BILBOKO txokorik ahaztuenetako batetikgertu dago kokatuta Bilbao ArteFundazioa, Bilbo Zaharretik gertu. Etahorrek ere emango dio seguruenerakutsu bohemio bat artisten habia den eraikinhorri. Gelak eta gelak. Neurri txikietako fabrikaugari bata bestearen ondoan. Mota amaigabekomakineria. Ahalegin zenbakaitzen ondoriozhondatzen doazen amantalak. Eta ideiak.Egunen batean museo, gizarte-etxe, galeria edotatabernaren batean erakutsiak izango direnegi bihurturiko ideiak. Baina inork gutxi omendu Bilbao Arteren berri Zaloa Ipiñaren (Bilbo,1986) esanetan. “Jendea museo handietara joatenda, baina Bilbao Arte bezalako tokietara ezda gehiegi gerturatzen, besteak beste, ezagutzenez duelako. Horrez gain, jendeak uste duez dituela arte lanak ulertuko”. Horrek ez lukearazo izan beharko Ipiñaren ustetan, “ikusiegin behar dira obrak, arte lanak sentitzekodaude, disfrutatzeko”.

Eta 26 urteko bilbotar honek disfrutatu egitendu bere lanarekin. Arte ederrak ikasten zegoenetikargi zeukan artearen munduan jardunnahi zuela gerora ere; “are gehiago, banekienarte-plastikoen munduan egin nahi nuela lan,artista izan nahi nuela, eta ikasketak bukatubarik izan arren ere lehiaketetara aurkeztenhasi nintzen”.

Teknikari dagokionez, unibertsitatean hasi nintzeneanlan asko egiten nuen eskulturekin, grabatuekin,eta gerora, baita animazio-zinearekinere. Baina ikasketak bukatu nituenean, 2009-2010ikasturtean, Galizian grabatuaren inguruanmaster bat egiteko beka bat eman zidaten etaurte horretan grabatuari ekin nion buru-belarri.Bilbora bueltatzerakoan, baina, grabatutikeskulturara igaro nintzen, beti ere grabatuanerabiltzen diren teknikekin jarraituz, hau da,gaur egun serigrafiarekin lan egiten dut, bainanire buruan beti daude forma bolumetrikoak,hots, eskulturak”.

Eta kontzeptualki ere egon da garapenik. Argiarenezaugarri guztiak garatu eta ikertu nahi izanditu Zaloa Ipiñak, kolorea zein mugimendua;“eta orain, argiaren hedapena edo argiak espaziookupatu zein hutsa betetzeko daukan ahalmenaari naiz aztertzen”.2012. urtea arrakastatsua izan da Ipiñarentzat.Maiatzetik azarora arte erakusketaz erakusketaaritu da bilbotarra. Maiatzean Eguzki printzakikusgai erakusketa aurkeztu zuen, eta bertan,argazkiekin batera Bilbao Arte Fundazioansortutako obra batzuk ere tartekatu zituen.Uztailean, mugimendua eta kolorea aztergaizituen Argi distirak erakusketa plazaratu zuen.Hirugarren erakusketa, berriz, Bilbon bertanizan zen, Michel Mejuto galeriak urtero BilbaoArte Fundazioko bekadun batekin egiten duenerakusketan. Eta laugarren erakusketa Argiaztarnak izenekoa izan zen, non bolumenarengarapena besteetan baino nabarmenagoa den.

Alabaina, abenduan bukatuko zaio Bilbao ArteFundazioak emandako beka Zaloa Ipiñari. Artistagazteak serigrafiarekin egiten du lan grabatu-tailerrean, eta urte osoan zehar Los haces deluz se expanden proiektuarekin aritu da. Gaztearenhitzetan, bere obra bi dimentsiotik hirudimentsiora nola hedatu daitekeen ikertzea izanda bekaren laguntzarekin lortu nahi izan duena.“Teknika lauekin lan egin arren -serigrafiarekinari naizelako lanean-, obrak elkarrenartean josiz bolumena sortzen dut, eta aldaketatxiki horiekin koadro eskultorikoak sortzenditut”. Lan horietako asko hormetan daude eskegita,baina aldi berean, irten egiten dira hormetatik.

ESPAZIOAN ESKEGITA Obra horiek guztiak gardenkietaneginda daude, bai azetatoetan, baimetakrilatoetan. Eguzkiaren partikulak espazioandaude eta ez ditugu ikusten, eta espaziohori euskarri garden bat litzateke Ipiñaren ustetan;bere obra euskarri horretan geratzen da grabitatzen.“Horregatik erabiltzen ditut materialgardenak, kontzeptualki hori landu nahi nuelako,hau da, uste dut nire obrak espazioan geratzendirela eskegita”.

