JOXE Anjel Zumetak, Txuringadikoerrotariak, badaki bisitaria ahozabalikuzten. Uraren garrantzia azaltzendio lehenik (Usarrabiko errekak hainbatmendetan Asteasu eta Larraulgo burdinolaeta errotak nola mugitzen zituen) eta batbateanate bati tira egin eta uraren indarrarenfroga zaratatsua agertzen du. Uhateazabalduta, botanako ura jausi egiten da etaabian jartzen dira, burrunbada handiaz,poleak, uhalak eta gurpilak. Hauek bultzatuta,ziztu bizian mugitzen dira zerrak, eskuilak,esmerilak, zulagailua… “Gipuzkoakoaroztegi hidrauliko bakarra da, Zeraingoarekinbatera”, dio Joxe Anjelek. “Aita eta aitonaarotzak ziren eta lantegitxoa gehitu ziotenerrotari. Martxan jartzen dudanean, jendeariasko gustatzen zaio”.
Agiri batzuek diote Txuringadiko errotamartxan zebilela 1339 urtean. XVI. mendeanere bere izena agertzen da. Zumetatarrakerrotariak izan dira belaunaldiz belaunaldi,eta Joxe Anjelek, oraindik ere, artoa erosi etaehotzen du etxeko ogia egiteko. Aita eta osabarenlanak ederki gogoratzen ditu: “Baserritarrekasto gainean ekartzen zuten artoa,zakutan, eta ehotzearen truke laka emanbehar zioten errotariari, irinaren ehunekohamarra. Errotariek iruzurti fama zeukaten,pisuekin azpijokotan ibiltzearena. Baina ospehori bidegabekoa zen. Askotan arto hezeaekartzen zuten baserritarrek eta horrela ezinzen eho, masa egiten zelako eta errota trabatu.Aitak eta osabak, sukalde ekonomikoarentxapa epel zegoenean, artoa gainean jartzenzuten lehortzeko. Nolako lanak, zenbat kilojarri eta kendu behar ziren sukaldean!Lehortzen zenean pisua galtzen zuen artoak, jakina, eta baserritarreiuste zutena baino iringutxiago zegokien. Horregatikospe txarra”.
Gerraostean Guardia Zibilak errota itxiarazizuen berunezko zigilu batekin, ekoizpenakontrolatu eta estraperloa saihesteko, etaerrotariak gauez aritzen ziren, ehotze klandestinoan.“Artoa bazuten, errota bazuten,baina goseak zeuden ez zietelako irina egitenuzten”. Zigilua kontu handiz laxatu, gauezlan egin, egunsentia baino lehen zigiluaberriz osatu eta irin arrastoak erratzez garbitubehar zituzten. Baina gau batez guardiakazaldu ziren, ehotzen harrapatu zituzten etaisun handia jarri zieten. “Aitona jota geldituzen, etsipen handiarekin”, gogoratzen duZumetak.
Gerraosteko egoera normaldu zenean, artoaeta garagarra ehotzen jarraitu zuten 1960kohamarkadara arte. Errota 1980ko hamarkadanitxi zuten baina Joxe Anjelek bizirikmantendu nahi izan du eta horretarako lanhandiak hartu ditu. Errotarriak, baheak,toberak, gurpil hidraulikoak eta ehoketarakobeste pieza eta tresna mordo bat gordeditu, errotan museo txiki bat osatzeko. Mantentzelanetan ere orduak eta izerdiak botatzenditu: urtean behin kanala eta botana hustenditu, sastrakak eta lokatzak garbitzeko.Baina sari ederra jasotzen du Zumetak ordainetan,mirari txiki, xume eta aldi bereanharrigarri horren unea iristen den bakoitzean:pasoa zabaldu, ura jausi eta gurpilakduela bost edo zazpi mendeko indar berarekinbiraka hasten direnean.