Ondarroa, edo Ondarru, berak esango zukeen lez, jaioterria bakarrik ez, Augustin Zubikarairen bizi-giroa eta bizi-arrazoia ere izan zen hein handi batean. Bizkaiko kostaldeko arran-tzale herri horretan jaio zen Zubikarai, 1914ko azaroaren 3an. Bera arrantzaleen semea ez bazen ere, itsasoarekiko lotura eta jaioterriko arrantzale-izaera barruraino sartu zitzaion ume-umetatik, gerora bere sorkuntzaren erdigune bilakatzeraino. Bere jaiotzatik mende bat igarota, Ondarroaren memorian iltzaturik dirau euskal kulturgintzan erreferente izan zenaren figurak.

Idazle emankor, Zubikarai gaztetatik hasi zen bere luma trebatzen, nahiz eta bere zaletasun handiena praktikatzeko ez zitzaion sasoi onena egokitu. 1936ko gerra ostean, euskalduna eta euskararen ingurukoa zen ororen aurka jazarpen izugarria eman zen. Giro zurrunbilotsu horren erdian, apaizak izan ziren -euren ardurapean zituzten aldizkarien eta parrokietako ekin-tzen bidez-, diktadurak jositako sarea urratzen hasi zirenak. Euskal gaietako lanak eta euskaraz idatzitakoak argitaratzen zituzten, alde batetik, eta lan literarioak, olerki eta antzerkiak, bestetik. Hain zu-zen, zirrikitu hori baliatu zuen Zubikarai gazteak idazketan lehen pausoak eman eta kulturaren bi-dean aurrera egiteko.

Sortzaile oparoa Euskal kulturaren eremu askotara ailegatu zen Zubikarai; haren sorkuntzari begirada bat egitea nahikoa da bere obraren aniztasunaz ohartzeko. Ana Urkiza idazle eta haren herrikideak inork gutxik bezala ezagu-tzen du Zubikarairen lana, honen biografia plazaratu baitzuen Urkizak berau hil ondoren, eta behin eta berriro irakurria du haren obra osoa. “Gaztetxotan, Txomin Agirreren Kresala eta Garoa Augustini esker deskubritu nituen eta, irakurle amorratua izanik, Augustinen beraren lanaren nondik norakoa ezagutzeko interesa piztu zi-tzaidan. Antzerkia irakurriz hasi nintzen, gero eleberrietara jauzi egiteko”, kontatu du.

Urkizaren esanetan, alor asko ditu nabarmentzekoak Zubikaraik eta bakar batekin gelditzea ezinezkoa da. “Hiru alor aipatuko nituzke. Lehenbizi, antzerkigintza: euskara sustatzeko herritarrei nola hurbildu zien antzerkia eta antzerkigintzan parte hartzera nola gidatu zituen. Bigarrenik, kazetaritza: gerra garaian Eguna euskarazko lehen egunkaria sortu eta koordinatzeko eginiko lana. Eta, hirugarrenik, herri hizkeraren garran-tzia azpimarratzeko eta bultza-tzeko egin zuen lan eskerga”, na-barmendu du Urkizak.

KRESAL USAINA Bere herrikide Txomin Agirreren antzera, Ondarroako itsas-ohituren kontalari aparta izan zen Zubikarai, eta kresalaren usaia darie bere lanei. Herritarrek kontatzen dutenez, Ondarroako eta bertako itsas bizi-tzari loturiko istorioak bilatzen eta ikertzen ematen zuen denbora, eta pasadizook liburu eta antzerki testuetara eraman ohi zituen gero. Hala, arrantzaleak, itsas lapurrak, galarrenak, hondamendiak, eta Ondarroako kontu eta pertsonaiak ageri dira bere istorio gehienetan.

Askoren ustez, Zubikarairi osperik handiena eman dion literatur mota antzerkigintza izan zen. Garai hartako antzerkigileen artean, hiru izen nabarmendu ziren gorengo mailan: Piarres Lartzabal Iparraldean, Antonio Maria Labayen Gipuzkoan eta Augustin Zubikarai Bizkaian. Hain justu, antzerkigin-tzaren loraldiko garai hura da gaur egun haren herritarrek Zubikarairen obratik gehien gogoratzen dutena, Urkizaren esanetan. “Augustinek plazan ager-tzen zituen bere an-tzezlanak, bera zuzendari bihurturik. Ondarroako herria oso abeslaria izan da betidanik, eta Augustinek abeslariz osatutako ikuskizunak prestatzen zituen. Bere an-tzezlanetan herritar askok parte hartu izanak nortasun sentimendu handia eragin zien garai hartako ondarrutarrei, eta are gehiago orduko ingurumari sozio-politiko eta kulturala kontuan hartzen badugu”, kontatu du Urkizak.

