ARRATE Egaña (Errenteria, 1963) ibilbideluzeko idazlea da. Txikitan murgilduzen letren munduan, eta ordukoidazle hartatik gaur egungora zer aldatuote den galdetzean, “goitik behera aldatu dadena, ni neu ere bai”, aitortzen du. Idazkera estiloabata zein bestea izan, kontua da Bermeonbizi den idazleak sortzen jarraitzen duela, etabere lana ez da oharkabean pasa askorentzat:lehenbiziko sariak helduentzat idatzitako gaztelaniazkobi ipuinekin jaso zituen 1992an, etaharrezkero beste hainbat sari ere eskuratu ditu,tartean 2011ko Lizardi Saria -Giltza lanarekinetaaurtengo Donostia Hiriko Kutxa saria, Egiaantzezlanarekin. Euskal letren munduan, batikbat haur eta gazteentzat idatzitako lanek egindute ezagun Egaña, baina irakurle helduentzat“beti” idatzi izan duela azaldu digu. Bada, Paradisua(Elkar) ere haien gozamenerako dakar.

Helduentzat egin duzun obra nagusia ‘Paradisua’dela entzun dizut. Obra nagusia, zer zentzutan?

Nagusia esaten diote nagusientzat delako, bainaliburu bakoitza nagusitu zait idazten ari nintzenbitartean.

Dena den, lehenago ere idatzi izan duzu irakurlehelduentzat, ezta? Oker ez banabil, zurelehenbiziko sariak helduen ipuinekin irabazizenituen 1992an -Salamancako Atenea sariaeta Donostia Hiria-...

Bai; beti idatzi izan dut helduentzat, nahiz etagutxi argitaratu, eta lehenbiziko sariak helduentzakoipuinekin irabazi nituen.

Ibilbide luzea duzun arren, zure izena berezikihaur eta gazte literaturari lotua egon da aspaldidanik.Espresuki hautatu zenuen esparruhorretan aritzea?

Irakurle gazte eta txikiekin erlazionatu izandira nire liburuak, egia da, eta pozik onartzendut, gustura ibili naiz gazte zein umeentzat idazten;aukera kontzientea izan zen adin horietarainguratzea. Nolanahi ere, ez ditut sailkapenakgustuko, zuzengabeak dira; gauza ugarisortzeko gai gara gizakiok, eta gaitasun hori ezdugu zertan murriztu.

Oraingoan, beraz, berriz ere irakurle helduentzakoliburua kaleratu duzu...

Aspalditik neuzkan zirriborratuta helduentzakohainbat testu, antzeko gaien biran; burutunituen eta argitaratzeko aukera sortu zen. Besterenbat ordenagailuko tripetan geratu da, ealehenbailehen hartzen dudan amaitzeko astia.

Nondik sortzen da liburu berri hau idaztekoideia?

Ideia ugari uztartzen dira liburuan, kezkak,desioak, egiaztapenak... Nondik? Eskarmentutik,suposatzen dut, ingurukoarekin dudanharremanetik. Ideiak hor daude pil-pilean, bizitzanzein fikzioan (liburuetan, filmetan...);merezi bezala jorratzeko denbora falta zait.

Izenburua: ‘Paradisua’. Non kokatzen duzu zukparadisua, Arrate?

Gure barruan, erraietan, ez dakit zehazki...Dena den, geuk daukagu hein batean paradisuarenateko giltza. Espazio zehatzen bateklagun dezake egoera bikainaren bilaketan, edopertsona batek, garai batek; baina gure baitanez badaramagu pozaren hazia nekez topatuko dugu Pazifikoko irla ederrenean ere -ez dutematen autolaguntzan aditua?-. Ikasle etapentsalari askok erabili dute kontzeptu hori,durée-a da Bergson filosofoarengan, eta une subjektiboberezi bati dagokio.

Eta zure pertsonaiek lortzen al dute paradisua?

Batzuek bai, ezustean; edo gogoz bilatu ostean.Baten batek urrutiko amets gisa sentitzen du,zoriona lortzeko kasa-kristora joan behar balubezala ezinbestez. Besteren batek, berriz, ez duegiten infernutik minutu bakar batzuez irteteabaino, melodia batek dirauen bitartean.

Zer aurki dezake irakurleak zure liburuan?

Bost ipuin, bakoitzak bere ibilbidea duela, bereistorioa eta bere pertsonaiak, hari fin batek lotuta:paradisuaren bilaketa. Estiloa antzekoa dadenetan, lasaia geldoa izan gabe (hori bilatu dut,bederen); pertsonaien fardel historiko etaemozionala ere marrazten ahalegindu naiz,beren jokabidea uler dadin.

