EUSKAL Filologian lizentziatua, frantsesekoirakasle da Juan Mari Agirreurretapasaiatarra. Beste urte batzuetanegin izan duen bezala, aurten ere JokinZaitegi Literatura Nobel saridunak euskaratzekoitzulpen-lehiaketara aurkeztu da. Eta irabazi du.Kutxaren laguntzaz AED eta Elkar argitaletxeakantolatutako ekimen honetan, Tomas Tranströmeridazle suediarraren poesiaren Elegipasartea euskaratu zuen. Otsaila hasieran jasotakodei baten ostean, suediarraren obra osoaeuskarara itzuli behar duela jakinarazi diote.

“Badakit zaila dela eta ez nuen pentsatzen irabazikonuenik”, azaldu du Jokin Zaitegi lehiaketaren25. edizioko irabazleak. Arrasateko palindromokoeta Bergarako Amodiozko Gutunensariak irabazi dituela, sorpresa eta poza sentitudu berria jasotzean eta, zubi literarioa bide, jadaari da iazko Nobel saridunaren poesia itzultzen.

“Nobela irabazi aurretik ez nekien nor zenTranströmer -aitortu du-, bere biografia irakurrizikasi dut nor den”, adierazi du. “Pozten naizTranströmer delako itzuli beharrekoa. Edozeinitzuliko nukeen, jakina, baina pozten naiz beradelako. Gozatuko dut, guztiekin gozatukonukeen, baina esan bezala, Tranströmer gustatuegin zait bereziki”. Lana gogoz egiten ari daeta irakurtzean, barrutik irribarretxo bat ateratzenzaiola argitu du.

“Itzulpena ez da adreiluak alde batetik besterapasatzea”, zehaztu du Juan Mari Agirreurretak.“Inoiz ezingo duzu esan beste hizkuntzan irakuliteratura rritakoaren berdina, beti gelditzen da zerbait bidean. Orduan saiatu behar zara poema ulertutaahalik eta fidelen izaten. Alegia, ez dadilaizan hizkuntzaz aldatze hutsa”.

EUSKARAREN ZOLITASUNA Sariaren irabazleakazaldu duenez, itzulpen bat egiterakoan poemabere osotasunean ulertzea da lehenengo pausua.“Gero jartzen duzu euskaraz. Noski, ez da lehenengoanhorrela geratzen, buelta gehiago ematenzaizkio eta saiatu behar zara euskaldun belarriariarrotza ez izaten”. Testuak esan nahi zuenarekinfidel, euskararen zolitasuna erabiltzensaiatu da eta fideltasun horregatik izendatu duteirabazle, hain zuzen. Epaimahaia Luigi Anselmi,Santu Leone eta Joseba Ossak idazle etaitzultzaileek osatu dute eta hamahiru lan izandituzte aztergai.

Agirreurretak urrirako prest izan behar duitzulpena eta Elkarrek aurtengo Durangoko Azokarakoargitaratuko du. Oraingoz, liburuei bueltakaari dela aurreratu du. “Nik bueltak ematenditut. Poema batzuk atseden hartzen uzten dituteta aurrerago bueltatzen naiz”. Neurri desberdineanditu Tranströmerren bilduma osatzenduten 14-15 liburuxkek: “Batzuk hasi berriak,beste batzuk bukatuta edo prozesuan...”.

Suediera jakin gabe ekin dio itzulpenari, horregatik,ingelesezko, frantsesezko eta gaztelaniazkoitzulpenak izango ditu esku artean. “Ingelesezkotestua Tranströmerrek berak egiaztatutakoada eta oso fideltzat hartu daiteke.

Frantsesa ere oso ondo dago eta gainera, gaztelaniahor dago”, azaldu du. Hiru zubi-hizkuntzahoriek erabiltzen ari da lana egin ahal izateko,hala ere, garbi adierazi du jatorrizko hizkuntzapresente edukitzea ere garrantzitsua dela. Irakurri baino, suediera ikusi egin behar dueladeritzo Agirreurretak: “Hizkuntza ere ikusi egitenda, ikusten duzu nola ebakitzen duenhizkuntza, nola margotzen duen hizkuntzarekin”.Zubiak baina, zalantzagarriak ere suerta daitezke.“Batzuetan ingelesa eta frantsesa ez datozbat -azaldu du-, begiratzen duzu suediera, gaztelania...begiratzen dituzu guztiak eta ez zaragustura geratzen”. Arazo horiek konpontzekolaguntza eskaini diote lehiaketaren antolatzaileek.“Zalantza horiek argitzeko edo zerbait ulertezinabadago euskara eta suediera menperatzendituen pertsona bat egongo da”.

Itzulpenaren munduan sartzea zaila dela ustedu Agirreurretak, baina, itzulpengintza askogustatzen zaionez bere saiakerak egiten ari da.“Eduki nuen zortea duela bi urte, ElkarrekinVictor Hugoren liburu bat itzuli nuenean, Kondenatubaten azken eguna, baina berez oso zailada sartzea”. Sari hau irabazteak berme bat ematendiola aitortu du: “Hemendik aurrera sarihorren irabazlea naiz eta errazagoa izango dabeste zerbait itzultzea”.