BERTSOLARITZAREN eta klown munduarenarteko harremana urrunekoada, itxuraz. Bertsolariaren jardunakbadu, ordea, umorearen beharra, etapailazoak bat-batekoan abila behar du, ikuskizunaarrakastatsua izango bada. Hortaz, uste bainogertuago daude mundu biak, badaukate elkarrengandikzer ikasia. Oraingo honetan, OihulariKlown konpainiako Virginia Imaz eta JoseCarmelo Muñozen ikasleak, bertsolari etabertsozaleak izango dira. Klown ikastaro horretan,inprobisaziorako teknikak eta umorea lantzekobaliabideak aztertuko dituzte, bertsotanerabilgarri izango direlakoan.

“Inprobisazioak hartu-eman zuzena sortzen duentzulearekin, aurrez prestatutako gidoia desagertuegiten da eta unean-uneko giroak gidatzendu antzezpena”, azaldu digu Virginia Imazikastaroko arduradun eta Oihulari Klown-ekopailazoak. Bat-batekoaren magia horretan murgildukodira urriaren 19tik 21era arte BergarakoAibar baserrian batzen diren hamalaubertsolari eta bertsozaleak. Umorezko inprobisazioaegiteko estrategiak lantzen dituzte OihulariKlowneko kideek eta bertsolaritzan erebadago, jakina, bat-batekotasuna aztertzekobeharra, umorearen ikuspuntutik. “Eskarihorri erantzuteko eratu dugu tailerra”, azaldudigu Imazek, “funtsean, klown ikastaroa da, bainabertsolaritzaren inguruko pertsonentzatdenez, moldatu egingo dugu”.

Hiru egunean beteko dituzte ikastaroaren 25orduak, esperientziak trukatzeko modu trinkoadudarik gabe.Bat-batekotasuna lantzeko teknikaugari jorratzeko astia izango dute baina,Virginia Imazek dioenez, “teknika kontua bainogehiago, energia kontua izango da”. Alegia,“oholtza gainean egoteko, begiratzeko, arnasahartzeko modua fintzea, hori da inprobisazioarensekretu nagusia”. Landuko diren estrategienartean, Virginia Imazek baietz esatekoerraztasuna bilatzearena nabarmendu du: “Bestearendesafioari, proposamenari baietz esatea,deseroso zaigunari atea zabaltzea, ausartzea”.

Imazen ustez, eszenatokian baietz esaten ikasita,umorearen bide berriak aurki daitezke, “gurelogikatik harago doazen kontzeptuetara heldukogara, umore absurdora, hitzei esanahi arruntakendu eta beste bat emango diegu”. Era berean,metaforen indarra ere sakon jorratuko dute,bertsolaritzan erabilgarritasun handia baitu.NORBERE BURUARI BARRE Inprobisazioarekinbatera, umorea izango da ikastaroaren ardatza.

Bertsoa eta umorea betidanik egon dira lotutabaina, gaur eguneko umore moldeetara egokitzekobidean, klown munduko gogoetak eta esperientziakezagutzea ez da kalterako izango. VirginiaImazek eta Jose Carmelo Muñozek oinarrizkokontzeptu batetik helduko diote gaiari,hau da, publikoari barre egin beharrean, norbereburuari barre egitetik. “Oihulari Klownkonpainian, umore inklusiboa bilatzen dugubeti, besteari, desberdin denari ziria sartu ordez,gugandik hasi behar dugu umorea, geure buruariere barre egin”, dio Imazek, “norbere baldarkeriakonartu eta akatsari lekua egin”. Bertsolariariumorea fintzen lagunduko dio horrek,dudarik gabe, baina beste onura batzuk ere ikustendizkio Virginia Imazek, “norbere buruariegiten zaion presioa arintzen da eta horrek,inprobisazioaren ezinegona ere leuntzen du”.

Ikastaroa partehartzailea eta dinamikoa izangoda. “Dibertitzen, erotzen, gorputzari biziaematen ahaleginduko gara -aurreratu duImazek-, klown bihurtuko ditugu bertsolari etazaleak, sudur gorri eta guzti”. Pailazoen munduanmurgiltzea ikasgai ona izango da bertsolarientzat.

“Nire klown jardunean, jazza,bertsoak, dantza eta gisakoak lantzea ere baliagarriada, beste alorretatik ikasi behar da”.Musika, poesia eta, jakina, bertsoak izango dira,hala ere, ariketen oinarria, azken finean bertsolarieta zaleei zuzendutako tailerra baita OihulariKlownek antolatutakoa. “Hitzezko umorearen,metaforaren eta kritika sozialaren eremuetan,pailazook ere izugarri daukagu ikastekobertsoen mundutik”, dio Imazek. Gaineratuduenez, “sormena inprobisaziotik sortzenda baina, inprobisatzen ere, ikasi egiten da”.