Linbo kontzeptual batean,absurduaren eta logikaren,jolasaren eta seriotasunaren,enpirikoaren eta frogaezinarenartean kokatzen etamugitzen dira Fermin JimenezLandak (Iruñea, 1979) Gauekotxanda erakusketarako berariazgauzatu interbentzio artistikoak?izan instalazioak, eskulturak,marrazkiak, argazkiak?, autonomoakizan arren, espiritu berberekoosotasun baten zati ezberdinakdirenak.
Orotariko gaiak eta kezkak ?dantzaklasikoa, botanika, berogailusistemak, politika? dira artistarenikergaia, izaera prozesual argikoproposamen irekien bidez gauzatuak.Artiumeko areto bakoitzakhartu piezak horman kokatutakoizenburu argigarri bezain anbiguobatek izendatuak dira, eta bisitariaksarreran hartu beharreko liburuxkan?zein dokumentaziogunean artistak berak bideoan?bakoitzaren azalpen eta klabenagusiak aditzera ematen dira.Sukarra ?gure organismoko tenperaturakontrolatzen duen hipotalamoakdefentsa gisa erabiltzenduen mekanismoa? da erakusketakopieza ikusgarrienaren inspirazioa;areto ezberdinetako paretetangora eta behera zabaltzen diraberogailu sistema tutuak, 40 gradutakoura barreiatzen dutenak,espazio espositiboaren eta gorputzarenarteko paralelismoa proposatuz.
Badira, Land Art-arengandikhurbil, artistak Espainiakozonalde ezberdinetan lurperatuostean orain museoan bildurikoalfonbrak, zoruan gorpuak bailirenkokatuak, Tchaikovsky Zisneenlakua konposatzeko inspiratu zuenlaku errusiarretik ekarri ur zikina?benetan hangoa da?? plastikozkopoteetan bildurik, gure imajinariokolektibo edulkoratuaren eta errealitategordinaren arteko distantziaageriratzen duena, edota bata bestearengainean kokatu mahaiak,tartean ezarri diren puxtarriekegotzi ezegonkortasun erabatekoan,bisitariaren ukitze soilarekinjausteko (ustezko) arriskuan.Periplanomenos ?errari dabilenarideritzo grekoz? izendatu dituproiektu ezberdinen genesia direnpaper zirriborratu zatien bildumak,horman zehar zerrenda luzegisa enmarkatu eta muntatuak.
Bertan ikus daitezke erakusketakobeste piezen inspirazio plastikoak,hala nola, lur planetaren kurbaturaerreproduzitzen duen eta paretakzeharkatzen dituen metalezkohabea, gizakion analitikotasun etasistematizazio nahiari erreferentziaegiteaz gain, ezagutza zientifikoakatzemateko onartu beharrekosinesmenaren presentzia salatzenduena era berean. Ez dira faltasekuoia haziak gordetzen dituendesumifikadorea zein gizakionbegi-kliskatzearen erregulartasunarenerlatibotasuna hizpide duteninstalazioak.
Kutsu duchampiarra agerikoa da;eskulan gabeko piezak dira, etaartistak aukeratu objektuei esanguraeta funtzio berriak egoztendizkie, artearen esentzia zalantzanjartzera baino ikuslearenpertzepzio eta ideiak ezbaian jartzera?ukitu daitezke artelanok?Non egongo da lurperatuta jarraitzenduen alfonbra? Zelan muntatudira berogailu tutu hauek aretoan??datozen ready-made-akbailiran. Bisitariak zalantza egingodu Jimenez Landaren obrarenaurrean, seriotan ala erdi brometanhartu beharreko lanak otediren galdetuko baitio bere buruari.Proposamen kontzeptualotanmaterialak aitzakia dira, artistakbisitariari ideiak, formak, kontzeptuaksugeritzen baitizkio harkosatu eta biribildu ditzan, aurretiaz(eta nahita) bakoitzak beremoduan zarratu edo garatukodituela jakinda.
Askatasuna eta beldur eza onartubehar zaio Jimenez Landari. Imajinaziokontzeptualeko fikzioak ditugu,etengabe okurritzen ahal zaizkigunbaina sekula praktikan jartzeraausartzen ez garen ideia sasiabsurdoak,horietako asko artistakaurrera eraman dituenak, eta besteasko erdi bidean?enmarkatu paperetakonasciturus proiektuetako batzuk,kasu? geratu direnak, zoria,ezustekoa, jakinmina, zalantza, ezagutzabezalako auziak abiapuntugauzatu obra artegagarriak. Etahalakoak ez baditu arteak egiten,zeinek gauzatuko ditu, bada?