II AZKO otsailean abiatutako kanpainak ialortu du bere helburua. Twitter konpainiaamerikarrak laster eskainiko ditu bereinterfazea eta menuak euskaraz. Maiatzeanabiatu zuten itzulpen prozesua, eta geroztikeuskaldun erabiltzaile askok lagundu dute#twittereuskaraz ezartzen, esaldiz esaldi.
“Hizkuntzarentzako errekonozimendu bat da etajendea mugitzen denaren seinale. Internetengure komunitate txikiak toki bat izan badu etakomunitatearen mugimenduari esker lortutakourrats bat da”, deritzo Luistxo Fernandez(@Luistxo) erabiltzaileak. “Interfazea euskaratutaegotea ez da hain garrantzitsua egoteagatikbakarrik, baizik eta horrek ematen dion bisibilitateeta errekonozimendu puntuagatik”, dioMaite Goñi (@euskaljakintza) erabiltzaileak.“Twitter bezalako mundu mailako enpresa batekgure kanpainengatik bere ateak euskarari irekitzealorpen bat da. Laster 34hizkuntzatan izango da sare soziala,katalana eta euskara izango diraestaturik ez duten hizkuntza bakarrak,eta horietan guztietan, euskara txikienada dudarik gabe”, azaldu du Lander Arbelaitz(@Larbelaitz) Argia.com-eko arduradun etamikrobloga euskaratzeko kanpainaren sustatzaileak.“Niri oso berri pozgarria iruditzen zaitmundu mailako enpresa erraldoi honek gu kontutanhartzea”, erantsi du.
Dena den, interfazea baino, jarioa euskarazkoaizatea da helburua. “Orain indar egin behargenuke jada itzulita dauzkagun tresnak euskarazerabil ditzaten euskaldun osoek, baita ulertubehintzat egiten dutenek. Euskaraz bizi garenonzirkulua handitu behar dugu”, uste du Arbelaitzek.
Goñiren iritziz, interfazea euskaratutaegotea baino, askoz ere garrantzitsuagoa da jendeaktwitteatzen duena euskeraz egotea.Euskaratutako interfazea hilaren 5ean jarrikozuela igarri zuen Twitterkonpainiak. Baina, era kolektiboanerabiltzaileek egindakoitzulpena ez da %100era iritsi etaoraindik ez dago martxan.
Arbelaitzek twitteatu duenarenarabera, abuztuan besteaukera bat egongo da. “Debaldeegin dugu lan Kaliforniako nazioarteko aberatsbatentzat, baina ez dut uste horregatikerrudun sentitu behar dugunik. Guk ez baduguegiten, zeinek, ezta? Iruditzen zait ahaleginkolektibo hau txalogarria dela”, baieztatu duLuistxo Fernandezek. Maite Goñik zera dio:“Nahi duguTwitter euskeraz egon dadin? Sareaneuskeraren presentzia zabaldu nahi dugu? Babadakigu askotan bidesari txiki bat ordaindubeharko dugula”. Konpainiak Translation Centergunea prestatu du bolondresek itzulpenak egiteko.“Nahiko erraza da. Bi gauza egin ahal dira:dagoeneko proposatutako itzulpenak bozkatu edoitzulpen propioak iradoki. Hasieran hiztegi batguztiz itzuli zen eta orain esaldiak-eta euskaratzenari gara”, azaldu du Ander Goikoak (@hebnizezae),itzulpen prozesuan rankingaren lehenengopostuetara iritsi den erabiltzailea.
EZTABAIDAK Itzulpen prozesua ez da erraza izatenari. Erabiltzaileen artean eztabaidak sortudira eta horiek bideratzeko Twitterrek foro batprestatu du. “Guztiok bide bera hartzea daasmoa, baina momentuz piska bat nahasita dago-azaldu du Goikoak-, gertatzen ari dena da hitzbatzuetan ingelesezkoak mantentzen direla eta,beste batzuetan, hitz berriak erabiltzen direla”.Hauxe da ingelesezko tweet hitzarekin gertatutakoa,batzuetan tweet agertzen delako eta bestebatzuetan berriz, txio.Maite Goñiren iritziz, normalada gertatu dena. “Bakoitzak ahal duena egitendu, eta askotan hobetu daiteke, gauza guztiakbezala”. Dena den, horren atzean dagoen“espiritua” askoz garrantzitsuagoa dela deritzo.“Laster amaituko dugu, eta behin euskaraz izanda,erregistratzen diren horientzat guztiz normalaizango da Twitter euskaraz izatea, gazteontzattelebista euskaraz ikustea guztiz normaladen bezala”, dio Arbelaitzek.
#Twittereuskaraz hastag-a erabilita lortu daaukera hau eskaintzea. Dena den, lana ez daamaitu. “Euskaldunok borrokatzera kondenatutagaude, halako kanpainak egiten jarraitubehar genuke”, uste du Arbelaitzek. Berak Mac,Android eta hegaldi konpainiak aipatu ditu, baina,zein izango da hurrengoa?