UMEEI insomnioa eta izuak sendatzeko,masustondo miragarriarenezpalak zaku txiki batean sartu etalepoan zintzilikatzen zizkieten.Masustondo hori Asisko San Frantziskorenmakila izan omen zen aurretik: santuak, 1213.urtean Santiagora erromes zihoala, San Bartolomekomonasterioan gaua igaro zuen,Nafarroako Rocaforte herrixkan. Makila hormarenkontra utzi eta gauez masustondobihurtu zen. Monasterioa bertan behera utzitadago aspaldi, masustondoa barruan duela,eta egungo ibiltariak ezin dio, beraz, ezpalikkendu izuei aurre egiteko.

Kezkatzeko arrazoi handiegirik ere ez dago,egia esan. Bidea bakarti doa Rocafortetik Izkoraino, hiru edo lau orduz. Labore soroeta mahastien artean doa, muinoz muino.“Bidea isiltasuna da. Erromes doanarentzat,bideko arantzak bezain baliotsua da isilikegotea”. Martin de Braga apezpikuak idatzizituen esaldiok, sueboen erresuman, duelamila eta bostehun urte. Isiltasuna, arantzabezala, bidean bere burua mortifikatu nahiduenarentzat.

Edo isiltasuna mundua behatzeko, edo geurebaitan kontzentratzeko; guk bidea ibiltzeazgain, bideak gu ibil gaitzan. Nicolas Bouvierrekidatzi zuen, duela mende erdi bat, Indiarakotxe zahar batean egindako bidaia ezinmantsoagoan: “Motorraren urrumak eta paisaiarendesfileak lagunduta, bidaiarenfluxuak zeharkatzen zaitu eta burua argitzendizu. Arrazoirik gabe gordetzen zenituenhainbat ideia ezabatu egiten dira; bestebatzuk, aldiz, buruan kokatu egiten dira,moldatu egiten zaizkizu, harriak erreka batenibilguan bezala. Ez dago esku hartzeko beharrik;bideak bere lana egiten du. Bidea horrelazabaldu zedin nahiko genuke, bere onurakemanez, eta ez bakarrik Indiako azkenmuturreraino, ezpada askoz urrutirago,heriotzaraino”. Bakarrik eta isilik doana oinei erreparatzenhasten da, non zapaltzen duen eta non ez, zeinputzu saihesten duen eta zein harritan jartzenduen bota hurrengo pausoari indarraemateko. Mugimendu zehatzak egiten ditueta animalien efikaziara hurbiltzen da. Animaliakez bezala, bere urratsetako bakoitzaklurrean aztarna arin bat uzten duela konturatzenda. Eta bidea berea bezalako milioikaurratsen batuketa dela, denon artean zapaldutakoibilbide egokiena.

Neurologoek poeten intuizioak baieztatu zituzten.Oinez doazenen burmuinetan, arretarekin,ideien prozesaketarekin eta sormenarekin lotutakoseinale elektrikoak areagotu egiten dira.Edozein ariketa arinek inspirazioa pizten du.Baina mendian ibiltzeak beste abantaila batdakar: erritmoa. Bakarrik eta isilik goazela,kontzentraziorik eskatzen ez digun paisaiabatean, hankek erritmoa hartzen duteeta burmuineko polea eta engranajeakmugitzen hasten dira.

Pentsamendu inkontzienteakaske gelditzen dira etakonexioak egiten dituzte:gogoeten arteko loturak,ideia txinpartak, erantzunsortzaileak.

Zazpi ordu aurrerago, Eloko Kale Nagusian,1682an zizelkatutako esaldi bat irakur daitekeetxe baten aurrealdean: “La maldición de lamadre abrasa / y destruye de raíz hijos y casa”.Sirak-en Liburu biblikoko hitzak dira, gurasozaharrak ohoratzeko beharraz hitz egitendutenak. Nahiko kezkagarria da ideia hori,amak madarikazio kiskalgarri bat bidalikodigula, ez badugu zaintzen, baina liburukoondorengo esaldiak samurragoak dira: “Seme,zaindu zure aita zahartzaroan, eta ez eragintristurarik bere bizitzan. Burua galdu baduere, izan zaitez bihozbera, ez ezazu mespretxatuzure sasoiaren gailurretik. Aitariegindako zerbitzua ez baita ahaztua izango,zure bekatuen barkamenerako balioko du”.Oinez ibili behar dugunean ez da ideia txarramotxilan ura, fruitu lehorrak eta txokolatepuska bat sartzea, baita ideiaren bat ere,bideko isiltasun luzeetan mastekatzenjoateko.

Monrealetik aurrera jarraitzendugu, Elomendi piramidalarenitzalpean, Elorzerrekaren ibarrean, gurasoeimaizago deitu beharkogeniekeela pentsatuz