GIZAKIA hona heldu zenean hasita etagaur egun arte, Euskal Herriaren etaeuskaldunon bilakaera jaso nahi duJauzarrea elkarteak, bertoko zeinnazioarteko adituen laguntzaz. Azkenbatean, gure historiaurrearen eta historiarenibilbide osoa aztertzea da asmoa,bertoko populazioa, kultura eta, batik bathizkuntza, noiz eta nola heldu ziren ezagutzekoesperantzarekin. Euskara etaeuskaldunok noiztik gauden hemen jakiteaezinezkoa da gaur gaurkoz, misterioa da;baina, atzo Atlantiar biltzarrean batu zirenekberen aletxoa jarri zuten, historiaurrekogertaerak testuinguruan ipinita:hizkuntzalaritzak oraingoz argitu ezin izanduena, beste alor zientifikoetako datuez etateoriez osatu zuten eta gure iragana jantziagoageri da orain.
Atzo Irungo Ficoban egindakoa, Atlantiarbiltzarretatik bigarrena izan zen. IzotzAroaren amaieratik erromatarrak EuskalHerrira iritsi ziren arteko garaia aztertuzuten. Guztira, lau biltzar izango dira gure historiaosoa aztertzeko, 45.000 urteko bidaia zirraragarria.Jauzarrea elkarteko bultzatzaile XabiOterok esan digunez, “mundu osoko ehun zientzialaribaino gehiago inplikatu eta euskalduneninguruan ikertu den guztia ezagutzea da helburua,kronologia bati jarraituta”. Lau Atlantiarbiltzarrak egindakoan, liburu mardula argitaratzekoasmoa dauka Jauzarreak. “Goi mailakoargitalpena izatea nahi genuke, biltzarretan esangoden guztiaren laburpena, munduak jakindezan euskaldunok nor garen”.
Teoriarik puntakoenak eta aurkikuntza berrieneklekua dute Atlantiar biltzarretan eta atzo ez zen salbuespena izan. “Behin eta berriro entzundugun historia ez dugu beste behin entzun nahi,nobedadeak nahi ditugu, mundu mailan bideairekitzen ari diren pentsamoldeak jaso”. Ideiaberriek mundu akademikoan lekuaegitea zail izaten dute eta, horregatik,Xabi Oterok onartzendu aditu batzuen iritziakeztabaidagarriakdirela zientziaren ikuspegihutsetik, “baina eztabaida ere ona da”.Hori bai, “ekartzen ditugun aditu guztiak prestigiodunakdira eta zorroztasunez aukeratzenditugu”, azpimarratu du. Ez dute inor baztertunahi, elkarri entzunda egin nahi baituteaurrera.
Atlantiar biltzarrak, Jauzarrearen proiektuosoaren gisan, Euskal Herria du ardatz. Euskaldunonhistoria, gizaki guztien historiarenparekoa da, ordea. Alegia, teoria asko euskalmugetatik kanpo zabaltzen dira eta Europakogizakiaren jatorria ezagutzeko balio dute. “Ikuspegizabalarekin jarduten gara, geurearenbila, baina kontzeptu globalakalde batera utzi gabe; gizakiarenbilakaera ulertzeko balio duhemen esaten denak”. Lokalaeta globala elkarrekin doazaurrera, “gure historia ezagutunahi dugu, baina besteakahaztu gabe”. Esate baterako,aurtengo biltzarrean, euskaldunaketa Europa mendebaldekogainerako biztanleak genetikokilotzen dituzten teoriek leku nabarmenaizan dute. “Gure jatorria ikertuta, irlandarren,bretoien, galesen, ingelesen jatorria ereikertzen dugu ?dio Oterok?; misteriotsuena da,guk hizkuntzari eutsi diogula eta gainerakolekuetan galdu egin dela, egunen baten jakingoahal dugu nola gertatu den hori!”.
