragons musikataldeak jo zuen zuzenean. Zenbaki eta datuguzti hauek ikusita, bistakoa da enpresek geroeta interes handiagoa daukatela errealitateberri honen parte izateko. Mundu mailakoiraultza baten aurrean bagaude ere, ez duguurrutira joan behar honetaz ohartzeko,2015ean Bilboko Guggenheim Museoan ospatubaitzen Gamegune lehiaketa.
Kirola izan ala ez, ukaezina dena da jende etadiru asko mugitzen dituen industria batenaurrean gaudela eta, egunetik egunera, jendegehiago biltzen duela bere inguruan. Denaden, gizartearen gehiengoarentzat guztiz ezezagunada oraindik, fenomeno honek komunikabidekonbentzionaletan islarik ez duelako,hots, Internetetik kanpo dagoelako. Bainamundu honetaz gozatzen dugunok pasiozegiten dugu, liga erregularrak astero ikusizedo txapelketa isolatuak bi edo hiru hileanbehin jarraituz. Gainera, guzti honek sortzenduen ikusmina ez da txikia ?eta esperientziazdiot?, batek baino gehiagok ordenagailuarenaurrean futbol zelai batean baino oihu gehiagobotatzen dituelako.
Beraz, bideo-jokozale orori gomendatukonioke esperientzia probatu dezala, gutxienezbehin. Bertan ikusiko duen guztia seguru gustukoizango dutela: kirol-lege bikaina bainalehia gogorra aldi berean, jarraitzaile sutsuak...Finean, bide-jokoekiko pasioa aldeguztietatik.