MINGAINA dantzan jartzeko inolakoarazorik ez duen pertsona horietakoada JoseAngel Uberuaga (Munitibar,1961); gustuko ez duena eragozpenikgabe seinalatzen du, oker jokatzeko beldurrikgabe, eta oker jokatzerakoan ere ez dumingaina atxilo izaten barkamena eskatzerakoorduan. Duela urte batzuetako frontoi zaleek,beharbada, zesta-puntan aritzetik ezagutukodute Uberuaga, baina Ameriketan nahiz Bartzelonanfrontoirik frontoi aritutako munitibartarrarengarapen pertsonalak bi paretetatikmuseoetara eraman du. Umetan besterik ezzeukatela dio Uberuagak: “Herri txikietan, etabatez ere Markina inguruan, ez zen besterik egotenzesta-puntan aritzea baino. Hori bai, arteabeti barru-barruan eraman dut. Umetatik margotuizan dut”. Baina umetan margo kontuekarreta deitu izan bazioten ere, gaur egun eskulturandatza bere adierazpide artistiko nagusiena,argazkigintzari eta margolaritzari noizbehinkaleiho batzuk ireki arren. “Eskulturadeskubritu orduko argazkigintzan ere aritu izannintzen, harik eta AEB-tako gasolindegi bateanargazki-kamera guztiak ostu zizkidaten arte”.

Bartzelonara profesionalki debutatzera etaikasketak egitera joan eta eskulturagile izateraheltzea hari bereko mutur bi dira kasu honetan.“AEB-etan pilotan jardun eta hiru urteko grebarenostean Mexikora joan nintzen; kontratuon bat sinatu eta han mundu berri bat zabalduzitzaidan. Zinema zuzendari izateko ikasten hasinintzen bertan, baina pilota enpresarien arteanzebilen zerrenda beltz batean nengoen greba luzehura burutu genuenetik, eta Mexikoko egonaldialuzeegia ez zela izango konturatu nintzen”.

Eta Mexikon bertan sartu zitzaion Uberuagarieskulturarekiko jakin-mina, etaorduan piztu gaur arte iraun duenharremana.

Eskulturak beste adierazpide batzuek eman ezdioten askatasuna eman dio Uberuagari, “perfekziogutxiagorekin aritzeko aukera ?azaldudu?; lehen oso perfekzionista izaten nintzen gauzaguztietarako, eta horrek zoratu egiten ninduen,egiten nuena egiten nuela ondoegi egitekobeharra neukan, guztiari akats bat bilatzeko joera,baina terapia pertsonal baten ostean nirebizitza aldatu egin zen eta liberazio bat edukinuen. Hori dela eta, adibidez, pintatzen hastennaizenean zerbait abstraktua sortzen ez badut,hau da, figuratiboa bada, erotu egiten naiz”.

Artelanetarako erabiltzen dituen materialeidagokienez, materialak berak baino hauen “sinbologiak”pisu handiagoa dauka, material guztiekomen daukatelako sinbolo baten indarra.

“Enbor zati bat enbor zati bat da, baina ez da horgeratzen. Enbor bat erabiltzen badut jendarteariburuz hitz egiten egon naiteke, azken batean,horrek ekologia, natura, edukiko lukeelakoardatz eta hori garelako finean gu ere. Enborranaturako alderdi bat da, baina ez da berdinanaturari buruz berba egiteko enbor bat erabiltzeaedo zuhaitz oso bat erabiltzea, edotalurrean tente dagoen zuhaitz oso bat edo ebakitadagoen bat. Gauza guztiak desglosatu eginbehar dira”, eta materialaren erabilera ere horkokatu beharko litzateke.

Bere burua agertu asmoz abiatu da UberuagaPanamako Emplazando Mundos hegoaldekolehen bienalera. Etzi hasi (hilak 15) eta maiatzaren30era arte iraungo duen erakusketahorrek pintura, eskultura, argazkigintza eta performanceakizango ditu ardatz, besteak beste.Artista bakoitzak lehiaketak proposatutako laugaien artean bat aukeratu beharko du beresorkuntzaren bitartez islatzeko: biolentzia, ekonomia,ura eta bidaiak.

Bere lanak saltzeko asmoz baino erakusleihobezala baliatu nahi du munitibartarrak Panamakoegonaldia, eta horretarako hamabi metroluze, hiru metro gora eta bost metro zabal izan go dituen beltzez margotutako egongela bat sortukodu. “Biolentzia giro bat eraiki nahi dut,barruan egongo diren altzari guztiak erretaegongo dira, belztuta; gauza gutxi batzuk bainoez dira izango erreketa horretatik salbatukodirenak eta balek eragindako zuloak ere ikusiahal izango dira. Iluntasun horri, baina, ikusleekeramango dituzten linterna batzuek emangodiote argia”. Baina linternak ere ez dira edozelakoakizango, Estatu Batuetako poliziek erabiltzendituzten “porra-linternak izango dira,argia hodi eran zabaltzen duten horietakoak,potentzia handikoak, baina eremu txikia argituz”.Sentsazioak probokatzea du helburu JoseAngel Uberuagak.

