KOLDO Mitxelenaren kezketako bat eizen herri baten literatura guztia itzulitakoaizatea. Literaturan euskal egileekeuren ekarpena egin dutenmoduan, produktu originalekin (euskarahutsean sortuak, behinik behin), ikus-entzunezkoetanere itzulpengintza ezin beharrezkoagoaizan da kanpoko ahots, ikusmira eta barnezio asko euskal joskera eta errealitatera erakartzeko.“Gurea bezalako eremu urrikohizkuntza batean, ezinezkoa da mota guztietakoikus-entzunezkoak, euskarri guztietarakoak etatelebista ordu guztiak betetzeko adina lan ekoiztea.Nahi eta nahi ez, derrigortuta gaude bestehizkuntza batzuetako edukiak erosi eta itzultzera”,adierazi du Bea Zabalondo EHU-ko irakasleaketa bikoizketan adituak.

EITB-ren sorreran jar genezake normalizazioareninflexio-puntu hori, hainbat itzultzaile laneanhasi zirenean euskarazko 24 orduko programazioosatua bidera zezaten, pixkanaka-pixkanaka,ikus-entzulearen gose egarrirako. Hasieratikjarduera diziplinatu horretan aritutakobat da Txaro Idiakez. Orain dela 27urte telebistarako itzulpengintzan hasizenean, “lan guztiz berria” zen. Ingelesetik etafrantsesetik itzultzen du batik bat, nahiz etaorain bertan %99a baino gehiago ingelesetikegiten duen. “Itzultzea gustukonuen, eta ikastolan haurrentzat testuak etaipuinak itzultzen ibilia nintzen neure kasa, bainaikus-entzunezkoa itzultzeak ez zuen zerikusirikharekin”, argitu du.

Urtebete lehenago hasi zen Iñaki Zubizarreta,orain erretiratu berria, zuzentzaile eta itzultzailelanetan. Izan ere, ikus-entzunezkoen jarduerazari garela, zeharka edo zuzenean, hizkuntzazuzentzaile-egokitzaileez ari gara, baita gero etagarrantzi handiagoa hartzen ari diren azpiidatziezere; eta zeharka bikoizketaz, hitzak biziberritzendituzten profesionalez, alegia.

“Bikoizketako itzultzailea ez da itzultzaile huts,egokitzaile da batez ere. Analogia eta sinonimoetanaditu bilakatzen da, artisau lana baitaberea. Hizkuntzaren baliabide guztiak erabilibeharrean aurkitzen du bere burua”, dio Zubizarretak,“28 urte eta 8 hilabete” zuzentzailelanean jardun ondoren Eresoinka-Irusoin-Mixerbikoizketa etxean erretiroa hartu duen berak.Izen handiko filmak, telesailak, dokumentalakedo-eta marrazkiak euskaraz ipini behar izanzituen hasieratik Idiakezek, gero jendeak lasaiederrean telebistan ikusteko. “Ahotsei buruz,berriz, guk itzultzeaz gain, lana egokitu eta moldatuegin behar dugu, luze-laburrera, etenak,hizkera… guztia jatorrizkoarekin bat etor dadin.Horregatik, esaldi bakoitza ozenki esaten duguera batera eta bestera probatuz, harik eta neurrianeta itxuroso gelditu arte”, dio Idiakezek.

Zuzentasuna, Zubizarretaren arabera, gutxienekobetebeharra da: “Egokitasuna, adierazkortasunaeta erritmoa lantzea da garrantzizkoena”.

ETIKA ETA BIRAOAK Azken urte hauetan, euskararenpare, ikus-entzunezkoetako itzulpengintzazeharo aldatu da. Biraoen kasuan, erruz darabiltzateesaldi gordinak ingelesezko filmek.

“Barregarria izango litzateke, arraioa, demonio,arranopola eta zoaz pikutara modukoekinibiltzea beti. Nola ez, gurean ere erabiltzen dituguerabili gordinkeriak, eta horietara jotzendugu, jatorrizkoak duen kutsuari eusteko ahalden neurrian”, azaltzen du Idiakezek.Marrazki bizidunei dagokienez, bereziki japoniarretan,Shin Chan eta hango beste sailaskotan, gidoia ingelesez edo gaztelaniaz jasoohi dute. “Batzuetan ume oso txikiek naizhelduek hizkera gordina, lizuna darabilte,sexu-konnotazio ugari, eta orokorreanhizkera zeharomatxista, guretzat onartezina,nire eustez (han normala da, nonbait). Horrelakoetan,eta marrazkiek askeago jardutekoaukera ematen digutenez, ni neu esamolde horiek pixka bat samurtzen edo aldatzen saiatuohi naiz”, gaineratzen du. Zalantzak Itzulsareawebgunean partekatzen dituzte; alta, urteanpare bat aldiz, itzultzaile profesionalak ETB-koarduradunekin batera bildu ohi dira, egunerokoantopatzen dituzten arazoak eztabaidatzekohelburuarekin.

