EGOSTEN bukatu arte zail da ziurtatzenpastela goxoa aterako denetz, etamodu berean, disko bat amaitu arteezinezkoa da asmatzea nola gelditukoden. Osagai aproposak modu egokian ipinita etabeharrezko denborak emanda ordea, labekousainak soilik jada erotzen du sukaldaria. Osagaiakbildu eta prestatu ostean, kazolan sartudituzte dagoeneko, Seiurteren disko berria izangodena grabatzen hasi berri baitira berriztarrakegunotan.

Iñaki, Iokin eta Ekain Elortza anaiak eta JulenOarbeaskoaga taldekideak kantu berri hauekegiten aritu dira azken urte eta erdian. Baina,prozesua oso lasai hartu dutela diote, izan erelana eta bizitza pribatua musikarekin bateratzeagero eta zailagoa suertatzen zaie, “denborarekingero eta konpromiso gehiago hartzenjoaten gara eta orain ez dugu duela hamabosturte izan genezakeen denbora musikari eskaintzeko”,dio Iokin abeslari eta gitarra jotzaileak.

Grabazioari ere, denboraren presiorik gabe ekindiote. Azken diskoak bezala, hau ere etxeanduten estudio txikian grabatuko dute: “Gauregun zorionez, ordenagailu bat, soinu txartelaeta bozgorailu txukun batzuekin, emaitzatxukunak lor daitezke”. Diskoetxeren batekindatarik lotzen ez duten bitartean, beraz, eguneanegunekoan pentsatu nahi dute Berrizkoek.

Grabatzen hasi eta biharamunean zioen Iokinek,ez dutela biharkoan pentsatzen, “gaurkoasoilik ikusten dugu, ikusten dugu atzo hasi ginelagrabatzen baina oraindik ez dugu pentsatudiskoa norekin kaleratu edo nahasketak nonegin”. Gauzak etorri bezala eta gorputzak eskatulegez egitea bezalakorik ez baitago. Dena dennahiko argi daukate nahasketak kanpoan egingodituztela, “beste nonbaiten eta batez ere bestenorbaitek, alde batetik geuri lana kentzekoeta, bestetik, nahastuko digun horrek bere ekarpenaegiteko. Izan ere oso talde endogamikoagara, guk geuk egiten dugu dena eta askotan ezdugu bosgarren iritzirik ere bilatzen”. Lau kidetatikhiru etxe berean jaio izanak edukiko du,zalantza gabe, horretan eragina.

ANIZTASUNA BAI, BAINA BETI SEIURTE 2007anDurangoko Plateruenan grabatutako zuzenekoaalbo batera utziz, lau disko kaleratu ditu Seiurteketa bakoitzak bere ezaugarri eta berezitasunakizan dituen arren, sonoritate eta estiloberari eutsi diote guztietan, popa eta rockanahasten diren uretan dabiltza. Datorren honetanere Seiurte guztiz izango da Seiurte, nahikoadesberdin aurreikusten badute ere,“aurrekoekin konparatuta beharbada pixka batrockeroagoa izango da”.

Desberdintasun handiena hitzen edukiek emangodiote disko berriari. Azken urtean EuskalHerrian eta munduan izan diren gertaera, aldaketaeta iraultzei aurrez aurre begiratu besteaukerarik gabe, “ia derrigorrez idatzi duguhoriei buruz, ezin ginen isilik gelditu”. Horregatik,Euskal Herriko egoeraren ingurukogogoetak daude, baita mundu mailako krisiarenedo mundu arabiarrean izan diren iraultzeninguruko gogoetak ere. Orain arte barne errealitateeigehiago erreparatu badiete ere, “oraingohau gehiago dago lotua aktualitatearekin”.

Diskoa eskuartean noizko galderaren erantzunaargia da: diskoak berak nahikoa da esatendienean. “Gure esaera bat da diskoak ez direlabukatzen, abandonatu egiten direla -azaltzendu Iokinek-; beti dago hobetzerik, beti zerbaitgehiago ukitzerik. Baina iristen da momentubat utzi egin behar duzuna, bestela oraindiklehenengoa amaitu gabe izango genuen”. Grabatzenhasi berritan, noski, urrun dute oraindikabandonatzearen ideia. Baina oso gusturadaude daramaten ibilbidearekin: “Esatera noanaoso apala ez den arren, gero eta disko hobeagoakegiten ditugula uste dut”, dio Iokinek, etadatorrena ere bide beretik joango dela sinistendute.

Zuzenekoei dagokienez, artean lortu ez dutenzerbait lortu nahi lukete, “diskoa atera eta hilabetebat edo bi edukitzea zuzenekoak prestatzeko”,dio Iokinek hasperenka; arrazoi batengatikedo besteagatik, beti gertatu baitzaiediskoa atera eta zuzenekoak ondo prestatu edoentseatu gabe hasi direla kontzertuak ematen.“Ea bada oraingoan lortzen dugun”. Zaleei zainegotea besterik ez zaie gelditzen, laster hasikoda labeko orea usain goxoa zabaltzen.