UMEA nintzela etxean telebista izateaez zen gauzarik arruntena. Beste norbaitenetxera joaten ginen telebistaikustera baina ez zen erraza izaten,arruntena telebistarik ez izatea baitzen. Nireamonak bazuen telebista. Bazuen berak informazioajasotzeko grina apartekoa. EuskalHerrian argitaratzen ziren egunkariez aparte,egunero Ya madrildarra jasotzen zuen, bezperakoa,korreoz iristen zitzaiona. Eta Radio Parisentzuten zuen, hura entzuteak zituen zailtasunakgaindituz. Ekintza ia klandestino izateaz gainera,emisioa jasotzea ez baitzen erraza. Gogoratzendut antenari alde batera eta bestera nolaeragiten zion hobeto entzuteko. Frankismo gordineanmunduan zer zegoen, munduak zerzioen jakin nahi izaten zuen. Eta gero, telebista.Hura bai, frankismoarena. Nire ikuspuntu txikihartatik zortedun horietako bat zen nire amona,traste liluragarri hura zelako.

Ez ginen elkarrekin bizi, beraz bere etxera joatennintzenetan emisioa noiz hasiko zain egotennintzen, orduan, orain ez bezala, arratsaldekobostak edo seiak arte ez baitzen emisiorikizaten. UHF ere urte gutxi zela ikusten zen. Niregaraikoek ongi dakite UHF zer zen! Telebistanormala eta UHF esaten nuen nik. Bigarrenkatea, orain La 2 dena. Nire amonarekin ikustennuen telebista, beraz, ikusten genuenazhizketan. Albisteen inguruan aritzen ginen, bainaaurkezleek ze arropa zuten, ze “elegante” zeudenere esaten zidan. Hunkigarria da niretzatberak esaten zidan gauza bat gogoratzea: sarrierrepikatzen zidan nik telebistan lan egingo nuela.Egongo zela inoiz telebista bat euskaraz etanik albisteak emango nituela han. Gehiago erezehazten zuen eta esaten zidan antena Igeldonizango zuela berak irudikatzen zuen telebistahark, Montaña Suiza eta zaldi txikien aldamenean.Ez ninduen lanbide honetan ezagutu. Ezninduen inoiz telebistan ikusi. Ez zuen izanETBren sorreraren eta hedapenaren berri nireamonak. Ze pena! Beste amonak beranduagoeskuratu zuen telebista eta hark bai, ikusi ninduenkutxatxoaren barruan.

Kontua da, 1969.urteko uztailean, Madalenatan,ikusi genuela elkarrekin Apolo XI.ena ilargira iristeneta Neil A. Armstrong ilargia zapaltzen.“Urrats txiki bat gizakiarentzat, urrats handi batgizateriarentzat” esan zuen eta amonak sarri errepikatzen zidan hura. Bera liluratuta zegoen. Berrikihil den Jesus Hermidak kontatuta jaso genuenalbistea. Nik ezin nuen ongi ulertu ez esaldia ezeta geroztik hainbeste aldiz ikusi dugun oinetakohandiak utzitako urratsak ze garrantzi izanzezakeen gizateriarentzat. Aurretik ApoloXI.aren bidaia ikusia genuen ia egunero eta gauetanilargiari eta ilargiaren inguruei begiratzennien nik, espazio-ontziak atzean zeraman suzkobuztana ikusiko ote nuen. Erretransmisioa osoosorikjarraitu genuen 1969.urteko uda hartan,eta bide batez hitz egin genuen ia ehun urte lehenagoJulio Vernek esana zuela halako zerbaiteta irakurri behar nituela bere liburuak, dibertigarriakizateaz gain profeziak ere bazirelako.Galileoz hitz egin genuen eta hark ilargiaz egindakomarrazki batzuei buruz, eta baita Galileozzer esan zen eta nola bukatu zuen ere.

Men walk on Moon izan zen The New YorkTimes egunkariaren 1969ko uztailaren 21ekotitular historikoa. Ziurrenik, Bob Dylan entzutenari ginen “The answer, my friend, is blowingin the wind”. Horrela aurkitu beharko dituguhainbat erantzun oraindik ere. Bero egiten zuen,uda zen, guztia deskubritzeko nuen...