Egunkari digitaletan, goiko parteko iragarkidisdiratsuek gure arreta deitzekogaitasuna daukate. Facebook-en eskuinekozutabetxoko iragarki laburrekbezala. Askotan, kontaktuen berriak kuxkuxeanhasi baino lehen, laukitxo deigarri horiekeskaintzen dutena ezagutzeko bapateko grinakbere gainean klik egitera eramaten gaitu. Gureinteresa pizteko, baina, segundu gutxiko begiradaarin bateko epea besterik ez dute eta,horrek, publizitatearen arauak eraldatu ditu.

“Publizitatearen munduak oso aldaketa sakonabizi du azken bost urteetan. Iragarkiak arinakizan behar dira, mezua argia, zuzena eta osolaburra. Horrek lan egiteko era aldatzera behartuditu publizitate agentziak”, ziurtatu du GloriaMarzo Elements Comunicación taldekokideak. EHU-ko Bizkaia Bilbao Arte eta Kulturak(Bizbak) antolatu duen Marketing on-lineikastaroko arduraduna ere bada.

Hiru egun iraun duen ikastaro hau -Sareanzelan saldu izenburupean-, Bizbak-ek aurtenantolatutako 30 kurtsoen artean matrikulaziokopuru altuena lortu duena da, 120 lagun.

Horren arrazoiak hiru dira, Marzoren aburuz:“Batetik, internetekoa da gora egin dueninbertsio publizitario bakarra. Bestetik, berrikuntzarakogune aparta dugu hau, eta, azkenik,etengabe aldatuz doan merkatua izanda, formakuntzajarraia ezinbesteko da”. Gainera, publizitatemunduan ondo ezagunak diren hizlariakizan dira: Pablo Jimenez, Gema Muñoz, SalvadorSuarez eta Esteban Franco, besteak beste.Adituez gain, zaleak erematrikulatu dira ikastaroan.“Internetek publizitatearen munduademokratizatu du. Lehen, egunkariek euskarrienmonopolioa zeukaten. Publizitate kanpainabaten balioa enpresa handiek besterik ezinzuten ordaindu. Gaur egun, berriz, lehia handiagoada. Interneten, marka txikiek erepublizitate kanpainak egiteko aukera daukate,baldintza berdinekin eta merkeago”, azaldu duMarzok.

ELKARRI ERAGITEKO AUKERA Horretaz gain, internetekbeste hainbat abantaila ere baditu. Adibidez,iragarpen bat zenbat jendek ikusi duen jakitekoaukera eskaintzen du. “Egunkariekin horiezinezkoa da. Jakin ahal duzu zenbat ale saldudiren eta zenbat erosi diren, baina ezin duzuneurtu horren eragina. Interneten, berriz, bai”, nabarmendu du Bizbakeko ikastaro honen arduradunak.

Izan ere, hori da internetek publizitatearieskaintzen dion beste abantaila bat: produktuaketa kontsumitzaileak elkarri eragitekoaukera. “Konpainia batenwebgunean sartu ahalzara, bere produktuaren zaporea edo ehunduraez duzula gustuko esateko, adibidez. Arreta zuzenada beti, eta erantzuna, berehalakoa”.

Baina elkarri eragiteko aukera haratago doa.Horren adibide garbienetakoa Publicis publizitatekoenpresaren Pato Willis internetekokanpaina da. Imagina ezazue: interneten giltzaperatutadagoen ahate bat. Bideo baten bidez,animaliak bere familiarekin bueltatzeko ateranahi du, baina, horretarako, milioi bat bisita lortubehar dituela kontatzen diguWillisek. Edariezagun baten iragarkia da eta, urte batean, bimila bisita baino gehiago lortu ditu. “Sareabiltzen duen azal sozial berrian marketing lanakegiteko eremua zabala da, ez berriz publizitaterako”,azpimarratu du Gloria Marzok. Izan ere,marketing-a komunikazioarekin lotzen du zalantzaizpirik gabe. “Dena da komunikazioa. Automobilarenhaizetakoan uzten dizuten liburuxka,edo kalean botata dagoen papera ere badira.Ezberditasuna mezuan datza, baita elkarri eragitekoaukeran ere”, adierazi du.

Kanpaina baten mezua formatu ezberdinetanaurkeztuko da. Ez dira bakarrik bannerrak edotaFacebook-eko iragarki txikiak. Hor e-postazbidalitako milioika mezu ere sartzen dira, baitaprerollak ere, hau da, edozein webgunekobideo bat baino lehen agertzen den iragarki laburra.Hori kontutan izanda, kanpaina hori sortukoduen taldeak ibilbide bera jarraitu behardu, kohesioa mantendu ahal izateko. “Hitz batzuksortu beharko dituzu, zehatzak, gaia edoproduktuarekin lotura zuzena dutenak. Hitzhoriek izango dira gure webgunea sarean lehenengoenartean kokatzea ahalbidetuko dutenak,hau da, bilatzailean zer aurkitu nahi dugun jartzerakoangure web orria aukeratzera eramangogaituena”, aitortu du Marzok.

ERASO-MEZUEN ARRISKUAK Interneten publizitaterakoaukera berriak egoteaz gain, arriskuberriak ere badaude. Larrienetarikoen artean,eraso-mezuak dira. “Ez gara intrusiboak izanbehar, bestela, erabiltzailea zure webgunetikdesanexionatu egingo da”, ohartarazi du Marzok.Horri, sarean, entzute krisia esaten zaio.