TEMUKORA iritsi zenetik pentsatua zuenAsel Luzarragak (Bilbo, 1971) hangoegoerari buruzko eleberri bat idaztea,“baina han luzaroan bizitzea espero nuenez,urte batzuk hartu nahi nituen, batez eremaputxe kulturari buruz dokumentatzeko”, azaldudu. Asmo hori, ordea, “ia ezinezko” gertatuzitzaion 2009an espetxeratu zutenetik -etxeanlehergaiak egiteko materiala izatea leporatuta,42 egunez egon zen kartzelan, eta urte erdi inguruetxean atxilotuta-. Eta, azkenean, “kartzelanbertan ebatzi nuen hasteko unea iritsia zela, etahan egin nituen lehenengo apunteak. Gero, Padrelas Casasen, etxeko atxiloaldian, ekin nion idaztearieta zati handi bat bertan egin nuen”. GainontzekoaEuskal Herrian amaitu du, Mundakaeta Bermeo artean.

Prozesu horren guztiaren emaitza dugu idazlearenseigarren nobela, Gezurra odoletan (Txalaparta).Bertan, lau pertsonaia nagusiren (Jon,Vero, Hugo eta Omar) bizipenak kontatzen ditu,eta horietako lehenaren ibilbidean aurki daitezkefikziozko istorioaren eta Luzarragak bizitakoarenarteko paralelismorik nabarmenenak. Bada,Jon pertsonaia euskalduna da, internet bidezVero ezagutu du, eta harekin elkartzeko asmozdoa Temukora. Neskaren bidez, hango giro punketa anarkistetan sartuko da eta, ia oharkabean,polizien eta fiskalen joko ustel baten jomugabihurtuko da.

“Bizitzea tokatuko zaizkion kontu batzuek biziizan nituenekin antz handia izan arren, oro harfikzioa da kontatzen dudana -dio idazleak-.Pertsonaiak asmatutakoak dira eta, batez ere, protagonistaeuskalduna nigandik urrundu nahiizan dut, izaerari eta egoera pertsonalari dagokienez.Neurri handi batean nire ifrentzua da.Jakina, Jonen begiak neuk ezagutu nituen hiriaeta giroa islatzeko erabili ditut. Irakurlearentzat,seguruenik, zaila izango da egia eta fikzioa bereizteaeta, alde horretatik, bere osotasunean fikziotzathartzea gomendatuko nioke”.

Eleberri beltzaren zantzuak ez ezik, istorioak tramapolitikoa ere badu. Eta sinbolismoa ere presentedago, batez ere Hugoren ametsen bidez;“osagai garrantzitsu bat da, eta maputxeen kosmobisioajasotzen du, neurri apal batean”, azaldudu Luzarragak.

GATAZKAK Pertsonaien gatazka pertsonalek nahizetika arazoek ere pisu handia dute nobelan.“Esango nuke konstante bat dela nire literaturan.Modu batean edo bestean beti nabil aztertzen zergaren, zerez eginda dagoen gure izaera, norainogaren gu eta noraino besteak, gure ingurua, besteekgugandik nahi edo espero dutena. Eleberrihonetan askotan aipatu dudan galdera bat da zenbatetanhas gaitezkeen hutsetik, zenbat aukeradaukagun bizitzan geure burua asmatzeko, zelanbaldintzatzen duen emandako urrats bakoitzakhurrengo guztien noranzkoa”.

Liburua mendeku pertsonala hartzeko baliatuote duen galdetuta, “neurri txiki batean bai”, dioidazleak. “Hori batez ere fiskalen eta polizia batenizenekin gauzatu dut. Fiskal nagusiak, OmarMoyak, nire atzetik ibili ziren fiskal bien ezauliteratura garri batzuk dauzka, baina bera ere asmatutakopertsonaia da, eta karikaturatik harago eraikizatsegin berezia eman didan pieza izan da”. Denaden, zera erantsi du segidan: “Niri gertatutakoanbaino gehiago, hango errealitate errepresiboandisidentzia anarkistak eta maputxeek pairatzenduten jazarpenean sakondu nahi izan dut. Ustedut diktadura partitokratiko guztietan bizi dugunestatu bortizkeriamozorrotuaren adibide oso garbiadela, niri Temukon gertatu zitzaidana jendeaskori gertatzen zaiolako, Txilen, Euskal Herrian,Frantzian, Argentinan, Estatu Batuetan, Iranenzein Txinan”.

Osterantzean, idazleak omenaldi txikiren bat ereegin nahi izan du; hor daude Temukon bidaideizandakoak, neskalaguna eta haren ingurukoak,nahiz kartzelako lagunak. “Jonek pairatuko duenisolamendua, bestalde, nik zorionez jaso nuenelkartasun oldearen garrantzia azpimarratzekomodua izan da. Barruan maiz egin nuen hasnarketada: zelan biziraungo nuke hemen nire egoerahemengo preso askorena balitz, bakarrik, laguneneta familiaren sostengurik gabe, nazioartekoelkartasunaren hausporik gabe? Errugabetasunaeta erruduntasuna kontzeptuak zalantzanjarri izan ditut.Kartzelan inoiz baino argiago izannuen beti pentsatu dudana: nirekin lo egitenzuten 60 preso inguruetatik bakar batek ez zuennik baino gehiago merezi han egotea. Kartzela ezda konponbidea, arazoaren zati bat baizik”.