Argazki bat izaten da obra horien abiapuntua,ondoren, argazki hori aldatu eta irudi batzuklortuz. Toki ilunetatik kanpoko espazioari eginikoargazkiak izaten dira, ilunpetik argira eginikoak.“Sare batzuk jartzen ditut argazkimakinareneta espazioaren artean eta argazkikamerarekinmugimenduak egiten ditut. Hortiksortzen dira abstrakzioak”. Eguraldia edotaeguneko ordu bat edo beste izateak ere eraginzuzena dauka bukaerako emaitzan, argazkianaterako diren koloreak ere desberdinak izangodirelako. Artista bilbotarraren berbetan, goizekohamabietan, adibidez, “ezin da argazkirik egin,dena zuri agertzen delako; gainera, hilabetearen arabera ere pentsatu behar izaten da argazkianoiz egin, egunaren iraupena beti ez delako berbera”.Goizeko argia omen da egokiena Ipiñarenarabera, eguzkia oraindik goian ez dagoenean.Datu horiek guztiak aintzat harturik, sare itxurakoforma abstraktuak sortuko dira argazkietan,eta irudi horietako batzuk argazki bezalaonak izan ez arren, agertutako formak izatendira Zaloa Ipiña erakartzen dutenak. “Formahoriek ordenagailuan editatzen ditut eta hortikfotolitoak egiten ditut; horren ostean, beharrizanaikusiz gero eskuz ukituak ematen dizkiotlanari eta nire irudia sortzen dut, ondoren serigrafiatzeko”.

Guztiaren arteko lotura lana litzatekeazken pausua. Artista bekadunaren obretakobatzuk metakrilatoan izaten dira eta horiekpuzzleak bailiran jokatzen dute, hau da, zatikaegin behar izaten dira, eta gero, artelanaribukaera emateko torlojuekin elkarren arteanlotu. “Zatika egiten dut, batez ere, bolumenasortzeko. Azetatoetan direnak, ostera, paperean,haien artean josten ditut eta horrela bolumenasortu. Lauak izan arren ere, gardenak dira,beraz, grabitatzen geratzen dira”.

Askotan izaten da, baina, artista bere lanak izangoduen harreraren beldur eta sarritan baitamenpeko ere. Baina hori ez da Zaloa Ipiñaren kasua: “Egia esan ez dut pentsatzen besteeknola har dezaketen nire lana. Nire obra oso abstraktuada, eta hala ere, erakargarria dela entzundut. Ziur nago askok galdetuko dutela eazertzuk diren nik sortzen ditudan marrahoriek, baina bisualki, behintzat, jendeari erakargarriegiten zaio, kontzeptualki, beharbada,ulertuko ez duten arren”. Horren adierazleda, gazte bilbotarraren hitzetan, maizago galdetuizan diotela bere obren sorkuntza prozesuariburuz, artelanarekin berarekin adierazinahi izan duenari buruz baino.

ARESTIRI AURRE EGINEZ Zaloa Ipiñaren sorkuntzak,orain artean behintzat, argia izan du abiapuntueta oinarri. Fisikari baten lanetik gertuagolegokeen ondorio batek bultzatu zuenGabriel Arestiren argia ez da ikusten olerkilerroa gezurtatzera; argia ikusi ikusten delakoIpiñaren arabera. “Azken urteetan nire lanarenoinarri izan diren formak argazki batzuk egitennengoela sortu zitzaizkidan, eta orduan konturatunintzen argia ikus daitekeela, eta bide batez,Gabriel Arestiren poesia bertan behera utzi nahiizan nuen. Arestiren poema baliatuz argia ikusarazinahi izan dut”.

Hala ere, Ipiñak onartzen du argia ez dugula berehorretan ikusten, ikusten duguna partikulakdirela baizik. Baina bai gure bizitzan, bai artearenmunduan argia oso garrantzitsua dela ustedu bilbotarrak. “Gure egunerokoan argiak ikusaraziegiten digu, eta artearen munduan, esaterako,inpresionistek argia ikertu egiten zutenberaien obretan, eta horrez gain, margotu eremargotu egiten zuten argia. Beraz, argia artearenbaitan oso garrantzitsua izan da beti, eta gaihorretan egiteke zegoen lan mardulaz ohartunintzenean lan-ildo horretatik segitzea erabakinuen, ia-ia obsesio bihurtu arte argiaren kontua”.