XX. mendeaz geroztik, 1989koBerlinetikgaur arte bereziki, gizarte egiturakasko aldatu dira eta une historikohonetan memoria historikoa lantzekoproiektuak ernetzen hasi dira Europan; XX. mendeangainditu ez diren gatazken historiografiaegiteko nahia dago. Identitate etnikoari edo nazionalarilotutako historiako pasarteak ikertzekogogoa ere bai. Eta globalizazioaren garaian piztutakoidentitate lokalak gure herriaren historiaberreskuratzeko ahaleginetara garamatzate.

“Hiru kasuotan tradizioa berreskuratzeko zeinberrasmatzeko ahaleginak egiten hasi dira”, dioAranzadiko antropologoa den MikelErrazkinek.Memoria historikoarekiko gizarteak etahezkuntza munduak duten interesa ikusita,Aranzadi Zientzia Elkarteak Sharing EuropeanMemories At School heziketa-proiektua martxanjarri du, proiektu pilotu gisa, BigarrenHezkuntzakoikasleek memoria erabiliz konpetentziaklan ditzaten. Izen handiko zigiluak dituenproiektua da. Aranzadi da koordinatzailea etaparte-hartzaileak Erresuma Batua (RoyalArmouries Museoa), Eslovenia (Kranjeko UdalLiburutegia), Italia (Futura Spa), Norbegia (StiftelsenArkivet) eta Polonia (Adam MickieviczUnibertsitateko Historia Fakultatea) dira. Erakundeguztiak hezkuntza proiektuetan esperientziahandia dutela dio Mikel Errazkin egitasmoarenkoordinatzaileak. Horrez gain,herrialdeok Europako mapan puntu desberdinetanegoteak sare zabala ehuntzen laguntzendu, bere iritziko, “heterogeneotasuna eta osagarritasunaeskainiz”.

Proiektuak bi fase ditu, bi urtetan beteko direnak.“2011n, Europako sei erakundeon arteanmetodologia marko bat sortu genuen, EuroparBatzordeak proposatutako zortzi ikaste-prozesuetanoinarritutakoa”, dio. Era berean hautatutakoikergaira edo euskal curriculumera egokitudute, kasu honetan Donostiako Santo TomasLizeoko Gizarte Zientzien mintegiarekin lankooperatiboaeginda. Hori ezinbestekoa dela dioMikel Errazkinek eta baita “ikasgaiaren programaraeta eskolaren kulturara egokitua egotea”ere. Modu honetara, sekuentzia didaktikoamartxan jarri eta funtziona dezakeela sinesten du. 2012 honetan, aldiz, ikergaia lantzen hastekounea da eta ikasleak hasiak dira lanean. Horrenatzetik ebaluazioa egiteko eta ondorioak ateratzekotxanda izango da eta proiektua azaroanantolatuko den NazioartekoKonferentzia batekinitxiko da. “Europako gure partnerak etorrikodira eta interesa duten historiako irakasle guztientzakoirekita egongo da”, aurreratzen du.

IKASKETA, KOOPERAZIOA ETA TRUKEA Herrialdehauetako sei ikastetxeetatik hiruk Industrializazioalanduko dute eta beste hiruren ikergaiaII. Mundu Gerra izango da. Behin gaiak ikertutagai bera landu duten partaideek ondorioakelkartrukatuko dituzte, “Europako testuingurukultural anitzak ezagutzeko aukera ematen dutenak”,azpimarratzen du Errazkinek. EuskalHerriaren izenean Santo Tomas Lizeoak partehartu du eta DBH4ko ikasleak (guztira 113) aridira Donostiako II. Industrializazioa ikertzen.Hain justu prozesu horrek paisaian eta urbanismoaneragin zuen aldaketa da abiapuntuaeta, gero, ikasleek ordutik honako gizarte aldaketarensekuentzia osatuko dute (aldaketarenprozesua, alegia). Ikasleek aurreko belaunaldikotestuingurua ezagutzeko aukera dute eta bidebatez “pentsamendu kritikoa, pentsamendu analitikoaeta sormenezko pentsaera” jorratzendituztela dio proiektuaren koordinatzaileak.Praktika honen bidez hezkuntza munduakeskatzen dituen konpetentzia berriei erantzutenzaie: hala nola, ikaste prozesu aktiboetan zentratutakokonpetentziari eta hezkuntza kooperatiboari.

Une honetan hezkuntza munduatrantsizioan egonik, “kezka eta erronka ikastegaitasunetan oinarritutako ikaskuntza da”,Mikel Errazkinen aburuz. “Ikasten eta pentsatzenikasi, komunikatzen ikasi, egiten eta ekitenikasi eta elkarbizitzen ikastea dira lantzenditugun konpetentziak”. Eta guztia AalborgekoUnibertsitateko POPBL (Problem Oriented ProjectBased Learning) metodologiaren gaineanegituratu dute, arazoetara zuzendutakoproiektuetan oinarritzen dena.

Metodologiak bost fase ditu, hain justu. Lehenengo,testuingurua azaltzen da irakaskuntzakooperatiboko tailerren bidez. Gero, ikasleakelkarrizketen bidez informazioa jaso eta behatuahal izateko elkarrizketa tekniketan trebatzendira. Hirugarrenik, ikerketa proiektua beradago, gizarte aldaketaren testuingurua ikertzeko beharrezko kontzeptuak, terminoak eta indizeakaztertzeko heziko dira ikasleak. Laugarren datoregindako lanaren memoriaren partekatze fasea,elkar ezagutuz eta memoriak trukatuz egingodena. Azkenik, sortu dutenmateriala aurkeztukodute, Donostiako kasuan Lizeoaren egunerakoantolatuko duten erakustearekin.

PROIEKTUAREN HEDAPENA Metodologia honenpraktikotasuna oso garrantzitsua dela deritzoproiektuaren koordinatzaileak. “Guk proposatzenduguna gaitasunak garatzea da: edukiak,prozedurak eta jarrerak”. Izan ere, historikokieskolak funtzio hezitzailea bete du eta familiarenpapera izan da gizarteratzekoa, baina “gizarteegiturak aldatu direnetik familiaren sozializatzekofuntzioa galdu egin da eta proposatzendugun metodologiarekin hori lortuko da”.Errazkinek dio gaur arte ikasleek egin dituztensaiakerek harridura eragin dietela gaiaz galdetutako aiton-amonei: “Orain arte ez zaienez galdetuharrituta gelditu dira eta interes handizhartu dituzte ilobak”.

Ondorioak ateratzeko goizegi da, inplementazioaapirileko azken astean hasi baitute etaekainaren 15era arte iraungo duelako. Errazkinekaurreratzen du programa bera ebaluatzekotresna batzuk asmatu dituztela eta erakundedesberdinekin ari direla harremanetan, halanola Ikastolen Elkartea eta Berritzeguneak.Gainera, “gai desberdinetara aplika liteke;hezkuntza sisteman lantzen diren edozein gaitanaplikagarria izatea da gure asmoa”, baieztatzendu. Helburua BigarrenHezkuntzako edozeinikastetxetan programa sortzea, inplementatzeaeta ebaluatzea da eta amaieran Europakoikastetxeetan txerta litekeen programa batsortzea, tokian-tokiko sekuentzia eta markodidaktikoarekin.