MARRAK, planuak etakoloreak. Besterik ezdu behar JoseRamon Elorzak(Elgoibar, 1957) margogintza abstraktuerakargarri eta aberatsa,akabera finekoa eta estetikokipotentea, ontzeko.

80ko hamarkada hasieran margotzenhasita, ordutik ez dageratu. Haren ibilbidean hainbatsari eta beka jaso, eta taldekakonahiz banakako erakusketaugaritan parte hartudu; Arteder eta Ertibilen,Windsor Kulturgintza edotaAltxerri galerietan, IruñeakoCarlos III aretoan zein SanTelmo Museoan, bizpahirubaino ez aipatzearren. 1993anEusko Jaurlaritzak ematen duen GureArtea sari ospetsua jaso zuen.

Betidanik abstrakzioan murgilduta, ikerketaprozesu etengabean dabil Elorza. Oro har, eszenaez naturalistak dira bereak; lengoaia biomorfozein geometrikoa erabili, pintura nahikomentala dugu, mundu futuristak edota mikrobiotikoaksugeritzen dituena. Ez da, baina, bidebakarreko artista; urte batzuetan zehar pinturaserie edo familiak lantzen ditu behin gaia agortutabeste bati ekiteko, esperimentazio nahiargiarekin. Hala, modu batekoak ala bestekoak,sukalde lanaren fruitu, akabera oso fineko lanakdira bereak, zainduak benetan.

90eko erdialdean kapsula itxurako elementuekinestrukturatzen zuen espazioa; tamainadiferenteko forma biribil dantzarien errepikapenakdira, gardentasun eta geruzen gainjartzeeneta kontraste kromatikoen bitartez taxutuak,girotze zinez esentzialak irudikatzeraino.Izaera sentsual eta ñabarduraz betetako azalpiktorikoak ditugu.

Aipagarriak dira baita tonu beltzeko lanak etajirabirak; kolore gama eta konposizioak minimoetaramurriztuz, behin eta berriz formazirkularren bariante eta jolas desberdinekineszena ederrak gauzatzen ditu serie bakoitzean?errepikakorrak batzuk, dinamikoagoak bestebatzuk?. Ideia orokorra mantendu arren, aniztasunaagerikoa da eta koadro bakoitzak nortasunpropioa erakusten du. Esanguratsuakdira ere orain urte batzuk kolore eta marra bertikalhutsez gauzatutako lanak; denetarikotonukoak, ertz bako koloreen mugimenduek,gradazio eta saltuez gauzatuak, mosaiko estetikokieder askoa osatzen dute.

Pigmentuaren kalitatea eta izaera ondo ezagutzenditu Elorzak, eta garrantzi berezia ematendio honen trataerari; pintura bolumen eta ehunduraarras ezberdinak darabiltza ?lurrean kokatzendu mihisea, eta hala koadro barruan sartzenda?, artistaren interbentzioa agerian utziz.Era berean, orotariko tamainak gauzatzen ditu,handietatik txiki-txikietara, gehienak karratuak,alta formatu luze eta meheak ere gustukoditu, eta azken aldian berariaz sortu formatuirregularrak ere erabiltzen hasi da, koadroenkonposizioan beste elementu baldintzatzaile batgehituz.

BEGIRADA PATXADATSUA Azken urteotan eraikuntzaksortzera bueltatu da gipuzkoarra. Hondomonokromoen gainean ?ehundura arras partikulareta aberatsekoak? figura abstraktuakgauzatzen ditu. Elkar gurutzatzen diren barraitxurako formekin konposizioak sortzen hasita,egun bolumen nabarmeneko estruktura autonomokonplexuetaraino eboluzionatu du. Koadroarenzentrutik alboetara hedatuz, koloregutxirekin ?naturaz haraindiko konbinazioakbilatuz, tonu ez harmonikoak darabilzki?, gradazioeta argi-ilun bortitzen bidez, marra zuzeneta erpin zorrotzeko forma ezinezkoak gauzatzenditu. Begirada patxadatsua eskatzen dutenlanak dira, atmosfera berezian flotatzen duteneraikuntzek xehetasun ?kromatiko eta konpositibo?ugari erakusten baitituzte.

Oraintsumarrazkigintzan ere jarduten da Elorza.Askatasun osoz, denetiko gaiak lantzen ditu?forma geometrikoak zein konposizio erabatkoloristak? haren kezka plastikoak tintekinpaperean moldatuz, pinturan oraindino garatubako bide berriekin esperimentatzeko erremintaezin hobea baitzaio dibujoa.

Produkzio oparo eta aberatseko sortzailea, JoseRamon Elorzak heldutasun nabariko lengoaiapiktorikoa garatu du, poliedrikoa, teknikoki finaoso eta indar eta misterio berezikoa. Zalantzagabe euskal margogintza garaikidean erreferentziapertsonal eta interesgarrienetakoa.