Haize kontraN Bizitzea egokitu zitzaion testuinguru konplikatu hori da, hain justu, Zubikarairen lanari are meritu handiagoa ematen diona, askoren iritziz. Hala uste du Kirmen Uribe idazleak, Zubikarairen herrikide berau ere. “Gure historiako garai latzenetako bat bizitzea tokatu zitzaion Augustini. Oso zaila zen sasoi horretan idazle moduan dizdirarik ateratzea; beste lehentasun batzuk zeuden orduan, eta benetan larria zen egoera bati eusten bizi izan zen Augustin”, dio Uribek. Gerra etorri izan ez balitz, Zubikarairen lana gehiago nabarmenduko litzatekeela uste du idazle ondarrutarrak. “Gauza asko eta desberdinak egin zituen, baina ez zituen baldintza onak izan bere talentu guztia ager-tzeko. Tamalez, ez zuen aukerarik izan literaturari emana bizitzeko”.

Oztopoak oztopo, egoera zailetan tinko agertu zen Zubikarai, trabaz beteriko kulturaren bidea lantzen. Zeregin horretan, bere herriarekiko maitasunak eta euskaltzaletasunak eman zion indarra, Urkizak dioenez. “Idazle izatea abertzale izatea zela sinesten eta sentitzen zuen Augustinek. Beretzat, lehenengo eus-kaltzaletasuna zegoen, eta euskararen alde lan egitea zen abertzalearen egiteko nagusia. Orduan, idazle izatea gudari izatea zen eta Augustin, ezizenak erabiltzen zituen unetik bertatik, gudari bat izan zen”.

Beste ororen gainetik, gizon langile moduan definitzen du Uribek Augustin Zubikarai. “Batez ere, euskal literaturaren langilea izan zela esango nuke, gure literaturaren urterik zailenetan gainera. Uste dut Augustinek ez zuela sekula bere burua gailendu edo artistatzat kontsideratu nahi izan”, gaineratu du. Umila izateaz gain, gizon jakin-tsutzat du Uribek bere herrikide izandakoa. “Jakituria aparteko eta jakin-min handiko persona izan zen, gaur egun gutxitan ikusten diren horietakoa. Euskara eta euskal munduari buruz ikaragarri zekien, eta gehiago jakin nahi zuen, apasionatu egiten zuen guzti horrek. Eta berdina gertatzen zitzaion bere herriarekin ere: Ondarroaren maitemindu bat izan zen Zubikarai”.

Hizkuntzarekiko lilura Uribek dioen lez, Zubikarai txiki-txikitatik maitemindu zen bere herriaz eta, batik bat, lilura berezi bat sentitu zuen beti herriko arrantzale giroarekiko. Bera arrantzale familiakoa ez bazen ere, kultur aberatsekoa iruditzen zitzaion arran-tzaleen bizimodua, ohiturak eta, batik bat, hizkera. “Augustinek ikusi zuen hizkuntza berezi hark egiten zuela berezia eta bakarra Ondarroako herriaren nortasuna”, agertu du Urkizak. Bere esanetan, Zubikarai asko ahalegindu zen Ondarroako hizkera eta lexikoa aztertzen. “Arran-tzaleen hitzez eta esamoldez osatutako hiztegiak landu zituen, esaerak jaso, herri kantuak batu eta hitz bereziak jasotzen jarrai-tzeko eta herritarrengan hizkuntzarekiko mira sortzeko hainbat lehiaketa antolatu zituen herriko Kultur Etxeko zuzendari izan zen garaian”, gogoratu du Urkizak.

Ondarroari asko eman zion Zubikaraik, Uribe eta Urkizaren ustez; baina, batez ere, herri hizkeraren alde egindako lana da aipagarriena, azken honen esanetan. “Gaur egun, berari eta bere atzetik etorri diren beste askoren lanari esker, Ondarroako hizkera eredu eta ezaugarri bereziak dituen hizkera bezala jasotzen da euskal hedabideetan. Euskara egokia, bizia eta denboran naturaltasunez garatuz doan hizkera bezala. Beste gauza askoren artean, Ondarroako herriari eta herritarrei euskara aberats baten jabe direla erakutsi zien Agustinek. Eta herritarrek halaxe dela sinesten jarraitzen dute gaur egun”.