EZ da erraza Angulemako komikijaialdianinoiz izan ez den norbaitiharen tamaina eta garrantziarenideia transmititzea. Bost karpaezberdin daude hirian zehar banatuta,horietako batzuk tamainaz DurangokoAzokako Landako eraikinaren parekoak;hainbat erakusketa ere egoten dira aretoezberdinetan (elizetan barne!); ekitaldi ugariantolatzen dira (aurkezpenak, hitzaldiak,mahai-inguruak...); eta, batez ere, jendea,jendea nonahi. Tartean, euskaldun ez gutxi,komiki-egile, zale zein editoreak.Zaleen espediziorik beteranoena Gasteiztikjoaten dena izango da ziurrenik. Gasteizeta Angulemako hiriak senidetuta daudenez,duela hogei bat urtetik hona-edoautobusa antolatu izan du Gasteizko Udalakkomiki-azokan aste bukaera pasatzeko.

2013an, baina, udalak bertan behera utzizuen, eta antolakuntzaren lekukoa Zuloaliburu-dendakoek hartu zuten. Izan ere,Zuloako Gorka Basterretxearen hitzetan,“esperientzia oso polita da, asko disfrutatzendugu: karpak, erakusketa potentehoriek... Hemengo jende eta argitaletxeekinegoten zara: batean Xabiroikoak, besteanFermin Muguruza... eta duela 5 bat urteedoMoebius ezagutu genuen! Ikaragarriada horrelako maisu bati eskua ematea.”Azken urteotan zita honetara hutsik eginez duen beste koadrila bat Xabiroi komikialdizkarikoenada. Bertako egile eta hurbilekoedo lagunez osatutako taldetxo bataldizkaria sortu zen urtean hasi zen bidaiaegiten, duela 10 urte. Helburua, Xabiroikokoordinatzaile Dani Fanok dioenez, euskalkomikigileen komunitatea trinkotzea da:“komikigileok etxean egiten dugu lan, isolamenduan,eta hau izaten da lankideekinegoteko eta beraiekin ongi pasatzeko aukeretakobat”, Fanoren arabera.

EGILEAK, INDARBERRITUTA Fanok dioskunez,“pilak kargatuta” itzultzen dira: etxeanurte guztia lanean bakarrik aritzen zarenarren, hemen ikusten duzu ez zaudelabakarrik, zerbait handiagoaren parte zarela,badaudela beste egile batzuk, argitaletxeak,zaleak... Ideia berri mordo batekineta marrazteko ilusioa berpiztuta bueltatzenzara”. Hain justu, espresio hori beraerabili du Mikel Begoña komiki-gidoilariakere: “etxerako bidean, proiektu berriakmartxan jartzeko pilak kargatu dituzulakonturatzen zara”. Izan ere, Begoña azkenaldian ia urtero joaten da Angulemara. “Aitzakia proiektuak aurkeztearena badaere, bertako saltsa asko gustatzen zaigu,giro ederra izaten da”. Negoziotara joateakere merezi duela dio. Lehen aldi hartaneuskarazko Berunezko itsasoa komikiarenale gehiago saldu omen zituen AngulemanDurangon baino. Orduan egindako harremanenbidez lortu zuen, geroago, Iñaketmarrazkilariarekin egindako bi komikiEspainian eta Frantzian kaleratzea. “Gainera,Frantzian argitaratzeari esker, hirugarrenkomiki bat plazaratzea lortu duguEspainian eta Italian (Ötzi - Por un puñadode ámbar) eta hainbat komiki azoketaraere gonbidatu izan gaituzte”, kontatu du.

Anguleman egile-eskubideen karpa deitzendioten gune bat egoten da, non editoreekeuren artean herrialde ezberdinetanargitaratzeko eskubideak negoziatzendituzten. Bilboko Astiberri argitaletxeakbere obra asko beste herrialde batzuetanargitaratzea lortzen du eta kanpoko lanasko ateratzen ditu Espainian, Angulemankarpa horretan egindako kontaktuei esker.Astiberriko Laureano Dominguezek kontatzendu argitaletxea sortu zenetik hasizirela joaten, 2001ean. Eta hara joateakbenetan merezi duela dio, tratu asko etaonak lortzen dituztelako. “Asko saltzendugu; baina lan gogorra da; aurretik eginakizaten ditugu hitzorduak, lau egunezordu erdiro izaten ditugu, eta jaialdia bisitatzekodenborarik ere ez dugu izaten”.

Angulemara negozioak egitera joaten esperientziahandia duen beste bat GregorioMuro Harriet gidoilaria dugu. “Lehenbizikoz1982an etorri ginen Fructuoso eta biok,Angulemarako berariaz prestatu genituenJustin Hiriart-en azalarekin eta lehenorriekin, albuma egiteko asmoarekin. Glénatigustatu zitzaion, eta hor hasi zen dena.Hortik aurrera urtero joan izan gara gauzaberriekin, eta 10 urtean hogeita pikoalbum atera nituen Frantzian”. Angulemarieta Frantzian argitaratzeari esker, komikimunduko egile handi asko ezagutzekoeta haien lagun egiteko aukera izan duMurok: Alberto Breccia, Moebius, WilliamVance, Corteggiani, Juillard... Gainera,urteetan egile edo zale moduan etorriondoren, aurten argitaletxe baten ordezkarimoduan izan da azokan. “Azken hogeiurteetan komikiaren mundutik aparte aritunaiz, zinema eta telebistan. Orain erretiroahartuko dut, baina komiki-argitaratzailebihurtzea eta nire burua autoeditatzeapentsatu dut. Eta horretara nator.