DENETARIKO baliabideak erabiltzenditu. “Edozein gauza”, dio berak.Bideoak, argazkiak eta instalazioakdira nagusi haren lanetan, eta horieksortzeko baliabide prekarioak aukeratzen ditunormalean. Sergio Prego (Hondarribia, 1969)artista plastikoa da, azkenaldian arte “tradizionalaren”eta publikoarentzat ikuskizunak sortzendituen artista, eta horien arteko loturarenbila dabilena, hain zuzen. EHU-n arte ikasketakegin, Artelekutik pasa eta New Yorkera joateaerabaki zuen duela hamasei urte. Orain, ordea,Euskal Herriko testuinguru artistiko indartsuagatiknolabait, Bilbora itzultzea erabaki du.
Itzulerarekin batera berri pozgarriak izan dituPregok. Ekimen sortzaileari eskainitako GureArtea Saria jaso du, eta pozik da horregatik: “Osopozgarria izan da, azken urteetan egin dudanlanaren errekonozimendua da eta”. New Yorkenegonda, desagertzen hasia zela uste du artistak.Hala ere, izan zuen Euskal Herriarekin kontakturikbertan. New Yorkeko artistekin harremanasendotzeko joan zen AEBra, baina ez zuenhelburua lortzerik izan. “Testuinguru euskaldunarekikolotura indartu nuen. Azken urteetanbereziki, interneti esker, ideien elkartrukeaEuskal Herriko artistekin egin nuen”.
EHU-n egindako ikasketetan eskultura ikasi zuenPregok, eta geroztik diziplina honen tradizioarekinlotzen ditu bere lan guztiak. Eskulturarikapenas egiten ez duen arren, bere erreferentzianagusia da. “Oso identifikatuta sentitzen naizeskulturak arte garaikidean izan duen garapenarekin”.Hala ere, jendearen ezjakintasunazatsekabetzen da, eta eskultura zer den ez dakienasko badaudela uste du. “Egun jendeak ez dubereizten objektu eta eskultura baten artean”.
Objektu artistikoek errealitatea eraldatzea zen60ko hamarkadako artisten helburu nagusia.“Oso proiektu inozoa”, Pregoren aburuz. 90kohamarkadaz geroztik, baina, errepresentazioartistikoaren aukerak zeintzuk diren zalantzanjarri dituzte artistek, eta bestelako baliabideak erabiltzen hasi dira. “Zuzenean arazoari aurreegin beharrean, inguratzea da”, argitu du Pregok.Errepresentazio arazoari aurre egiten saiatzenda ere bai, eta bideoa oso erabilgarria izan duhorretarako. “Artista plastikoek modu prekariobatean erabili dugu bideoa, baliabidearen ezaugarriteknikoetan sakondu gabe”. Premisa kontzeptualbat asmatu, eta forma jakinak sortzendituzten gailuak erabiltzen ditu Pregok. 40 kamerekin,leherketa baten 40 argazki hartu zituenbehin. Baina ez ziren edonolako kamerak: “Erabilieta botatzeko kamerak erabili nituen”. Ondoreneskanerretik pasa zituen argazkiak, eta horrekin sortu zuen bideoa. Izan ere, artistareniritziz, produkzio eskema errazak jarraitu behardira arte plastikoetan.
IBILBIDE AUKERAK AGERIAN Puzgarriekin ari daorain lanean, aretoak betetzen dituzten pneumatikogarden eta zeharrargitsuekin. GijonekoLABoral arte zentroan ezarriko du PresenciaActiva.Acción, objeto y público izeneko bere hurrengoinstalazioa, eta pertsonen ibilbide aukerak erakutsinahi ditu harekin. Bi altuera ditu instalazioak,eta publikoa lurretik baino ibili ezingobada ere, bi mailetatik ibili izan da Prego. Horrengrabaketak ere egin ditu: “Helburua bideo batsortzea da”. Hizkuntza plastiko bat sortzekolanean ere bada. Eskultura txikiak egin nahi ditu,eta horien eta eskala handiagoan egin dituenlanen arteko lotura aurkitu nahi du. “Eskulturaelementu garrantzitsuenak agerian utzi nahiditut, horiek dira zalantzan jartzen ditudanak”,dio artistak.
Artea erakusteko bi modu daude bere iritziz:“Alde batetik, eskultura tradizionala kontuanhartzen duen merkatu indartsu bat dago. Estudioanegiten diren lanak dira. Beste alde batetik,berriz, azken urteetan garatu den beste sistemabat dago, publikoarentzako ikuskizunak sortzenditu honek”. Azken horrekin lotzen du berakpublikoa arte piezetara sartu ahal izatea. Halaere, bien arteko lotura aurkitu nahi du artistak.Ikusle eta objektuek espazio arkitektonikoanduten kokapenarekin jolasten du Pregok. Osointeresgarria iruditzen zaio askotan jendeak piezansartzean izan dezakeen esperientzia. “Mintzbat da dagoen bakarra, eta oso erakargarria daniretzat”, dio. Hala ere ez zaio batere gustatzenartea “ikuskizun” bilakatzea, eta gainditu beharrekoerronka dela aitortu du. Horregatik, batzuetanez du uzten obran sar-tzeko aukerarik.“Imajinazioan sortu dezaketena interesgarriagoiruditzen zait”. Alegia, kontsumo moduaksortu beharrean, imajinatzeko erak sortu nahiditu artistak.