Hiru urte daramatza Karmelo Landa EHUko irakasleak 23 ikasleko lantalde bat koordina-tzen, Durangoko Azokak izandako bilakaera progresiboa aztertu nahian. Horretarako, Polisistemen metodologia eta Pierre-Félix Bourdieu soziologo frantziarraren eskolako teoriak erabili dituzte, eta, aurtengo edizioa 50.a izango duenez, ekarpen bat egin nahi diote azokaz arduratzen den Gerediaga Elkarteari eta, “oro har, Durangon lanean dabiltzan talde guztiei”.
Orain arte ateratako ondorioetatik bat azpimarratzen du Landak: “Euskal kulturaren eremuan Durango habitus delakoa bihurtu da. Horrelako gertakari puntualak jazotzen dira egoera linguistiko diglosikoan bizi diren kulturetan, eta gure kasua hori da. Hartzen dituzte erreferentzia puntual ba-tzuk, eta erreferentzia horien inguruan indar kontzentrazio bat sor-tzen da. Gurean hori gertatzen da ikastolen aldeko mugimenduarekin, Korrikarekin, euskararen aldeko mugimenduekin eta baita Durangoko Azokarekin ere”, azaldu du Landak.
Durangoko Azokak urtero-urtero biltzen ditu euskal eremuko sor-tzaileak, kontsumitzaileak, merkatua eta erakundeak, eta, Landaren iritziz, benetan azpimarragarria da hori. “Habitus hori habitat bihurtzea da daukagun erronka, hau da, egunerokotasunera zabaldutako sistema arautu bihurtzea”. Baina salto hori emateko faktore asko behar direla uste du EHUko irakasleak, eta, horretarako, lehenengo, egun horietan sistemak Durangon nola funtzionatzen duen aztertu behar da. “Hau da, Azokaren puntu indartsu eta ahulak zeintzuk diren identifikatu behar ditugu, eta, abenduko egun horietan gertatzen dena urte osora eta Durangotik kanpora nola hedatu daitekeen ikusi behar dugu”. Hori da lantaldeak ikerketa garatzeko izan duen hipotesia, eta hor oinarrituta eman ditu urratsak.
Langintza kooperatiboa Durangoko Azoka sortu zen euskal kultura egoera itogarrian zegoelako. “Eta, gaur egun ere, neurri handi batean, horrela gaude. Kultura espainolaren, frantsesaren eta ingelesaren menpekoa da gurea. Polisistema horiek hizkuntza indartsu batzuen inguruan antolatzen dira, eta, horien menpe egonik, euskarak ezin du bere eremua aurkitu. Bada, Durangoko Azoka izan da, hain justu, horri irtenbide puntual bat bilatzeko saioa. Baina Durango horrenbeste garatu da, eta horrenbesteko konplexutasuna eta aberastasuna lortu ditu, orain bilatu behar dira beste bitarteko batzuk sistemaren normalizazioa lortzeko bidean, hau da, eremu jakin batean sistema nagusi bihurtzeko bidean”.
Bide horretan garrantzitsutzat jo du Landak Gerediaga Elkarteak orain urte batzuk hasitako zortzi guneen proiektua: Areto Nagusia, Ahotsenea, Irudienea, Saguganbara, Kabia, Szenatokia, Azoka TB eta Plateruena. “Sistema bera konplexu egin da, eta lan kooperatiboa garatzen da. Gune bakoitzak arlo bat hartzen du. Adibidez, sor-tzaileek Ahotsenean dute lekua, eta indar handia dute, bai kuantitatiboki, bai kualitatiboki. Fenomeno orijinala da”.
Iazko azokak 500 sortzaile inguru batu zituela dio Landak, eta 150 ekitaldi izan zirela, hau da, 2013ko edizioarekin alderatuz gero, bikoiztu egin zen emanaldi kopurua. “Horrek esan nahi du sistema bera konplexu bihurtu dela Azoka egunetan eta lan kooperatiboa egiteko gauza dela. Beraz, esan daiteke Durangoko planteamenduak gorengo gradua lortu duela. Eta, honaino heldu ostean, planteatzen da unea dela Durangotik bide bat zabaltzen hasteko, sistema horrek lekua hartu dezan egunerokotasunean”.
Indartze hutsetik harago Durangoko Azokak asteburu bat besterik ez du hartzen 365 eguneko urtean, baina asteburu loriatsu horretatik kanpo euskal kulturak bizi duen egoera kezkagarria da. “Hiri handietan euskal produktuak ito egiten dira, adibidez, komunikabideetan, antzokietan zein zinemetan. Guk polisistema aipatu dugu, eta Durangon presente daude argitaletxeak, esaterako. Baina beste sistema batzuk ere badaude polisistema horretan, Durangotik kanpo. Horiek ere kontuan hartu behar dira sistema batek daukan osasuna neurtzeko. Durangoko oasi hori utzi, eta egunerokotasunera gatozenean, argi ikusten dugu zenbaterainokoa den itogarria euskal sistemarentzat beste sistemek daukaten pisua. Durango loretsu da, baina kontua da oasi horretatik jauzi nola egin”. Karmelo Landak argi du inork ez daukala horretarako formula magikorik, baina, era berean, zalantza barik baieztatzen du Durangok oinarri indartsu bat eman diola euskal kulturari. Eta, errealitatea hori den bitartean, “Durango indartu eta hedatu egin beharko da, baina baita hori baino gehiago ere”.
Kontsumoa baino gehiago Durangoko Azokara doan jendeak, kontsumo-arrazoia barik, arrazoi sinbolikoa izaten duela ondorioztatu du ikerketak. “Sistema kulturalaren aldeko jarrera sinbolikoa dute gerturatzen direnek. Eus-kaltzale askorentzat nahitaezko bisita da, baina boluntarioa, aldi berean”, dio Landak. Eta motibazio hori Euskal Herri osoan ematen da. “Euskal kultura, gehienbat, Durangoko Azokan kontsumitzen da erlatiboki. Horregatik diogu kontsumitzaile multzoaren gaineko ikerketa desitxuratu egiten duela azterketak. Motibazio bakarra ez delako kulturarekiko kon-tsumo kontaktua”.