LEHENENGO tiradizoan, abenduahitzak Euskararen Eguna,Durangoko Azoka, San Tomasekotalo-jana eta Gabonetakoopariak erosi beharra ekarri dizkitlumaren puntara, eta horrexegatikhain zuzen ere, izkin egitera noa ohiturahoriez mintzatzeari, eta orain delaurtetxo batzuk idatzitako haur-poemabat ekarriko.

Kandela eskuan duela,Abendua dator.Hamaika lagunen atzetik,isil eta jator.Baina ustekabean,barreka hasi da: hilaren hogeita lauan,udaberria.

Hilabete honen izena, iradokizunezbetea topatzen dut, latina bitarte sortuarren, inguruko hizkuntzen joeratikdesbideratu eta gregoriar egutegikodeitura hartu ordez -diciembre, desembro,december edo antzekorik-, gertaerabati heltzen baitio: adventum hitzetikdator abendua.

Hitz horrek etorrera esan nahi du.Kristau-sinesmenaren arabera, Mesiasda datorrena, munduko argia; izan ere,abenduaren 21ean izaten da negukosolstizioa Ipar hemisferioan. Ideiahorri loturik dago abenduko koroaderitzona, adar berdez eginiko biribilhori, lau kandela dituena eta fruitunahiz zinta gorriz hornitua, gaur egunapaingarri gisa nonahi ikusten duguna.Abenduko koroaren jatorrian tradiziopagano bat dago: neguan zeharEguzki Jainkoaren sua ordezkatunahia. Halaxe, kandelak piztuz, argiariiraunarazten zaio. Bitartean, apurka apurkaegunak luzatuz hasiko dira.

Abenduko koroa biribila omen dahasierarik eta amaierak gabeko denboraadierazteko; berdea, biziaren kolorekoa;zinta gorriek, berriz, elkartasunaislatzen dute, eta fruituek, horrenemaitzak; lau kandelak, hileko lauigandeak bezainbeste, maitasunarenbakearen, itxaropenaren eta fedearensinbolo omen.

Sinesmenak sinesmen, ezin ukatu sinbologiadotorea denik, eta praktikoa,erabiliaren erabiliaz makal eta kurtsidiren sentiera abstraktu horiek norberakmolda ditzakeelako bere barneegoerarenarabera. Abendua etorrizen, eta joan ere badoa. Demagun abenduahaur bat dela, kandela eskuan, atebat zeharkatzen.