EUSKARAREN transmisioa (eta dantzaeta musikarena) etxean, familian,kalean, plazan, berezko inmersiozegiten zen neurri handi batean(berezko idealizatua, ziurrenik). Nire amarenaita erdalduna zen, baina guda aurretik, 20kohamarkadan, Bekelarreko baserrira etorri etaurte betean euskaraz ikasi zuen, besterik ezzuelako entzuten: erabateko inmertsioa izanzen. Modu antzeko batean ikasi zuten dantzangeure gurasoek: entzunez, ikusiz, imitatuz,ekinez...

Gerrostean, aitzitik, gure herriko panoramaaldatu zen. Euskara debekatuta, askok galdutazuten ama hizkuntza berreskuratu nahizuten, ikasiz, eskolak hartuz... Eta horra hornon, nire ama (ia eskolatugabea) euskara irakaslebihurtu zen duela 50 urte: besterik ezzegoen, norbaitek egin behar, eta borondatehutsez, musutruk aritu zen. Gure ama irakaslebihurtu zen euskalduna zelako, euskaramaite zuelako, baina ez euskara irakasleizateko prestatuta zegoelako. Gure dantza taldeetanere ezaguna dugu borondatezko lanhau, ezta?

Geroxeago, batzuk “trantsizio” deitzen dutengarai hartan, euskara irakasteko irakasleakbehar ziren, ordainduta eta profesional modura.Horrela, modu erabat inprobisatuan, bestegaietan prestakuntza bat zuen jendea-karreradunak edozein arlotan baina azkenfinean euskaldunak-, euskarazko irakaslebihurtu ziren. Esaterako, nire arreba soziologoada eta Euskarazko Katedraduna sasoihartatik.

Dantzaren irakaskuntzan dugun larrialdihonetatik ateratzen hasteko eredu bat izandaiteke aipatutako hau? Gai jakin batzuetanirakasleria lagungarria aurkitzeko bai, akaso.Bestalde, zer pasatu zen nire ama bezalamusutruk eta borondatez ibili ziren irakasleekin?Batzuk irakasle profesional bihurtuziren, aparteko ikasketak zituztelako edo ikastenjarri zirelako. Beste batzuk ordea -nireama tartean-, pozik eman zioten lekukoahaiek baino hobeto prestatuta zeudenei.

Hala eta guztiz ere, euskarazko irakasleespezializatuak behar genituen, eta horrela,azken batean, sortu zen Euskal Filologia ikastekoaukera. Hasiera guztiak gora-beherak izatendituzte, eta euskararena ez zen salbuespenaizan.

Gaur egun, berriz, guztiz normaltzat dugueuskara irakasteko ikasi egin behar dela, irakasleonprofesionaltasunerako. Izan ere, euskarazkoirakasle izateko ez da nahikoa euskarazhitz egiten jakitea. Eta era berean, dantza irakasleizateko ez da nahiko dantzan jakitea.

www.aikotaldea.com