AURTENGO KMK-ko lan sarituakSineskeriak du izenburu. Honen egileden Asier Martinez de la Perak (Portugalete,1984) azaldu duenez, jendeakdauzkan aurreiritzien inguruko hausnarketaumoretsu baten modura ikusi daiteke istorioa.
Espero zenuen sari hau?
Ez zegoen nire planen artean. Komikigile onugari dago, beraz, hobe da ezer ez espero izatea.
Zer mezu transmititu nahi duzu lan honekin?
Istorio xelebre bat kontatzea zen nire helburua,besterik ez. Guztiok pasa izan dugu zoritxarrezbeteriko egunen bat, eta egun horrek okerreraegitea ezinezkoa dirudienean, zoritxar gehiagodator. Hau guztia umore puntu batekin azaldudut, jakina.
Zein da jarraitu duzun prozesua komikia sortzeko?
Behin ideia eta istorioa zehazturik, story boardaegituratzen hasten naiz beti. Istorioa lauorrialdeetan banatzea da nire arazorik handiena.Hurrengo pausoa, lehen aipaturiko storyboarda ahalik eta gehien errespetatuz, arkatzezmarraztea izaten da. Gero, tintara pasatzendut, eskaneatu eta digitalean margotzendut. Amaitzeko, bokadiloak sartu eta ahalik etatxukunen jartzen saiatzen naiz.
Nondik hartzen dituzun ideiak?
Anekdota batetik ateratzen ditut askotan. Esaterako,nik bizitako zerbait edo lagun batek kontatutakoaizan ahal da. Ondoren, pasadizo horiluzatu edo aurretik istorioa sortu egiten dut.
Nire umore propioa ere gehitzen diot, nire puntusurrealista ezarriz.
Epaileek zure lanaren freskotasuna eta planoezberdinen erabilera nabarmendu dute. Ados?
Bai, erabat. Irudietan erabilitako ikuspuntualdaketak dinamikotasun handia ematen diolanari. Narratibari dagokionez, daukan erritmoarekingeldituko nintzateke.
Iaz ere aurkeztu zinen, aurten irabazi…
Poz-pozik, bai. Aurtengo komikiaren istorioaaskoz ere arinagoa suertatu da, irakurtzekoerrazagoa. Gainera, istorio erakargarriago batlortzeko baliabide gehiago erabiltzen saiatunaiz: bineten tamaina ezberdinak, aipatutakoplano aldaketak… Marrazkietan argi-ilungehiago ere erabili ditut.
Horrelako txapelketak lagungarriak dira egileentzako?
Bai, marrazkiei eta ideiei irtenbide bat ematekoera ezinhobea da, eta gainera erakusketabaten bidez nolabaiteko oihartzuna baldinbadu, askoz hobe. Nik, behintzat, pozik hartzenditut horrelako ekimenak. Pozten nau besteeknire istorioa irakurri eta ikusi ahal izateak.
Zer deritzozu, orokorrean, komiki generoari?
Komikiaren generoa betidanik egon da erdibidean. Ez da literatura, ezta ilustrazioa ere.Komikiaren izaera propioa, dagokion lekuahartuz doa, pixkanaka bada ere. Bere lengoaiapropioa dauka, beste generoek berea dutenmoduan.
Eta etorkizunari begira?
Marrazten jarraituko dut, jakina. Egun, IlustrazioGoi Ziklo batean nabil irakasten, ArgiArte zentroan. Gogoko dudan lana da oso. Halaere, nire proiektuetan ari naiz lanean. AurtenPortugalete eta Santurtziko 2012ko jaietako kartelakegin ditut, lehiaketa biak irabazi ostean.
Ikasten jarraitzearena ere buruan daukat,jakintza gehiago eskuratu nahian, teknologiaberrien inguruan batez ere. Tartean, beste txapelketarenbat suertatzen bada, horretara aurkeztenere saiatuko naiz. Urte hau behintzatnahiko lanpeturik ibiliko naizela uste dut!
Osasuntsu dago euskal komikiaren mundua?
Frantziarekin edota Bartzelonarekin alderatutanahiko eskas, eta ez marrazkilari faltagatik.Ea euskarazko komikiak ere bere lekua egitenduen.