HIROMI Yoshidari (Yuzawa, Akita, 1960)euskararekiko interesa linguistikatikdatorkio.Oso originala dela iruditzenzaio, ez baitu parienterik, japonierakbezalaxe. Ingeles Filologia egiten zegoela ingelesetikzeharo desberdina zen hizkuntza bat ikasinahi zuen eta euskara ikasten hasi zen Tokion,fakultateko irakasle batekin. Hura ere japoniarrazen eta linguista, euskara ez ahazteko helburuzeuskarazko taldea osatu zuen bere borondatez.Yoshidak euskal gramatikaTokion ikasi zuen etaahozkotasuna lantzera Euskal Herrira etorri zenduela 22 urte inguru. Harrezkero, urtean behinetortzen saiatzen da hona. Batetik, euskarazkomaila mantentzeko eta, bestetik, euskarari lotutaegiten dabilen lana egiteko.

Une honetan Azpeitiko euskarari buruzko ikerketaegiten ari da. “Euskara Batua oso berria da,idazteko sortua dago eta elkar ulertzeko, bainanik ahozko hizkuntza nahi nuenez euskalki bataukeratu behar nuen”, kontatzen du. Horregatik,euskararekin eta Euskal Herriarekin duen harremanazuzena da. Urtean behin, hilabetez, Azpeitianegoten da eta gainontzeko hilabeteak Japonianpasatzen ditu, euskara irakasten, hori baitabere ogibidea. Hizkuntzalari papera soinetikkenduta, pasioagatik, japonierazko ipuin bateuskarara itzuli du berriki, Japoniatik bertatik,Maizpide euskaltegikoen laguntzarekin. Izan ere,“batuaz dakien natibo batek zuzentzea ezinbestekoada eta hizkuntza naturalagoa izan dadin osobeharrezkoa”, baieztatzen du. Eta aurten EuskalHerrian egin duen egonaldian, itzulitako obraantzeztu egin dute, itzuli duen lana ez baita irakurtzekoa,ahoz interpretatzekoa baizik.

RAKUGOAREN EUSKAL BERTSIOA Japoniako ipuinmota bat da rakugoa, oso tradizionala. Duela laumende sortu zela gogorarazten du. Ahoz kontatzenden istorioa da, normalean helduei zuzendutakoa,erotikoa ere izan daitekeelako. Hala ere,“ez da zaila, 10 urtetik gorakoek uler dezakete”,dio Hiromi Yoshidak. Estilo aldetik ez da serioa,umorea baita bere ezaugarri nagusia.Kontalariaeserita egoten da soinean kimonoa duela. Egituraridagokionez, ez du pauta zehatzik, librea da.Malgua. “Luzeena gehienez ere ordubetekoa izandaiteke, baina kontalariak nahi duenean moztudezake”, gehitzen du.

Bere kulturako obra bat euskarara itzultzen duenlehen aldia da. “Arraroa da aurrez bururatu ezizana”, rakugoaren jarraitzaile amorratua baitaeta euskara oso gustuko duela dio irribarrez. Antzerkimunduan dabilen Azpeitiko bere lagunbatek antzezpena egiteko proposamena onartueta Maizpiden rakugoaren euskarazko interpretazioaegin dute. Japoniar obra euskaldunak antzeztea,euskaraz, hartzaile euskaldunarentzat,harrigarria izan dela beretzat kontatu du etagarrantzitsuena “japonierazko estilo horretatikabiatuta bere mundua eraiki duela”. Ez du japoniarrekbezala egin nahi izan eta ez dio ezer irakatsi,bere kabuz arakatzen ibili da eta bere kutsuaeman dio emanaldiari.

Kimonoa jantzita egin nahi izan dute antzezpena,baina kontalariarentzat deserosoa denezmarrazki japoniarrak dituen kamisetarekin etapraka beltzekin egin dute lehen saiakera. Horibai, lurrean eserita, generoak eskatzen duen eran.25 minutu ingurukoa da emanaldia. Pegarrarenprezioa du izenburua eta pegarra erostera doazenKumaren eta Genen istorioa kontatzen da. Zukaeta hika darabilte dendariarekin pegarrarenprezioaz eztabaidatzen dauden elkarrizketetan.Eta merkataritza harremana, negozioa, deskontuaeta nahastea dira kontakizunaren ardatza.

Barre algarak eragiten dituen istorioa da eta, orohar, harrera ona izan duela kontatu du eta jendeakerrespetuz hartu duela emanaldia. “Antzezlariaanimatzen bada Euskal Herriko bestebazter batzuetara obra eramateko prest gaude”azaldu du hizkuntzalari japoniarrak. Horrezgain, itzulpen lan honen atzetik gehiago datozelairagarri du, bere asmoa rakugo gehiago euskaratzeaeta publikatzea delako. Gero, antzezpenakegiten jarraitzea, noski.Bien bitartean, ohi bezala, Japonian euskarazkoklaseak ematen eta hizkuntzari lotutako ikerketakegiten jarraituko du.