FAMILIA asko bizi dira Cerro Ricoko meatzeenondoan (Potosi, Bolivia), adobezkoetxolatan, urik eta argindarrik gabe, haizeak,hotzak eta hauts toxikoek astinduta.
Handik ateratzen dira meatzeetara doazen gizonaketa han gelditzen dira, harriak mailuka hautsiz,emakumeak. Lehen egunean ez, baina laugarrenedo bosgarren bisitaren konfiantzarekin, etxekoinfernuaren berri ematen hasten dira.
Senarraren jipoiengatik bi abortu izan zituelaazaltzen du batek, orbanak erakusten ditu, hozkadenarrastoak. Beste batek azaltzen du familiakogizonek neskak nola bortxatzen dituzten, belaunaldizbelaunaldiko ohituraz. Eta asteburutan,gauez, meatzari mozkorren autoak iristen direla,eta bidera jaurtitzen dituztela eskuak eta oinaklotuta dauzkaten neska jipoituak, odoletan, eta nolaikarak neska horiek mutu uzten dituen. Hangoetxola hartan bizi da, esaten dute, bortxaketenondorioz bitan haurdun gelditu zen nerabea, biumeak erditu eta biak ito eta lurperatu zituena.
Legerik gabeko eremua da Cerro Rico. Emakumeekez dute sekula salaketarik jartzen, eztalekukotzarik ematen, mehatxuen aurrean ez dutelakobabesik. Gehienak alargunak dira, gizonaksilikosiak jota edo istriputan gazte hiltzen direlako.Eta hildako senarraren memoria zuritu ohidute: lan gogorra egiten zuen gaixoak, galeriatiknekatuta irteten zen, asko edaten zuen… Emakumehauek ere oso lan gogorrak egiten dituzteharriak mailuka puskatzen, ume mordoa zaintzeneta elikatzen, Cerro Ricoko arriskuen erdian bizimoduaateratzen. Baina gizonak dira biolentziabasatiena eragiten dutenak.
Ezin baita Cerro Ricoko infernu isila ulertu meatzarimatxoaren irudi goraipatua kontutan hartugabe. Gizon heroikoak dira, baldintza latzetan bizia egunero arriskatzen dutenak, euren ausardiazharro daudenak. Soldata oparoak irabazten dituzte,eta familia miseria gorrian bizi arren, askokkotxe handitan eta asteburuetako parrandatanxahutzen dituzte. Ostiralero, soldata jaso ondoren,meatzarien auzoa sutan jartzen dute: kantinak etaputetxeak dauden kaleetan, liskarrak, dinamitajaurtiketak eta hilketak ere gertatzen dira.Auzokofamiliak etxeetan itxi egiten dira. Eta leihoetatikikusten dute, larunbatetan edo igandetan, meatzarienemazteak nola iristen diren mozkortutakosenarren bila, eskutik helduta daramatzaten umeakelikatzeko dirua eskatzera.
Matxo horien zigorgabetasunaren aurka lehenengourratsak eman dituzte Cepromin erakundekoemakumeek: 13 urteko neska bat bortxatu zuenmeatzari bat epaitegira eraman dute. Azkenik, epaiketabat. Bidea urratu nahi dute, aurrekariak ezarri,meatzariek jakin dezaten zigortuak izan daitezkeela.Aurrerago meazuloetara joan nahiko lukete,gizonei genero indarkeriari buruzko hitzaldiakematera. “Oraindik ez gara ausartzen”, diote, “bainaegin behar dugu”. Eta meatzeetako emakumeenborrokaren berri ematea ezinbestekoa dela esatendute, isiltasuna hautsi behar dela.