KIROLAK gure herrietan betidanik izandu harremantzea sustatzeko botereberezia. Esanguratsuak gertatzen diraeuskal herrigunetako paisaian elizaeta frontoia binomioek osatzen duten unitateeraikia. Bizkaitar eta gipuzkoar lurretan frontoienestaltze-lanak sustatzeko programa bat sortuzen 80-90ko hamarkadetan eta gertakizunhorrek herri askotako irudia zeharo eraldatuzuen, elizaren nagusitasunarekin hizketaldianfrontoiaren bolumen berria agertu baitzen. Arabanberriz, udalerri txikietako elkarbizitza berpiztekoestrategiapean, beste programa batzabaldu zen kiroldegi berriak sortzeko helburuaz,kirol aktibitatearen sozializatze kapazitateanapustua eginaz. Horren adibide dugu gurekontakizuneko protagonista.
Burgelu Gasteizko ekialdean kokaturik den udalerriadugu, 600 bat biztanleduna eta Donejakuebidea bertatik igarotzen delako ezaguna. Kirolaktibitateak garatzeko eraikin berria estreinatudute eta horrekin batera, Arabako lautadarenpaisaia ulertzeko eredu bat ageri zaigu. Kiroldegiberriak lehiaketarako frontoi estali bat,kanpoko frontoi bat, aldagelak, gimnasioa etaestalitako hainbat kantxa eskaintzen ditu. Proposamenarkitektonikoaren esfortzu guztiakkirol ekipamenduak beharrezkoa duen bolumetrialeuntzera bideratuak dira hain zuzen ere.
Frontoian pilotak egiten dituen ibilbideen azterketatikabiatuz, estalkiak pilotaren kurbaturalineak errepikatzen ditu. Helburu horrek ondorioonuragarriak dakartza kiroldegiaren espaziodesberdinetan. Iker ditzagun. Alde batetik estalkiareneuste sistema esanguratsua behartzen du,habeak kiroldegiaren alderik luzeenean norabidetzenbaitira eraikinak kurbatura forma izandezan. Kantxen espazioa zutabeetatik libre gelditzendira honela, ikusleentzat trabarik gabekobegiralekua lortuz. Estalkia gainera, zerrendetanbanatua izateagatik, tira bakoitzak kurbaturabat jaso eta hauen artean argitasuna igarotzenda. Trikimailu horiekin guztiekin, estalkiarenarintasun-efektu deigarria ahalbidetzen da, kirolaktibitateak gauzatzeko egokia dena.
UHIN-LERROEN JOLASA Barnealdetik ezezik, kanpoalde eta ingurualdetik erebai, espazioen moldatze nahia nabarmenada. Herriguneari begiratzendion fatxada kurbatu egiten da eraikinarensarrerak seinalatuz eta estalkiarenuhinek bolumen gozoa marraztendute lautadan. Bolumetria boteretsuabaretzeko frontoia 1,5m lurperaturikdago, kirol-kantxetara jaistekoarrapala sistemak eraikinaren kurbatzeaareagotzen duelarik.
Uhin-lerroen jolas horrek paisaiari,kirolari eta herriari begira, ohikokiroldegi tipologiaren irudia erabataldatzea lortu du, kiroldegiaren bolumenarrotzaren lasaigarri-bideak egiterikbadirela frogatuz.
Burgeluko polikiroldegiak Euliaarkitektura bulego donostiarrarenegiletza du. Jon Begiristain arkitektoeta EHUko irakaslea, Ibai Lamarcaeta Andrea Lizarzarekin batera, proposamendesberdin eta interesgarriakgauzatu ditu,webgunean ikusgaidirenak: http://eulia.eu/arkitektura/.
Aipu berezia behar dubukatzear dagoen Orioko arraunelkartearen eraikin berriak.