ABENDUA, enterradorea bezala,bukaeran dator eta funtziooso zehatzekin: zerraldoa -(urtea) itxi eta gogoratu edoahaztu beharreko gauzak pilatzen direntxokoan uztea. Ez dute hilabete guztiekpribilegio hori. Almazenista nekatua daabendua, belusezko teloiaren edo zapatakaxa baten antzekoa. Guk hautatzendugu gero kaxa horretan zer sartu, etanostalgia izaten da gehien sartzen duguna.Hil hotza da eta malenkoniaz josia.Eta eskerrak hotzari, jasanezina bailitzatekemalenkonia eta beroaren artekonahasketa (ez dakit nik nola moldatzendiren hego hemisferioan). Hotzak,ordea, badu malenkoniari gehiegizkomelengakeria kentzeko bertutea.
Idazleek badakite, pertsonaiek gauzainteresagarriak esan ditzaten, nahikoadela une horretan haiei hotz alimalekoapasaraztea. Hotzak bi aldiz pentsatzeragaramatza zer esan eta zer ez. Abenduhondarrean gauzatzen da mahatsakirentsita desioak beteko direneko exorzismodomestiko sinesgaitz bezain ederra.Eta abenduan gertatu zena gogoratuegiten dugu abenduan gertatu zela.Ume baten denborak eta heldu batenakez dutela abiada bera frogatzen du abenduak,enpirikoki: haurrak urrunetikitxoin eta desiatzen du hilabete honenailegaera motela; helduari ostera, ihesegiten dio hatzen artetik, konpromezuzkoopariak erosteko denbora zeineskas duen jakinaren gainean. Haurraregalo fantasmaren zain beti. Heldua,bera bilakatzen da fantasmentzat erregalo.Bada abenduari omenaldia egiten dionmusika talde bat: The Decemberists bandak,1825eko abenduaren 26an San Pestesburgengertatutako Iraultza Dezenbristadela kausa dauka izen hori. Txartoamaitu zen Zar-aren kontrako errebolta.Urkatuak edo desterratuak izanziren arduradunak. Kondrati Ryléyevburuzagia zintzilikatzen saiatu zirenean,apurtu egin zen soka.
Arazorik ez: berria jarri eta berdin hilzuten geroxeago. Uztaila zen, abenduabaino hilabete aproposagoa, inondik ere,urkamendia bezalako aire libreko kiroletarako.Ez da The Decemberists gureartean arrakasta handia duen taldea.Baietz, hala ere, abendua amaitu aurretikU2ren urteroko hau entzun: “Nothingchanges on NewYear’s day/And so we’retold this is the golden age/And gold is thereason for the wars we wage”.