EMANKOR Sareko kideakburu-belarri ari dira Mundakathe Basque Music &Cook Festival jaialdia antolatzekolanen azken txanpan. Uztailaren30ean, 31n eta abuztuaren 1eanegingo da jaialdiaren lehenengoedizioa, eta dena espero bezala ateradadin harimutur guztiak ondo lotunahi dituzte. Izan ere, gauzak esperobezala ateratzen badira, “geratzekodatorren ekimena” izango baita Mundakanaurten estreinakoz egingo dennazioarteko jaialdia.

Hiru egunez, gastronomia, naturaeta musika uztartuko ditu Bizkaikokostaldean egingo den hitzordu berrihonek, eta parerik gabeko eszenatokiangainera, non eta UrdaibaikoBiosferaren bihotzean. Izan ere,Mundakako Santa Katalina lurmuturraizango da jaialdiaren epizentroa.Emanaldi nagusiak, musikariloturikoak batez ere, bertan egingodira. Hala ere, antolatzaileen esanetan,“herri eta eskualde osorazabaltzea” da jaialdiaren helburua,udako turismoaren indarra aprobetxatuzeta kulturaren balioa azpimarratuz.

Zalantzarik gabe, musika izango dajaialdiaren bizkarrezurra. Santa Katalinanbertan, bi gune izango dirakontzertuez gozatzeko. Batetik, Weare BC gunea, euskal talde eta bakarlarienagertoki izango dena; eta, bestetik,nazioarteko taldeak hartukodituen We are Music deituriko gunea.Hauek dira iragarri diren atzerrikokartel buruak: Anti-flag hardcorebanda estatubatuarra (AmericanSpring lan berria aurkeztuko dute),Loquillo artista espainiarra, Echo &The Bunnymen 1980ko hamarkadakopost-punk mugimenduko taldebritainiarra eta The Sonics estatubatuarrak.

Berrogei urteren osteandisko berria argitaratu dute azkenhauek eta berau aurkezten aritukodira Mundakan. Nazioarteko puntapuntakotalde hauez gain, baina,hamaikatxo euskal talde ere igokoda Santa Katalinako oholtzara. Izanere, eta Mundakakoa nazioartekojaialdi lez jaio bada ere, Euskal Herrikotaldeen partaidetza sustatu nahidute antolatzaileek. Hala, kartelaosatzen duten taldeen %80 EuskalHerriko bandak dira.

Musikaz gain, beste hainbat jardueraere izango dira hiru egun horietanMundakan, herriko beste zenbaitgunetan. Talaian eta herriko frontoian,esaterako, bertako gastronomiaeta produktuen erakustaldiaketa dastaketak eskainiko dira ostiraleta larunbatean, 11:00etatik 14:30akarte. Gainera, ume zein nagusientzakosukaldaritza tailerrak ere izangodira euskal sukaldarien eskutik, bertokoekoizle eta produktuei bultzadaeman asmoz. Jaialdia Mundakaneginda, gainera, nazioartean ezagunaden Mundakako ezker olatua ereprotagonista izango da. Hori horrela,ume zein nagusientzako surf tailerraketa zeharkaldiak antolatudituzte. Azkenik, Mundakako kostaldeagarbitzeko jardunaldi bat etabideo proiekzioak izango dira.

“Jaialdi paregabea, ingurune paregabean”.Halaxe aurkeztu dute antolatzaileekMundaka the Basque Music& Cook Festival. “Gastronomia, musikaeta natura maite duenarentzataukera-aukerako zita”, nabarmendudute, eta, gainera, “bestelako jaialdihandietan pilatzen den jendetzagabe”. Santa Katalinak 5.200 lagunentzakolekua eskaintzen badu ere,4.000ra mugatuko dute kontzertuetakosarrera, “jendearen erosotasunaeta segurtasuna ziurtatzeko”. Halaere, ekimen honen harira, Mundakara4.000 lagun baino gehiago hurbiltzeaespero dute eta horregatikzabaldu dute jaialdia herrira.

Kontzertuetarako abonuak salgaidaude jada www.mundakafestival.eus orrialdean. Hiru egunetarakoabonuak 55 euroren truke eskuratudaitezke. Egunez-egun, ostera,20, 25 eta 30 euroko prezioak izangodituzte kontzertuetako sarrerek,ostegun, ostiral eta larunbaterako,hurrenez-hurren. Santa Katalinakoemanaldiak 19:00etatik aurrera izangodira, goizaldeko ordu txikiak arte.Herrian, berriz, goizean hasi eta18:00ak bitartean izango dira ekimenak,aukeran. Gainera, antolatzaileekjakinarazi dutenez, Sukarrietaeta Bermeotik autobus zerbitzuberezia eskainiko da egun horietan Mundakara gerturatzeko.