ARTISTA KONPROMETITUA Jose Angel Uberuagaez da xaboi punpa baten barruan irudika genezakeenartista. Ez da eta ez da inoiz izan. AEBenpuntista aritu zen urteetan greba batean bainogehiagotan aritutakoa da, eta harro dio kirolarloan historian izan den grebarik luzeeneanparte hartutakoa dela bera. “Hiru urte pasaegon ginen greba batean sartuta. Eta arazoagurea bazen ere, Estatu Batuetan zehar bestefrontoi batzuetako pilotariek ere ekin zioten grebarielkartasunagatik. Argi geneukan amaierarainoeramango genuela protestaldia, eta pilotaenpresarien aldetik kobazuloetako gizonakezizena ere irabazi genuen”. Espiritu borrokalarihark gaur egungo Uberuagarengan ere bizirikdirauela esan daiteke; ez da artista berebakardadean. Bere mailu, arkatz eta enparauezgain egunerokotasun hitseko istant bakoitza dulanabes. “Nik gizarteari buruz egiten dut berba.

Artea konpromiso bat da, artistak zerbaitesateko aukera bat dauka; tximeletei buruz edomaitasunari buruz hitz egin daiteke, baina jendartehonetan gerrak daude, miseriak daude etanire gaitegia horiek osatzen dute. Teknika zoragarriaeduki zenezake, baina nire ustez teknikahutsetik harago joan behar da”.

Artista askori bidea galeriek egiten dietela ustedu Uberuagak, gero kotizazio batera heldu etaartistak bere lana behin eta berriro errepikatuegiten duela, galeriak lan mota hori saltzen duelako.

“Baina horrelakoetan, non dago herriarekikoeta jendartearekiko konpromisoa?”. Berehitzetan, tximeleten inguruan idaztea oso politada, oso ondo dago hori, baina artistek euren inguruangertatzen denari buruz hitz egin behar dute.

EZ DIRA BETIKO GARAI ONENAK, BAINA? Gizartearenegunerokotasuna krisi ekonomikoakmarkatuta dagoen garaiotan ere artelanak

saltzen dituztenak betikoak dira bizkaitarrarenustez, eta artista izanik posible omen bada erebizitzea, oso gaitza hilabete bukaerara heltzea.“Ospeduna izan ezean beti egongo zara krisian.Nire moduko artistak artista ezezagunak gara.Egia da guretzat ere sasoi hobeak egon direla,baina gu beti egon gara krisian”.Laguntzarik izan duen edo zer-nolako laguntzaizatea gustatuko litzaiokeen galdetuta, argidauka artista batek eduki dezakeen laguntzarikonena saiatua izatea eta lanean jarraitzea dela.“Zenbatek irten du Arte Ederretako fakultatetik?Eta horietatik zenbatek jarraitu du munduhorretan lanean? Beste edozein arlo bezala,artearen mundua ere manipulatuta dago, etaarrakasta izango duen edozein artista merkatuakmarkatuta egongo da”.

Autokritikatik abiatuta arte kritiko baten sortzaileda Uberuaga, inolako akuilurik onartzenez duen eskultorea. 68ko maiatza izan ez arren,arteak mundua aldatzeko balio duela sinestendu artistak.

ZERUAREN ETA INFERNUAREN ARTEAN Uberuagarenlanek ez dute inor epel uzten. Madrilenantolaturiko arte-erakusketa batean plazaratutakoobra bat zela eta, elkarte katoliko eta hedabidekontserbadoreek bideratutako kritikak jasozituen artista munitibartarrak. “90 zentimetrozabalerako luxuzko ispilu bat jarri nuen markodoratu batekin lurraren gainean. Ispiluaren gaineanegurrezko mahai zahar bat granate kolorezmargotuta eta mahaiaren azpian platerak,koilarak, edalontziak? Mahai gainean, berriz,zeru zoragarri bat margotu nuen, urdin-urdineta laino zuri polit batekin. Mahai horren gaineanzoragarri geratzen zen urregorriz margoturikokomuna, eta horren albo bietan baserrikohiruna ogi biribil, horiek ere urregorriz margotuta.Azkenik, guztiaren gainean, JesusenBihotzaren irudia, hori ere urregorri kolorez.Benetan zoragarria”. Uberuagak argi uzten du,baina, berak ez zuela erlijioaren inguruan jardun,gizarteari buruz baino. “Kontua da nireartelanak desglosatu egin behar direla barneangordetzen duten mezua interpretatzeko, horiegin ezean, alperrik da"