Itzultzaile haien lanen hartzaileak izan dirahainbat belaunaldi. “Garaikoak garenok gozatuederra hartu genuen Dragoi Bola Z euskarazikus-entzuten, adibidez, eta hasierakourteak zirela ez dugu ahantzi behar”, gogoratzendute Garazi Arrula Ruiz tafallarrak etaDanele Sarriugarte Mochales elgoibartarrak.Biak Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatuakdira -ikus-entzunezkoei buruzko ikasgaibakarra izan zuten unibertsitatean-, baitaElearazi blogaren arduradunak ere. “Asmonagusia itzulpenari buruz hausnartzea etahausnarketa eginaraztea zen, horren ingurukogogoeta plazaratzea eta iritziak, ekarpenak etaeztabaidak sortzea”, diote.

Etorkizuneko profesionalen eta oraingo kontsumitzailehoriek, “merkatuaren hain mendeez dauden proiektu txikiengan” itxaropen handiagoadute. “Baina horiek herri mailara zabaldubehar ditugu, euskal hiztun komunitate osora.Bestalde, ikus-entzuleek ere jarri beharkodugu gure aldetik, bai bikoiztutako bai azpiidatzitakofilm eta saioak kontsumitzeko, erdaretarajo beharrean”, uste dute.

Azpitituluei buruz asko eztabaidatu da, eta eztabaidatubeharko da. “Ohartu naiz azkenaldianazpi idazteko joera nabarmen ari dela zabaltzen.Nik marrazki bizidunak aipatuko ditut. Nireustez, euskal telebistak euskara bultzatzen etasustatzen ere lagundu behar du. Gure artean,zoritxarrez, haur askok eskolan baino ez duteentzuten euskara, eta esaterako marrazkiakbaliabide egokia izan litezke. Denok dakiguhizkuntzak entzunez ikasten direla eta umeekentzundako guztia jasotzeko gaitasun izugarriadutela. Horregatik, marrazkiak behintzat itzulitaematearen aldekoa naiz ni”, aldarrikatzendu Idiakezek.

Publikoen aldetik diru-laguntzarik jaso ezean,ekoizpen-etxeei bideraezina zaie euskarara bikoizturiko saioak merkaturatzea. “Diru kontuekegin dute, apika, azpi idazketa gehiago sustatzeabikoizketa baino, hori bai, militantziarenbidez eginikoa gehienetan (Eguzki Bideoak etabeste herri egitasmoak eta gurea bezalako blogetawebguneek kasu)”, diote Elearazi blogekoek.Euren iduriko, orain artekoa errotik aldatzen ezbada, badirudi ETB-ko zuzendaritza taldea izaneta izanen dela ikus-entzunezkoen bezerorikhandiena, eta azken urteotako ereduarekin segituzgero, laster joko du lurra. “Edo apustu sendoaegiten du euskarara itzulitako ikusentzunezkoenalde, edo akabo. Ohituraeta normaltasuna sortu behar daeuskarara ekarritakoen inguruan,eta horretarako belaunaldiakbeharko ditugu,noski, baina atzeratzea ez dabidea”, ohartarazi dute.

ARRISKU LARRIAN Iñaki Zubizarretakbadaki apostu kontuez: “Bikoizketakeuskarari eman diona eta eman diezaiokeenadut gogoan. Ez dut inoizahaztuko orain 18 urte pasako bilera huraIurretako EITB-ren etxean. Udaberria zen,eta ETB-ko arduradunek gogobiziz adierazi zigutenbikoizketa indarberritzekoahalegin sutsua egin behargenuela denok batera: lau filmluze astean, gazteentzako eta helduentzakotelesailak, marrazki biziak eta dokumentalakatzendu gabe. Baikor etxeratu ginen oso, lanerakoprest, baina handik bi hilabetera, inongoesplikaziorik gabe, handitu ordez murriztenhasi ziren are gehiago bikoizketa orduen kopurua,urtez urte, eta gaur egun galtzeko arriskularrian da bikoizketa”.

Joan zen urriaren 4an eta 5ean, EHU-k antolatutakoKrisia eta Politikak. Irrati-Telebista Publikoaikusmiran nazioarteko kongresuan, PompeuFabrako katedradun emeritu Josep Gifreuketa EHU-ko katedradun Ramon Zallok bikoizketarenbeharra azaldu zuten; Gifreuk Kataluniakotelebistan eta Zallok Euskal Telebistan, BeaZabalondok azpimarratzen duen moduan. JosuAmezaga irakasleak ere Eskoziako telebistanazpi-idatzien arrakasta berretsi zuen.