ARLO UGARI Richard Peltier Torontoko (Kanada)Unibertsitateko doktorea biltzarrera etorri izananabarmendu du Xabi Oterok. Europa mendebaldekobirpopulazioa azaltzen lagundu du Peltierfisikari atmosferikoak, Izotz Arotik gaur eguneraarteko aldaketa klimatikoak aztertuta, “30urteko lanari esker, simulazio bat egin ahal izandu, izotz geruzak milaka urtean nola aldatu direnzehatz mehatz ikusteko, hori izan da aurtengonobedadeetako bat”. Stephen Oppenheimerrekbiltzarrera ekarritako teoria genetikoen osagarridira Peltierren aurkikuntzak.
Reading-eko (Ingalaterra) Mark Pagel doktoreak,bere aldetik, formula matematikoak ekarrizituen Irunera. “Pagelmatematikaria da eta, formulenbidez, hizkuntzen garapena, genetika etaabar aztertzen ditu”. Xabi Oterok, Lionel SimsLondres ekialdeko unibertsitateko doktorearenekarpena ere aipatu digu: “Simsek, teoria errazbaten bidez, gizakia ehiztari-biltzaile izatetiknekazari eta abeltzain izatera nola igaro zenazaltzen du: itxuraz, ehiza urritu eta egoerakbehartuta hasi zen gizakia bizimodua aldatzen;orain arteko teoriarekin ez dator bat,baina adituen artean onarpena lortzenari da”.
Jakintzaren alor guztietako adituenekarpena ezinbestekotzat jotzen duteJauzarreakoek, Euskal Herriko jendeeneta kulturen bilakaera bere osotasuneanulertuko bada. “Gakoak denon artean hitzeginda aurkituko dira ?nabarmentzen du Oteeuskal rok?, derrigorrezkoa da biologoak, hizkuntzalariak,geologoak, matematikariak, arkeologoak,denak gurekin egotea”. Disziplinen arteko elkarlanada bidea, “arlo bakarretik lan eginez gero,ikerketa herren geratuko da”.
ADITUEN SAREA Jauzarrearen asmoa, lau biltzarantolatzetik harago doa: “Hona datozenak Jauzarrearenzati bihurtzea nahi dugu, gure lan egitekomodua ezagutu dezatela; horrela, mundumailako kontaktu sarea osatu nahi dugu, adiskidetasuneaneta elkarren arteko lankidetza zintzoanoinarritutako jakintza-sarea, hori baitafuntzionatzen duena”. Aditu batzuk urtero etortzendira biltzarretara eta harreman sakona duteJauzarrearekin, “informazio eta lotura baliotsuakematen dizkigute”. Xabi Oteroren arabera,dagoeneko 40 aditu inguruko sarea josi dute.“Gurekin gustura dabiltza, berdinen artekoelkarlana baitago, ez konpetentzia”. Atlantiarbiltzarrera datozen adituek ez dute trukean dirurikjasotzen, “hona etorri nahi izaten dute, 400 edo 500 entzule izango dituztela badakitelako,haiek esango dutena entzuteko gogotsu”. Amerikakohiru zientzialariren kasua aipatu du Oterok,iazko Atlantiar biltzarrean elkar ezagutuzuten eta ikerketa berri bati ekin zioten batera.Atzo, berriro egon ziren hemen eta lantaldearibatuko zaion laugarren aditu bat ezagutzekoaukera izan zuten.
“Gu ez gara prestigiodun unibertsitate bat, gueuskaldun talde bat gara, geure historia ezagutzekogogotsu”, adierazi du Xabi Oterok.“Akuilu” lana egin nahi du Jauzarreak, “erakunde,ikastegi eta ikerketa-zentroak eztabaidatzerabultzatu nahi ditugu, debateariez zaio beldurrik izan behar”. Gure iraganakoraindik misterio asko gordetzen ditueta Jauzarreak ausardia eskatzen die,ideiak trukatzeko deia egiten du. “Iraganaaztertuta, giltzarriak agertukodira, agian etorkizunari aurre egitenlagunduko diguten gakoak dira”.