IKONOEN beharra gero eta handiagoa dagure gizartean, lengoaia propio bat osatzeraheldu arte. Itziar Barrio artista bilbotarraikono eta zeinu horiek gure inguruanduten eragina azaleratzen saiatu da bereazken proiektuan, We could have had it all izenekoa.“Nire lanaren oinarrietako bat da errealitateabehin eta berriz sortzen den eraikuntzabat dela, hots, lengoaia bera pentsamenduadela”, azaldu du Barriok. Hortaz, Adele musikaribritaniarraren aski ezaguna den Rollingin the deep abestia aukeratu zuen, eta, zehazki,ea helezina den abestiaren osotasun konzeptua,bien inguruan fikzio berriak sortzeko asmoz.“Erabiltzen ditudan kodeak gaur egungoak diraoso, eta ikuskizun mundukoak: bideo musikalaketa pop musika, hain zuzen”, ohartarazi duartista bilbotarrak.

La Taller Bilboko grabatu arte-galerian ikusgaidagoen proiektu hau, iaz Bilbon burutu zenGoing Public, telling it as it is? izeneko sinposioanparte hartzeko gonbidapenaren erantzunabezala jaio zen. Proiektua zati bitan dagobanatuta. Batetik, Arriaga antzokian grabatutakobideoa, eta, bestetik, zazpi grabatuko serieberria. Bietan mikrofonoa botere instrumentuabezala dago aurkeztua. “Mikrofonoak botereadauka: kentzeko, emateko, elkarbanatzeko boterea.Instrumentu honek ahots, pentsamendu,ideien eta sintonien errepikapena eta zabalpenaahalbideratzen du”, nabarmendu du Barriok.Ezaugarri hori ondo isladatzen da bideoan. Bertan,Maialen Lujanbio bertsolariak eta ChavisaWoodsidazle estatubatuarrak irudizko elkarrizketamantentzen dute, mikrofonoaren bidez. “Gai politiko, ekonomiko eta erotikoeninguruko hausnarketak egiten dituzte biek, baitahaien frustrazioei buruz ere. Azkenean, hiruemakumeen arteko elkarrizketa osatzen da:Adeleren, Lujanbioren eta Woodsen artekoa”,zehaztu du.

Ingelesa eta euskara aukeratzerakoan ez duelainolako sinbologismorik bilatu argitu duBarriok. Hiru emakume aukeratu izana nahitaegin ez bazuen ere, sakonean kutsu feministabadagoela aitortu du. “Nire lan guztietandagoen kutsua da hori, hor dago beti, ikusi nahiduenarentzat”, azpimarratu du.

BERTSOLARIEN LENGOAIA Lengoaia proiektuhonen gako nagusietako bat izanda, Lujanbioreneta Woodsen paperak banatzerakoan eraginargia izan zuen. Horrela, biek Adele musikariakabestian esandakoari erantzun beharbazioten ere, bakoitzak ikuspuntu ezberdin batiburuz egin behar zuen, ahotsaren motaren arabera.“Woodsen ahotsa poetikagoa da, sentsualagoa;Lujanbiorena, berriz, abstraktu eta politikoagoa”,ziurtatu du sortzaile bilbotarrak.Gainera, Lujanbioren kasua bereziki interesgarriasuertatu zela adierazi du Barriok.

“Bertsolaria izanda, bat-batekotasuna presentedago. Lengoaia mota berezia da, publikoaurrean egin ohi dena. Baina Arriagan Maialenbakarrik zegoen, mikrofono aurrean, iluntasunazinguraturik”, gogoratu du.

Bestalde, iaz egindako artisten egoitzan,Barriok burututako zazpi grabatuen seriea ereikusgai dago La Taller arte-aretoan, estreinakoz.“Grabatuek barruko mugimendua isladatzendute, artisau-lana da, ia zurrumurrubat”, azpimarratu du. Horretarako, proiektuarenikur nabarmenenak erabili ditu: mikrofonoarenetengabeko agertzea, Adeleren irudiak,eta Lujanbioren eta Woodsen testuen zatiak.“Proiektuan erabilitako lengoiaren gramatikarenhiztegi minimizatuta da”, zehaztu du.Maite Martinez de Arenaza La Taller arte-aretokozuzendariak, berriz, grabatuek proiektuarenosotasunarekin erakusten duten “koherentzia”nabarmendu du. “Finean, We couldhave had it all egitasmoak nork duen hitza agerianuzten du, eta grabatu teknika bat dator guztizhedapenarekin, erreprodukzio euskarri batden heinean”, azaldu du.

Honen haritik, aipatu behar da Itziar Barriorenproiektu berri honek OccupyWall Street izenekomogimenduaren eragin argia izan duela.“Herritarrek gune publikoak hartu zituztenean,Gobernuak manifestazioetan mikrofonoak erabiltzeadebekatu zien. Horren aurrean, people’smic sistema erabili zuten, hots, batak esandakoabesteek errepikatzen zuten, guztiek entzunzezaten”, gogoratu du artista bilbotarrak, NewYork-etik heldu berria. Izan ere, arte-galeriabihurtutako Manhattaneko S2A metro geltokiohian ikusi ahal izan zen Barrioren proiektuhau. “Sekulako leku berezi eta kargatua”.

HURRENGO GELTOKIA, ERRUMANIA Etorkizunaribegira, Itziar Barrio hasi da lanean arte garaikideabultzatzea helburu duen Tranzit erakundean,Errumaniako IasinWe could have had it allbere azken proiektu hau erakusteko. “Gainera,Consonni Bilboko arte ekoiztetxeak honiburuzko liburu bat argitaratuko du”, erantsi du.