AURTENGO Rekalde-Ortzadar KomikiLehiaketak badu irabazle bat: AsierMartinez de la Pera gaztea. AdurLarrea eta Pernan Goñi irudigileakizan dira bigarren aldi honen epaileak, etaSineskeriak lanaren “freskotasuna eta planoezberdinen erabilpena” nabarmendu dute biek.Gainera, istorioaren bukaera zabala izatea, hots,“txiste biribila baino pixka bat haratago” joateaere goraipatu dute.

Epaileek beste zortzi lan aukeratu dituzte,urrian Rekalde Aretoan izango den erakusketanparte har dezaten: Eneko Amezaga eta ZiortzaArtola; Piedad Ortiz de Urbina; Mikel Begoñaeta Kike Martinez; Aitor Urkiola; eta, azkenik,David Sarasketa. Urriaren 3tik aurrera erakutsikodira guztien lanak Bilboko AlamedaRekalden dagoen agertoki zabalean. Berebat, JonZabaleta ohorezko saridunaren lanak ere azaldukodira erakusketa horretan.

Gainera, urriaren 6an egingo den tailerreanparte hartzeko aukera izango dute saritu zeinaukeratuek; gidoiak eta marrazkiak nola landuaztertuko dute aipatu ikastaroan, Harkaitz Canoreneta Adur Larrearen eskutik.

Aurkeztutako lanak kalitate handikoak izandirela ziurtatu dute epaile biek. “Marrazki onaktopatu ditugu, komiki txukunak, gehienak kolorezeta kolorea ondo emanda, istorio politak etaeuskara maila ona...”, zehaztu du Goñik. Horregatik,ez da erraza izan irabazle bakarra aukeratzea.Euskararen kalitatea, originaltasuna etaarlo bisualaren kalitatea izan dira horretarakoerabili diren irizpide nagusiak, baina lan bakoitzabere orokortasunean baloratu behar delaazpimarratu dute. “Irakurlearengan gehiago irakurtzekoirrika sortzea irizpide ona izan daiteke”,gaineratu du Larreak. Honen harira, etalehiaketaren baldintzak bete arren, partaidebakoitzak komikia “bere buruarentzako” eginduela azpimarratu du. “Hori pozgarria da oso”.

KMK lehiaketa euskara eta komikia sustatzekolagungarria dela irizten dute bai Larreak baiGoñik. Ohartarazi dutenez, komikizaleek euskarazkolanak irakurtzeko oso aukera gutxi duteoro har, eta komiki egile euskaldunek beraienlana euskaraz egiteko are gutxiago. “KMK gisakolehiaketak oasi txikiak dira”, baieztatu duLarreak. Honela, lan hauek argitaratzeko ekimenaksustatzearen beharra azaldu dute. “Penabat da gaur egun euskarazko komiki argitalpenberritzailerik ez izatea lan hauek plazaratzeko”,zarratu du Goñik.