UNIBERTSO pertsonal berezia garatudu Victor Arrizabalagak (Mañaria,1957) -estatu mailan pop eskulturalantzen duen bakarretakoa-, lengoaiaheldu eta erraz identifikagarria, artista askoklortzen ez dutena. Emakumeen serieak, bodegoiak,eguneroko motiboak -takoidun zapatak,te-ontziak, zigarro ke dantzariak, puzzleak- edokonstrukzio labirintikoak dira -azken aldian arkitekturakseduzitzen du gehiago- Arrizabalagarenlan gaiak, bai duten esangura ikonografikobereziagatik baita objektu eskultoriko edo elementukonstruktibo legez agertzen dituztenaukerengatik. Hastapen piktorikoek ezinbesteanharen ibilbide eskultorikoa markatu dute, bidimentsionalitatetikabiatuta autonomia bolumetrikopropioa lortu duten metalezko xafla polikromatuzkoeskulturetarainoko prozesuan. Lankoloretsua, jostalaria, bisualki oso erakargarriadugu eskultore bizkaitarrarena, ikonografikokikonplexua eta ukitu ironiko nabarmenekoa.Lehenago serieak gauzatu baditu ere, oraingoantematikoki pieza sail konkretua sortu du: denakdira, modu batera edo bestera, liburuari, idazmenarieta hizkuntzari lotutako lanak eta Besteliburuak izenburupean urritik abendura bitarteanaurkeztuko ditu Bizkaiko Foru LiburutegikoAreto Noblean.

Eskultoreak hamar idazlerekin kolaboratu du;Kirmen Uribe, Juan Carlos Mestre, BernardoAtxaga, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe,Harkaitz Cano,Kepa Murua, MikelVaras, LeireBilbao eta Unai Iturriagak parte hartu dute,modu ezberdinean, proiektuan. Hainbat piezekaurretiaz existitutako testu literarioak dituzteabiapuntu; haren sorkuntza propioaren fruitu,idazleen inspirazio iturri izan dira beste zenbait,poesia eta testu berriak berariaz sorraraziz; etakasu batzuetan, kate itsu bat bailitzan, idazlebaten testu jakin batek iradokitako piezek besteidazleen testu berriak -izan ipuinak, poemak edoprosa surrealista- inspiratu dituzte, berrirakurketaketa berrinterpretazioak ahalbidetuz.

Guztira 25 eskultura eta 12 collage prestatu ditumostrarako. Pieza tridimentsionalek, altzairukoloreztatuaz gauzatuak ia denak, orotariko neurriakagertzen dituzte. Hizkiez sortu tamainaerrealeko bizikleta, aulki edo euritakoak, orriakateratzen zaizkien liburuak -objektu eskultorikoakbere baitan-, tximiniatik zentzu jakinikgabeko berbaroa darien etxe fantastikoak zeinhizkiez sortutako modulo konstruktiboak dira,besteak beste.

POEMA BISUALAK Ñabardura eta erreferentziezbetetako lanak ditugu, hainbat kutsu surrealistakoak,sugerenteak oso.Kolore alaiezmozorrotutakometalezko xaflen tolesdura, tortsio etaloturen bidez maisuki konbinatzen ditu formazuzen eta kurboak Arrizabalagak, hainbatetanitxura bizi eta akrobatikoei bide emanez. Izanere, batzuk formalki konplexuak dira oso, zinezorekatuak eta estetikoki potenteak, poema bisualakgomutatzeraino. Erreferente literario argiadutenen aurrean, pieza batzuetan liburuobjektualizatua diskurtso narratibo berri batenprotagonista dugu. Bere aldetik, letrek protagonismoberezia dute, bolumena lortzeraino,paperaz egindako izaera tipografiko argiduncollage jostalari eta koloretsuetan. Ikus-entzunezkolengoaiak eta teknologia berrienindarrak kultura idatzia alboratzearekin etaliburuaren gainbeherarekin paradigma aldaketadakarrenean, mendeetan komunikazioareneta memoria kolektiboaren euskarrieta lekuko izan denaren gaineko begiradapoetiko bat eskaintzen du Arrizabalagak.

Objektu erakargarri eta fetxitista denheinean, liburuaren -usaimen, ukimen etabalio bisualdun objektu legez- gorazarreadugu, malenkoniatsua agian, erabat galduez den baina desagertzear dirudien mundubati eginiko oda plastikoa.

Duda barik, ofiziodun artista dugu Arrizabalaga,sentsibilitate finekoa. Eskultoremañariarrak lengoaia eskultorikoagaratu bai baina ez du agortzen. Aberastasunhandiko lanak ditugu plastikokieta metaforikoki. Izan ere, dibertigarriaeta aldi berean serioa, literaturabera legez, irakurketa modu ezberdinei irekiaden eta gogoetara gonbita egiten duen ekimenbaten aurrean gaude.