PRAKTIKA eta esperimentazioa, jakinminaeta autofikzioa (bizikidetzak) izenburudu Azala kreazio espazioko tailerberriak, baina esaldi luze horren atzeanasmo sendo eta garbia daukatela azaldu du IdoiaZabaleta Azala zentroko bultzatzaile eta arduradunak:“Edozein kreazio-prozesutan jakinminarekinesperimentatzea beharrezkoa da”, esan du.Espe Lopez gidari egokia izango da bide horretanmurgiltzeko, “praktika eszenikoa ulertzeko irizpidezabala baitauka Espek, etengabe ari da ideiaberriak bilatzen edo zaharrak direnak berriroprobatzen”, Zabaletak nabarmendu duenez.Autofikzioa ere landuko dute, hau da, “bakoitzakdituen nortasun eta izaera potentzial anitzak lantzekoestrategia”. Praktika eszenikoetan lan egitenduten sortzaileei zuzenduta dago ikastaroa,izan dantzari, antzezle, baita idazle ere, besteakbeste. Horrela bada, antzerkiaren inguruan eratukodute egitaraua, baina kontuan izanda jardueraeszenikoenmugen inguruko esperimentazioadela lantegiaren ardatza. Erreferentzia literarioak,irudiak, pelikulak eta horren gisakoakere erabiliko direlakoan dago Zabaleta. Urtarrilaren3tik 8ra arte batuko dira lantegiko partehartzaileak,Azala zentroak Arabako Lasierra herrian daukan egoitzan, Gasteiztik 21 kilometrorahego-mendebaldean. Gau eta egun elkarrekinbiziko dira, “Azalako lantegiak osointentsoak izaten dira”, dio Zabaletak. Bazkaldueta lo egin ere, denek batera egingo dute. Gehienezere, 12 pertsona onartuko dituzte, “kopuruhorretako taldeek jasaten dute ondoen hain energiamaila altuko ikastaro bat”, Azala zentroanegiaztatu ahal izan dutenez.
Espe Lopez bigarrenez gonbidatu dute Azala espazioraeta Idoia Zabaleta pozarren dago hain eskarmentuhandiko gidaria lortu dutelako, “Espe erreferentziazkosortzailea dugu Euskal Herrian, bainaez da erraza haren lana ikusteko aukera izatea”,aipatu du zentroko arduradunak, “iaz erelantegi trinko bat egin genuen berarekin eta beharrezkoikusten genuen bere ideia, joko nahiz tresnetansakontzen jarraitzea”. Izan ere, martxanjarritako ideia eta metodoei jarraipena emateagarrantzitsua iruditzen zaie Azalakoei, heziketaprozesuak arrakasta izango badu.
KOREOGRAFIAK ARDATZ GISA Praktika eta esperimentazioa,jakinmina eta autofikzioa (bizikidetzak)ikastaroa Gorputz egoerak izeneko zikloarenbarruan dago. Azala eta Krea sorkuntzaguneek elkarlanean abiarazitako programa dahori, “2010ean praktika koreografikoak lantzekosortu genuen Gorputz egoerak zikloa”, azaldu duZabaletak. Koreografia izango da, beraz, programarenardatza, “zentzu zabalenean hartuta, hauda, espazioan eta denboran gorputzek hartzenduten idazteko modu legez”. Hainbat tailer trinkoantolatzeko asmoa daukate, baina Zabaletakzalantzak dauzka Kreak egitasmoarekin jarraitzekoborondatea eta gaitasuna izango ote dituen.“Guk, edonola ere, programarekin aurrera egitekoasmoa dugu eta Krearekin ez bada, beste lankidebat bilatu beharko dugu”.
Azala zentroa sorkuntzarako gunetzat har genezake,batez ere dantzaren eta arte eszenikoeningurukoa, baina bestelako espresio bideak baztertugabe. Idoia Zabaletak dioenez, “artista,pentsalari eta sortzaileen arteko topaketa eta hartu-emanetarako lekua da”. ArabakoErribera Goitiaudalerriko Lasierra herrian duen egoitzan,sormenerako baldintza egokiak eskaini nahidituzte eta, ikastaro eta egitasmo kulturalez gain,bertan egonaldiak egiteko aukera ematen dute.Baliabide murritzekin eta nahi baino langilegutxiagorekin, proiektu erakargarria atondudute Azalako arduradunek. “Guregana datorrenari,konpromezu aktiboa eskatzen diogu harrerarentruke, jarrera eraikitzailea Azala espazioarekineta ingurunearekin”, azpimarratu du.Gura duenak, bere webgunean (www.azala.es),lor dezake informazio zehatzagoa