SARE sozialen hedapenak berebizikogarrantzia hartu zuen orain bi urtelehertu ziren arabiar herrialdeetakomatxinadetan. Lina Ben Mhenni blogariaesaterako, ziberekintza horren protagonistetakobat dela esan daiteke. Ben Ali diktadoretunisiarraren kontrako salaketa saresozialen bidez hedatu du. Pasa den urtean Tunisiangirl: Udaberri arabiarraren aldeko blogarialiburua idatzi zuen frantsesez. Orain, euskarazirakurtzeko aukera ere badaukagu papereannahiz e-book formatuan.

“Blogaria naiz eta blogaria izango naiz beti. Ziurdakit hori orain, liburu honetara ekarri nahiditudan gertakariak jazo zirenetik hilabete gutxibatzuk baino pasatu ez diren honetan”. Horrelaematen dio hasiera Lina BenMhennik 70 orrialdekoliburuxkari. Mami handiko lana eta errazirakurtzen dena. “Ziberborroka baten kronikada, baina hor kontatzen zaiguna ez da borrokabirtual huts bat, Tunisian hildakoak benetakoakizan baitziren. Mugimendu iraultzaile hori benetakomunduan eragiteko bitartekoa da”, dioItziar Diez de Ultzurrunek. Iruñearrak berakhartu du frantsesetik euskaratzeko lana.

Cenlit-Denonartean argitaletxetik jaso zuen liburuaitzultzeko proposamena. Nafarroako editorialak,besteak beste, saiakera laburrak euskaratzekoapustua egin izan du. Haserretu zaitezte,Ekonomilari harrituen manifestua eta Ez duzudeus ikusi Fukushiman lanak ere argitaratudituzte. “Proposamena, zehazki, Inma Erreakegin zidan, aurreneko hiru titulu horienitzultzaileak. Nik testua irakurri nuen eta osointeresgarria iruditu zitzaidan, batetik erakustenduelako teknologia berriak denbora pasarakoerabiltzeaz gain mundua aldatzen saiatzekobaliatu daitezkeela eta, bestetik, gazte tunisiarziberekintzaile horien kronika gazte horietakobatek berak egiten duelako eta Linaren testigantzahori oso zinezkoa da, oso zintzoa”.

Itziarren ustez, Lina Ben Mhenni iraultzailemota berri baten eredua da. “Emakumea, gaztea,bakezalea, independentea: erakunde etaalderdi politikoetatik at eta askatasunez diharduenabaina aldi berean bere inguruko nahizatzerriko ekintzaileekin elkarlanean dabilena”.Euskal irakurle gazteentzako liburu aproposairuditu zitzaion itzultzaile nafarrari, “haiekduten edo izan dezaketen boterearen adibide esanguratsu bat da. Gazteak teknologiaberrietan adituak dira eta bitartekohoriek errealitatean eragiteko erabil daitezkeelaerakusten du lan honek”.

Liburua itzultzekoa ez da lan luzea izanItziarrentzat baina bere zailtasunak izanditu; “liburua arabierazko izenez jositadago: izen bereziak, pertsona-izenak, lekuizenak...”.Tunisian girl euskaratzekoArabieratikzuzenean itzultzeko eskarmentuaduten bi itzultzaileengana jo zuen Ultzurrunek:Xabier Olarra eta Arantza Royo.Olarrak laguntzeaz gainera, hitzaurrea ereidatzi zuen.

EGIAZKO DEMOKRAZIAREN BILA Diez deUltzurrunekez zuen liburuaren egilea ezagutzeneta itzulpena egiten hasi zenean A TunisianGirl blogean sartzeko ohitura hartu zuen.“Jakin nuen Lina Ben Mhennik eta besteekintzaile askok borrokan segitzen zutelaTunisian, egiazko demokrazia eskatzen jarraitzenzutela, ez zeudela konforme gertatzen ariziren gauza askorekin, oso kritikoak zirelagobernu berriarekin, giza eskubideen urraketaetengabekoa salatzen zutela...”. Liburuarenkronika Ben Ali diktadorearen ihesarekinbukatzen da eta “pentsatu nuen interesgarriaizan zitekeela egileak egungo egoerari buruzkoepilogo gisako bat prestatzea, eta horregatikjarri nintzen harremanetan berarekin. Linakbere blogeko sarrerak aukeratu eta liburuarenosagarri moduan eransteko proposamena eginzigun, eta sarrera horiek aukeratzeko askatasunosoa eman zigun”. Duela egun batzuk iruñearrakLina BenMhenniren mezua jaso zuen, bertaneuskal edizioaren kopia bat eskuratu nahizuela zioen, berarentzako gordetzeko.

Sare sozialekin ez duela harreman handirikaitortu du itzultzaileak, baina liburua itzultzeakjakin-mina piztu dio. “Badut kontua Facebookeneta orain, lehen ez bezala, interesgarri iruditzenzaizkidan kontuak partekatzen ditut; sinadurenbilketa kanpainak edo hausnarketa politikointeresgarriak hedatzeko erabiltzen dut.

Hala ere, uste dut munduaren antolamenduarekinkritiko den orok itxaropenez begiratubeharko lieketela sare sozialak erabiltzen dituztenekintzaile berri eta gazte horien eginahalei,borroka moldeak aldatu diren arren, Lina gizaeskubideen aldeko ekintzaile petoa da, eta halakoasko daude sarean”, bukatu du itzultzaileak.