ORAIN 14 urte, Nerea Gamarra artistareneskutik, María José Negrete etaItsaso Sagastagoitiarekin batera jaiozenArteola kolektiboa. Denbora gutxiraArantzaMorgado, Yolanda Castañeira, MartaGómez eta Tomás Lakalle gehitu zitzaizkien, guztiakBarakaldo eta ingurukoak. Margolaritza,grabatua edota argazkilaritza lantzen duen artetalde hau, hainbat sortzaileren esfortzuak batuzein ideia eta teknika piktorikoak elkar trukatueta irakasteko helburuaz gain, artearen gaineankomunean dituzten ideiak defendatu eta aurreraeramateko sortu zen.
Izan ere, kide guztiek akademizismo tradizionalarenbalio autentikoen ?konposizioa, marrazketa,kolorea, argia? berreskurapena bultzatzen baitute,haien hitzetan, egungo produkzio artistikoarenbaitan indarrean den irizpide ezarri etadenak balio duenaren sentsazioari aurre eginasmoz. Arteola taldeko partaideen ustez, publikoarenganinpaktua sortu edo konektatzeko aitzakiarekin,zoritxarrez gehienetan egungo artistekgogoeta intelektuala alde batera uzten duteitxurazko originaltasun labur eta atsegin batenalde eginez. Haien ideiak ilustratzeko, KarlRuhrberg arte historialari eta kritiko alemaniarrarenberbak darabiltzate: “Zenbaitetan, artelanbaten anbizio filosofiko eta teorikoaren eta harenplasmazioaren banalitatearen arteko distantziahain da handia ezen absurdura iristen baita”.Hala, Arteola kolektiboan uste dute askatasunaeta erantzunkizuna txanponaren bi alde bereiztezinakdirela, eta taldea sortu zenetik, ildo haujarraituz hainbat erakusketa eta ekimen artistikoantolatu dituzte, taldeak bere baitan eta baitazenbait kidek modu bakarkakoan ere.
Barakaldoko Jardín infierno rock taldearenemankizun batekin inauguratu zen kolektibohonen azken erakusketa, martxoaren 19 eta apirilaren12a bitartean irekita egon dena aipatuherriko Udal Erakusketa aretoan. Uneak izenburupean,erakusketa areto osoko paretak orotarikogai eta teknikako lan piktorikoekin bete dituzte.Alde batetik, Nerea Gamarraren azken pinturalana, eta bestetik kolektiboak iragan bi urteetakolanen hautaketa bat ikusi ahal izan da.
KUTSU FANTASTIKOA Gamarrak Arte Ederrak ikasizituen EHU-n, baita Espainia eta Alemaniakohainbat zentrotan ere. Ordutik, arte munduareninguruan bizi izan da beti, sorkuntza pertsonala,tailer eta akademia ezberdinetan pintura,marrazki edo grabatu irakasle lana, eta erakusketaantolatzaile jarduna uztartuz. Izaera figuratibokopintura lantzen du, kutsu fantastiko argibatekin. Errealitatean existitzen diren lekuakaukeratzen ditu bere pinturen eszenatoki legez,argazki edota fotomuntaiak erabiliz, eta errepresentatzendituen pertsonaiak gauzatzeko bereingurukoak erabiltzen ditu ?bera, alaba, lagunak,etab.?, hala mundu berriak sorraraziz. ErromantizismoakErdi Aroarekiko eta istorio magikoekikozuen interesa identifika daiteke harenmargolaritzan; iratxoak, herensugeak, basoak,gizon-astoak, umeak, untxiak, dorre eta kriptakez dira falta puntu surrealista bat duten lanetan.
Kolore indartsuak gailendu egiten zaizkiomarrazkiari ilustrazioaren arauetatik hurbil denpintura moduan. Sinbologia pertsonal, detaile ugarieta narratibotasun nabariko margolaritza daGamarrarena, interpretazio unibokoa beharrean,irakurketa oso ezberdinak ahalbidetzen dituena.Koadro bakoitza momentu bat da, sentimendu bat,eta burugogor, estilo pertsonalari eta artea ulertzekomodu bati eusten dio Gamarrak.
Arteola taldeko beste partaideen lanetan egiazdenetik aurki genezake. Baserriak, paisaia naturalak,loreen errepresentazioak, animaliak zeinautomobilak. Plumilla, urtinta akuarelan edoolioan trebatzen dira, gizartearen azkartasunareneta inpaktu bisualaren kontra, lan geldo eta patxadatsuakgauzatuz. Artearen afizionatu hauetanmargolaritza figuratiboa ?hiperrealista kasu batzuetan,eskematikoagoa bestetan? da, duda bariknagusi, eta Tomás Lakalle da bakarra kasu batzuetanabstrakzioraino heltzen ausartu dena,konposizio geometriko eta organikoak eta kolorepuruak erabiliz.
Sorkuntza ez dago soilik punta-puntako museoetan,eta arte sistemaren periferietan noizbehinkabegiratzea ez dago gaizki. Kasu honetan, zinez betiemaitza piktorikoa lehen mailakoa izan ez arren,goratzekoa da BarakaldokoArteola taldeak berenlanagatik eta beren ideiengatik agertzen dutenkonpromisoa.