HIRIAREN historia zatika eraiki izanda. Hiri-zati bakoitzak dagokiongaraiko ezaugarri propioak gordetzenditu eta historiako arrastohauek gaur egun ere kasu gehienetan argisomatzen dira gure hirietan. Dela kaleen zabaleraeta trazadura, dela eraikinen arkitektura,liburu batean bezalaxe, kapituluka (aro historikoka)irakurri daitezke hiriaren atalak arretajartzen badugu.
Iruñean bazen aspalditik aro diferentetakoharresiak lotuko zituen bide bat eraikitzekobeharra. Labriteko baluarte eta San Bartolomekogotorlekua ildaska batek banatu izan ditu,eta hutsune hau etendura bat izan da orain arte,irakurketa jarraitua saihesten zuenak. Bi mugarrihistoriko hauek josteko linea bat marraztudu arkitekto garaikideak, historiaz jantzitakotestuinguruan isiltasunez ageri nahi duen eskuhartzearenbidez, hain zuzen ere. Hiri-zatienartean, pasabidea linea zuzen, delikatu eta garbiada oinezkoen irisgarritasuna baimentzenduena.
Hiri-paisaiaren ikuspegitik pasaguneak eragindakoeraldaketa dotorea azpimarragarriaizateaz gain, bere sostengu sistemak ere badubalio berritzailea. Ia 74 metrotako tarteaestaltzen du (!) eta egituraren arintasuna harrigarriada. Pasabideak hartzen duen Y-formandago gakoa, linea zuzen batekin alderatuz, egonkortasunahanditzen baita trikimailu horrekin.Jakina da arkua tarte luzeak estaltzeko formarikegokiena dela, eta Y-forma arku baten formaragerturatzen da, baina linealtasunarenitxura galdu gabe. Sortutako egoera honek gainera,abantaila handiak ahalbidetzen ditu. Aldebatetik, eskailera bat egokitzea posible da, funtzionaltasunahobetuz, eta formaren optimizazioakegitura metalikoaren sekzioak nabarmentxikitzen ditu, ekonomikoki errentagarriagoaeginez.
Pasabidea modu xumean txertatzen da hirian,historiaren irudia errespetatuz; horretarakoingeniaritza-lan boteretsuaz baliatzen da. Pasabideaosatzeko xehetasunak ongi pentsatutadaude, gehiegikeriarik gabe; horretarakosoluzio burutsuak garatu dira teknikoki. Sinpletasunsofistikatuaren eredua aurkitu dezakegu,beraz, Iruñeako historiari gainjarria.Arkitekturaren jostun lanetan Pereda Pérezarquitectos (Carlos Pereda eta Oscar Pérez)Ignacio Oliterekin elkarlanean izan ditugu. Iruñeanfinkaturik, ibilbide profesional arrakastatsuazgozatzen dute eta arkitekturako irakaskuntzanere ibiliak dira. Informazio gehiago:w.peredaperez.