Autobiografikotik badu zerbait liburu berrihonek? Ala fikzioa da guztia?

Ez dut uste literaturan erabatekoak izan daitezkeenikfikzioa edo egia; Paradisua ez da autobiografikoa,egoera eta pertsonaia batzuk ezagutzenditudan arren. Orain arte, liburuak ezditut nire bizitza kontatzeko erabili; baina baliagarriakizan zaizkit bizitzan topatu ditudanegoerak, emozioak edo gertakizunak aztertzekoeta hobeto ulertzeko.

Non kokatu dituzu liburuko kontakizunak?

Ia denak Euskal Herrian: Jaizkibel inguruan(Lezo, Hondarribia), Getxon, eta Lizarran (etainguruko herrixka batean). Paradisua (edoinfernua) topatzeko ez da oso urrutira joanbehar... Dena den, Normandiak eta Islandiakere badute beren txokoa.

1992an jaso zenituen lehenbiziko sariak literaturmunduan. Besteak beste, ‘Giltza’ liburuariesker irabazi zenuen 2011ko Lizardi Saria… eta aurten Donostia Hiriko Kutxa saria eskuratuduzu, baina oraingoan antzerki lan batekin(‘Egia’). Zer moduzko esperientzia izan da antzerkilan bat egitearena?

Biziki aberasgarria. Telebistarako gidoi batzukidatziak nituen, EiTB-n egindako ikastaro baterako,eta hortik antzerkira jauzi egitea erosoegin zitzaidan, nahiz eta oso desberdina izan.Literaturak genero eta azpi-generoak eskaintzendizkigu: beraz, zergatik ez saiatu? Adierazinahi duguna erakusteko bide desberdinakerabiltzen ditugu bizitzan: antzezlana, margolana, nobela, txokolatezko cookie-ak...

Zure ibilbideko zein sarik eman dizu poz handiena?

Lehendabizikoak agian, harridura eragin zidanpoza bezainbeste; sari guztiei ongi etorri, halere.

Nola eragiten dizute zuri sariek?

Pozaz aparte, hasieran ziurtasuna ere ematenzidaten: aditu batek epaitu eta saritu baitu zuretestua; bestalde, onuragarria zaio obrari, sariarenbidez ezagutarazi daitekeen heinean.

Eta kritikek?

Zorionez, aldeko kritikak jaso ditut orain arte;horrek ere adoretzen du. Kritika txarrak izatean,auskalo...

Gogoan al dituzu zure lehenbiziko idatziak? Eta zer aldatu da orduko idazle hartatik gauregungora?

Goitik behera aldatu da dena, ni neu ere bai.Txikitan hasi nintzen idazten, eta gogoan ditudantestuak barroko samarrak ziren, adjektibozeta esaldi luzez josiak. Gaiak, apika, ez dirahainbeste aldatu; estiloa, aitzitik, erabat.

Ba al duzu eredurik idazteko orduan? Zeintzukdira zure iturriak?

Hurbildik jarraitzen ditut euskal ipuingile franko,oso onak baititugu, gazteak eta ez hain gazteak.Gustuko dut, halaber, Ipar Amerikako literatura,eta asko irakurtzen dut Alice Munrokanadarra.

Zer da literatura Arrate Egañarentzat?

Bizitzari begiratzeko prisma; dioptria batzukditut, gorreria ere bai eskuineko belarrian, etaliteratura. Galdetuko bazenit hori gabe bizirikjarraitu ahalko nukeen, galdetu izan didatenmoduan, baietz erantzungo nizuke: literaturakbizitza suspertzen du, baina ez du hiltzen.

Zure iritziz, ona al da euskal literaturaren osasunaoro har?

Bai, ezta? Hedabideetan bada panorama osoahiru-lau idazlera mugatzeko joera, baina oparoaizaten da urteroko uzta; eta etengabe euskaratzendira berebiziko obrak.

Baduzu proiekturik esku artean? Edota oraindikargia ikusteko zain dagoen beste zerbaitduzu hor nonbait gordeta?

Asmo batzuk bai, baina ez dakit noiz ekingo diedan.Hala ere, sarritan ilusioz beterik hastenzara zerbait idazten eta akabuan ilusioa pitzatueta zaputza. Zaila, horren inguruko ezerganorazkorik esatea.